viernes, 27 de abril de 2012

OSABA PEDRO // EL TIO PEDRO


“Ez dakit zehazki zer urtekoa den argazkia, baina seguru nago martxoaren 14an atera zigula osaba Pedrok. Bere urtebetetzea ospatzera gonbidatzen gintuen urtero eta Laso Fotodendaren atzealdean tarta ederra ateratzen zuen, bere ilobentzat aukerakoa.

Pedro Sologaistoa Iriarte –ezagunagoa Pedro “Laso” bezala- nire osaba eta aitapontekoa zen, eta nik asko estimatzen nuen. Oso majoa zen. Argazkigintzako bere negozioa Jose Mari Lasagabaster “Wenches”ekin ireki zuen –Laso merkatal izena abizen bakoitzaren aurreneko bi hizkiekin dago osatua- baina ia-ia hastapenetatik osaba bakarrik izan zen titularra, izenari eutsiz.

Argazkiko lehengusu-lehengusinetatik hiru gara 1949an jaioak, Javi, Pedro Mari eta hiruok. Besteak gaztetxoagoak: Jose Mari, Jon eta Aitor, eta nire ahizpa Espe. Bizpahiru urteko orduko diferentzia handi hura... gaur egun igerriezina da. Erlatibotasunaren ondorioak...



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA MERCADER


No sé exactamente de qué año es la foto, pero estoy segura de que el tío Pedro nos la sacó un 14 de marzo. Era su cumpleaños y todos los años nos invitaba a celebrarlo, reuniéndonos en la trastienda de Foto Laso, donde sacaba una hermosa tarta especialmente preparada para sus sobrinos.

Pedro Sologaistoa Iriarte –más conocido como Pedro “Laso”- era mi tío y padrino, y yo le quería mucho. Era un tipo muy majo. Había abierto su establecimiento de fotografía en colaboración con José Mari Lasagabaster “Wenches” –el nombre comercial Laso es debido a las dos letras iniciales de cada apellido- pero desde casi los inicios del negocio pasó a ser el único titular, manteniendo la marca comercial.

De los primos/as de la foto, tres somos nacidos en 1949: Javi, Pedro Mari y yo.  Los otros son más jovencitos: Jose Mari, Jon, Aitor, y mi hermana Espe. La entonces tremenda diferencia de dos o tres años que podíamos tener con el resto... hoy en día es imperceptible. Cosas de la relatividad...”

DOÑA ANGUSTIASEN KLASEA // LA CLASE DE DOÑA ANGUSTIAS

Ni ere Viteri eskoletan ibili nintzen. Baina gauza bat argitu behar dugu: Doña Luzia zuzendaria iritsi zenetik, Escuelas Graduadas de Garibay esaten genien, eta Viteriren lorategiak jolas leku bezala erabiltzen genituen, errekreo orduan.  Gure maistra Doña Angustias zen, Ponferradakoa, eta 1958 urtea izango zen argazkikoa. Gelan adin desberdinetakoak ginen, beti neskak, eta argazkiko batzuk 1949koak gara. 

Ni, lehen lerroan, bata zuri eta txalina urdinarekin jantzita! Nire ezker-eskuin ditut Rosa Mari Balzategi eta Arantza Etxebarria Elorza. Adin berdinekoak ginen, Mari Jose Vazquez, Arantza Etxebarria Uriarte, Luisita Miranda, Mertxe Uribeetxebarria, Espe Ferran, Mari Angeles Uribarren eta Asuntxo Ezkurra.

Oso oroitzapen onak gordetzen ditut garai hartakoak.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: KORO ATXA


Yo también estudié en las escuelas de Garibay. Pero he de aclarar que desde que llegó una nueva directora, Doña Lucía, ésta hacía referencia siempre a las escuelas, como Escuelas Graduadas de Garibay. Y los jardines de Viteri se usaban como patio a la hora del recreo. Nuestra maestra era Dña. Angustias, de Ponferrada, y la foto será de 1958.  En la clase estábamos de diferentes edades, siempre chicas, y algunas de la foto somos nacidas en 1949. 

Estoy en primera línea, con mi bata blanca y chalina azul. Aparezco flanqueda por Rosa Mari Balzategi y Arantza Etxebarria Elorza. También eran de la misma edad Mari Jose Vazquez, Arantza Etxebarria Uriarte, Luisita Miranda, Mertxe Uribeetxebarria, Espe Ferran, Mari Angeles Uribarren y Asuntxo Ezkurra.

