jueves, 27 de septiembre de 2012

¡QUIERO UNA MOTOCICLETA, QUE ME SIRVA PARA CORRER..."



Motorrak atsegin ditut eta batez ere Lambrettak. Hor naukazue, 1956an, San Juan auzoan, nire etxe ondoan, SS-18423 batekin... zeinena zen gogoratu ere ezin dudan motor baten gainean. Baina itxura ona daukat, ezta? Gaur, Lambrettak eta Vespak bata bestearen atzetik ikusten ditudanean, ehundakako ilaretan, inbidia izaten dut. Baina...  Kotxeak ere gustatu zaizkit. Komodoagoak dira!...  Eta joko gehiago ematen dute.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

Las motos me han gustado con locura, sobre todo las Lambretta. Ahí me tenéis, en 1956, en el Grupo San Juan, cerca de casa,  subido a una SS-18423 de la que no recuerdo ni a su dueño....  ¡A que tengo buena pinta! Cuando con cierta frecuencia veo hileras de cientos de Vespas y Lambrettas acudiendo a alguna concentración, siento una gran envidia. Pero... También me han atraído los coches. Son más cómodos... Y dan más juego.

viernes, 21 de septiembre de 2012

ANTZERKIRAKO ZALETASUNA / EL TEATRO EN EL ALMA


Ezaguna da euskal dantzak ezik antzerkia ere atsegin dudala. Betidanik izan dut antzezteko zaletasuna eta afizioa nondik datorkidan ez dakidan arren, garbi asko daukat interpretazioak tiratu nauela indarrez.

Mesedeetako mojetan ikasi nuen eta 1960 inguruan, irakaslea Sor Anjeles genuelarik, hara non kale antzerkia egitera atera ginen lau ikaskide. Eta aurrenetariko gauza nire osaba Pedrorengana joatea izan zen, gure aurkezpen aintzatzu haren testigantza betiko uzteko. Eta hortxe gaude Arantza Kortabarria, Kontxi Riviere, ni eta Elena Arrieta.

Geroago etorri ziren Eskuak elkarri, Actto para la Nochebuena-Gabonetako Ikuskizuna, Iragana iraga, Paradisuko atean... Arrakasta itzela!




 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA MERCADER 


Es largamente conocido que además de las danzas vascas siento un gran amor por el teatro. De siempre me he sentido atraída por el arte dramático y aunque desconozco de dónde me viene la afición, la verdad es que la interpretación me apasiona.

Hice mis primeros estudios con las  monjas de la Merced y, alrededor de 1960, siendo nuestra profesora Sor Angeles, salimos cierto día a ofrecer una sesión de teatro de calle. Una de las primera cosas que hicimos fue ir hasta donde mi tío Pedro, a que inmortalizara nuestra triunfal actuación. Y ahí estamos Arantza Kortabarria, Kontxi Riviere, una servidora y Elena Arrieta.

Más tarde vendrían Eskuak elkarri, Actto para la Noche Buena-Gabonetako Ikuskizuna, Iragana iragan, Paradisuko atean... ¡Un éxitazo!

jueves, 13 de septiembre de 2012

EL MAYOR ESPECTACULO DEL MUNDO



Egia da Portaloia izan dela Arrasateko historian gune estrategikoa zeinu desberdinetako espektakulutarako. Hortik eraso zuten 1448an, gure herria guztiz kiskalita geratu zenean; hortik abiatu dira hamarkadatan txikiteroen eraso "kiskalgarriak" eta bertatik ikusi ahal izan dugu zenbait arrasatear belaunaldiren ibilaldi martxosoa. Eta Portaloitik ere eskaini izan diogu (eta oraindik ere halaxe da) behin betiko agurra, “Sanperioren Ortu”, Alday edo San Kristobalerantz zihoanari.

Argazkiko adiskideak solasaldi bizian ari ziren argazkilaria handik igaro zenean. Eta betierekotu egin zituen bere artearekin. Mundrautar peto-petoak: Sabin "Txiki", Uribetxebarria, Eriz, Monty, Txomin Txiki, ... “Bazuan baña fanzuan!”

Argazkiko tituluarekin ez naiz okertu, badakit-eta Portaloikoa ez dela munduko espektakulurik bikainena. Hortik ibiliko gara baina oraindik ez gara "humanitatearen ondare" izatera heldu. Hala ere, konturatzen bazarete Gurearen karteldegian, "El mayor espectáculo del mundo" zen arratsalde hartako pelikula. Cecil B. De Milleren magiarekin gozatuko zuten Gureara hurbildu zirenek. Eta James Stewart, Charlton Hestonekin,... Ba hori, munduko espektakulurik bikainena. 1955 inguruan genbiltzan.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: RAFA GARAY


Es verdad que el Portalón ha sido un punto estratégico para espectáculos de signo diverso