Guardo unos excelentes recuerdos de aquella época.

domingo, 22 de abril de 2012

TXURI ZAKUR LEIALA


Ai ene! Zelako oroitzapenak ekartzen dizkidan argazki honek! Zigarrolan, amama Hermeneren etxean bizi nintzeneko garaia da.  Bisitan etorriko nintzen egun hartan Arrasate Pasealekuko amarenera. Eta hantxe nituen zain, nire ahizpa Txaro eta Txuri zakurra. Maitagarriak, biak.

Txuri txakur leiala zen, zintzoa. Kontatuko dizuedan istorioak begi bistan jartzen du zein nolako laguna genuen. Begira: zuetariko gehienok dakizuen bezala, ume ginela ostegun jai arratsaldeetan izan ohi genituen denbora-pasa haietako bat “gerretan” aritzea zen. Auzo edo kaleen arteko borrokak ziren nagusi; gehien bat mutilen artean, hori bai, baina neskok ere ez ginen liskar puntu haietatik oso urruti egoten. 

Gertatu zen, arratsalde batean “Mau-Mau”koak edo Zarugaldekoak –ez dut ongi oroitzen- etorri zirela gure kalera gu desafiatzera. Horretan ari zirela, Txuri gure alde atera zen eta mutil bihurriengana jo zuen zaunkaka, hortzak erakutsiz haiek ihes egin zezaten. Baina adur txarreko txoriak bere jokaldia burutu zuen une hartantxe, eta nondik agertu zen oraindik asmatu ezinik nabilen kamioi batek harrapatu zuen gure txakurtxoa. Eta hil egin zuen. Zorigaitza! Txuri heroi bat bezala joan zitzaigun.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU

¡Ay ene! ¡Qué recuerdos más entrañables me trae esta foto! Es la época que vivía en Zigarrola, en casa de la amama Hermene. Ese día de la foto vendría a visitar a mi ama, en el Paseo de Arrasate. Y allí les  tenía esperándome a mi hermana Txaro y al perro Txuri. Adorables los dos.

 Txuri fue un perro leal, fiel. La historia que voy a contar os dará una idea de lo amigo que éramos. Resulta que, como la mayoría conocéis, uno de los pasatiempos más utilizados en las tardes festivas de los jueves era jugar a “guerras” entre los chavales y chavalas de los barrios y calles. Si bien básicamente eran ellos quienes se zurraban, las chicas no solíamos estar muy lejos del campo de batalla. 

Cierto día nos encontrábamos en los prolegómenos de una pelea, no me acuerdo muy bien si contra los del “Mau-Mau” o los de Zarugalde, que habían venido a desafiarnos. En una de ésas, Txuri salió como una bala, ladrando y mostrando sus dientes, a fin de hacer poner los pies en polvorosa a nuestros enemigos. Pero quiso jugar su partida la mala suerte y un camión que en aquél mismo momento pasaba por allí atropelló a nuestro fiel compañero, matándolo en el acto. Fatalidad. Txuri murió como un héroe.

SANTA BARBARAN, 1963-64


Hortxe gaude, 1963-64ko ikasleok. Eta hor nago ni, lehen lerroan, futbolista jarrera tipikoan makurtuta baina baloirik gabe. Santa Barbaran dago aterata argazkia eta atzean Udalaitz agertzen da, harro-harro. Gehienak arrasatearrak ginen, baina bada atxabaltar talde bat ere –handi samarra- eta eskoriatzar zein oñatiar banaka batzuk.

Ikastaro hau amaitu eta gutxira, lanean hasi nintzen. Ikastetxetik kanpo, nire denbora pasa auzoko lagunekin izaten zen (Sola kuadrila, hain zuzen). Adin honetan, gure entretenimentuak, gehienetan, San Juan auzoan izaten ziren : futbolean jolasten. Kontuan izan, sasoi hortan, gure ingurua polideportibo bat antzerakoa zela : gure auzoko plaza (gaur egun, Jose Mª Eguren) eta Zaldibarko frontoia.

Uda partean, pizinara joatea ere zen beste denbora pasa. Ostegun atsaldetan, mendira ere joaten ginen. Oso mundu txikia zen, baina adiskidetasun handia.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ISASMENDI


Ahí estamos, los alumnos del curso 1963-64. Y ahí estoy yo, en primera fila, agachado en la típica postura de los futbolistas, pero sin balón. La foto se sacó en Santa Bárbara y detrás aparece el Udalaitz, orgulloso a tope. La mayoría éramos mondragoneses, pero había un grupo bastante numeroso de Aretxabaleta y algunos otros de Eskoriatza y de Oñate.

Al terminar este curso comencé a trabajar. Mi tiempo de esparcimiento de aquella época lo aprovechaba con los amigos del barrio (la cuadrilla de Sola) Nuestro entretenimiento era por general, en el Barrio San Juan, el fútbol. Hay que tener en cuenta que nuestros alrededores conformaban lo más parecido a un polideportivo: nuestra propia plaza –Jose Mª Eguren- y el frontón Zaldibar.

En verano, íbamos a la piscina. Y los jueves a la tarde salíamos también al monte. Era un mundo pequeño, pero lleno de compañerismo.


martes, 17 de abril de 2012

TXANO GORRITXO IDEAL ZINEMAN

"Ez didazue esango argazki hau polita ez denik! Ideal Zineman gaude, “parvulitos”ekoak, 1953an!! Ni eserita naukazue, bigarrena eskuinetik. Txano Gorritxo ipuina eszenifikatzen ari gara, ikasturte amaieran. Bueno, eszenifikatu, eszenifikatu..., hori esaera bat da! Margarita Beitia dugu Txano Gorritxoz jantzita dagoena. Eta liburutik irakurtzen duena Amon Gorosabel da. “Caperucita, la mas pequeña de mis amigas ¿en dónde está? Se fue hacia el monte,  se fue a por leña, por leña seca para “masar” Decirme niños ¿qué es lo que os pasa?  ¿qué mala nueva llegó a la casa? ¿por qué esos llantos?, ¿por qué esos gritos? Caperucita no regresó, solo trajeron sus zapatitos. Dicen que el lobo se la comio

Narrazioari adi-adi, nirekin batera, aipatutako Margarita Beitia, Rosa Mari Balzategi, Sara Sagasta, Asuntxo Ezkurra, eta mutiko beldurti batzuk: Olmedo, Gordoa, Agirre “Toki Ona”, Martija, Garay, Gonzalez “Txoko”, Gutierrez eta Marteatxe,... Dekoratua kuriosoa, ezta? Maistra, Maria Dolores andereñoa zen"

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: KORO ATXA


"¡No me diréis que no es bonita esta foto! Estamos en el Ideal Cinema, los de “parvulitos”, allá por 1953. Yo estoy sentada, la segunda por la derecha. Estamos escenificando –bueno, eso es un decir- el cuento Caperucita Roja, a final del curso.  Margarita Beitia hace de Caperucita. Y el que lee del libro es Amon Gorosabel: “Caperucita, la mas pequeña de mis amigas ¿en dónde está? Se fue hacia el monte,  se fue a por leña, por leña seca para “masar” Decirme niños ¿qué es lo que os pasa?  ¿qué mala nueva llegó a la casa? ¿por qué esos llantos?, ¿por qué esos gritos? Caperucita no regresó, solo trajeron sus zapatitos. Dicen que el lobo se la comio”

Atentas a la narración, junto a mí, la citada Margarita Beitia, Rosa Mari Balzategi, Sara Sagasta, Asuntxo Ezkurra, y unos chicos miedosos: Olmedo, Gordoa,  Agirre “Toki Ona”, Martija, Garay, Gonzalez “Txoko”, Gutierrez, Marteatxe. El decorado es curioso ¿no? La maestra era la Srta. María Dolores"


Argazkia: Foto Laso

TXANGOAN LEGUTIORA / DE EXCURSION A LEGUTIO-VILLARREAL




“Hau bai talde ederra! Garbi dago ez gaudela Arrasaten, baina arrasatearrez beteta dago argazkia. Legutioko ur bazterretan agertzen gara, 1957 inguruan. Urtegia bete berria zegoen eta aurreneko aldiz joan ginen txangoan bertaraino. Ez dut uste bainatu ginenik; ni behintzat ez.

...Autobusez egindako espedizioko burua nire aitajauna zen, Antonio Sologaistoa, amandre Kandida Iriarterekin batera argazki erdian azaltzen dena. Aitajauna ehiztaria zen, behintzat nik Unión Cerrajeraren Zaldispeko usakume-tiro lehiaketetan gogoratzen dut. Amandrea ogi-puxketa bat zen eta oso ondo eramaten nintzen berarekin. Berak atondutako bazkaria eramaten genuen txango haietan, eta ederto ematen genuen eguna, adiskide eta senideekin...

Osaba Pedrok ateratako argazkian gaudenok, sologaistoarrok ez ezik, abasolotarrak, heriztarrak eta narbaizatarrak. Gauden zortzi umeen artean ni naiz neskatila bakarra. Hori ere marka! Eta zortzietatik hiru gara 1949an jaiotakoak: Javier Usobiaga nire lehengusua –bigarrena ezkerretik- eta Javi Heriz –lurrean eserita osabaren kamerari beharrean auskalo nora begiratzen ari dena!”
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA MERCADER 

“¡Vaya cuadrilla! Está claro que no estábamos en Mondragón, pero la foto está llena de mondragoneses. Nos encontramos a orillas del embalse de Legutio-Villarreal, allá por 1957. Se acababa de llenar de agua y era la primera vez que nos acercábamos hasta la zona. No creo que nos bañamos en aquella ocasión, por lo menos yo...

... El cabeza de expedición en autobús fue mi abuelo Antonio Sologaistoa, quien junto a la abuela Cándida Iriarte aparece en el centro de la foto. El abuelo era cazador, o por lo menos yo le recuerdo en las instalaciones de tiro pichón de Unión Cerrajera en  Zaldispe. La abuela era un pedazo de pan y yo me llevaba muy bien con ella. A estas excursiones llevábamos la comida que ella preparaba y solíamos pasarlo fenomenal en compañía de familiares y amigos...

... En esta foto sacada por mi tío Pedro no solamente estamos sologaistoas, sino que también aparecen abasolos, herizes y narbaizas. ¡De los ocho niños que estamos soy la única chica! Eso también es marca... Y de los ocho, tres somos nacidos en 1949: mi primo Javier Usobiaga –segundo por la izquierda- y Javi Hériz –sentado en el suelo y que en vez de mirar a la cámara del tío vete a saber a donde lo hacía!”

domingo, 1 de abril de 2012

FUTBOL ARRATSALDEA // TARDE DE FUTBOL


Aurreko nire argazki batean Santa Barbaran oraindik makurtuta nengoen futbolariaren itxurarekin bakarrik.  Baina hemen gizona eginda eta baloiaren borrokan ari naiz, Iturripen. Denboraldia 1968-1969 zen; beraz, nik 19 urte nituen. Atzeko jokalaria Gonzalez (Txoko) arrasatearra da eta aurrekoa Bergarako futbolista bat (mutikote ona). 

 Ez naiz ondo gogoratzen zer egin genuen, baina gure ohitura zen irabaztea, beraz, hor inguruan ibiliko ginen. Aipatzekoa da tribunan dagoen jendea. Bai kopuruagatik eta bai janzkeragatik. Nahikoa zaletasuna zegoen eta domeka arratsaldeetan plan polita izaten zen futbolera joatea. Baina janzkera ikustea da ikaragarria.Gehienak korbatarekin. Gure amak eta emazteak nahiko lana zeukaten arropa horiek prestatzen!


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ISASMENDI


En una anterior foto mía, aparecía yo en Santa Bárbara, en cuclillas y con aspecto de jugador de fútbol, pero sin serlo. En esta nueva foto, ya estoy en pelea con el hombre y con el balón, en Iturripe. Ocurría en la temporada 1968-69;  por lo tanto tenía 19 años. El jugador que está detrás mío es el mondragonés González (Txoko) y el que tengo delante (¡vaya mocetón!) del equipo de Bergara.

 No recuerdo exactamente lo que hicimos, pero como nuestra costumbre era la de ganar, por ahí le andaríamos. Es digno de mención el público de la grada, tanto por el número como por su atuendo. La mayoría de corbata. ¡Vaya trabajo que dábamos a nuestras madres y esposas  preparando nuestra vestimenta!

1954ko SANJUANAK // FIESTAS DE SAN JUAN DE 1954


“Bost bat urte izango nituen argazki hau atera zidatenean. 1954ko sanjuanak daitezke, eta nire ama eta arrebarekin Zerka-osteta kalea eta Viteri pasealekuaren arteko gurutzean nago. Gure bizkarrean agertzen den mutikotxoa, Maixorren etxeko lorategiaren ateraino igotzen zen zementuzko aldaparen hasieran dago eserita. Eta gizona? Baietz ematen duela mugikorretik hitz egiten ari dela! Baina ez; ongi begiratzen baduzue, zigarro baten azken muturreraino eramaten ari da ezpainak... Garai hartan telefono mugikorrak ez ziren ezta fikziozko tebeoetako ere agertzen.

Eta zer esaten didazue Portaloian ageri zaigun bi solairutako autobusaz?”

Argazkiaren atze aldean: Foto Jose Recalde Cristo 15 6º BILBAO 

 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE


“Tendría cinco años cuando me sacaron esta foto. Pueden ser los sanjuanes de 1954 y con mi ama y hermana estoy en el cruce de la calle Zerka-osteta y el paseo Viteri. El chaval que aparece sentado a nuestras espaldas lo hace en el comienzo de la rampa de cemento que existía para subir hasta la puerta del jardin de Maixor. ¿Y el hombre? ¿A que parece que está hablando por un móvil? Pero no; si os fijáis bien, con sus labios está apurando al máximo la colilla de su cigarro. En aquellos tiempos los móviles no aparecían ni en los tebeos de ciencia ficción.

¿Y qué me decís del autobús de dos pisos que está aparcado en el Portalón?”

En el reverso de la fotografía: Foto Jose Recalde Cristo 15 6º BILBAO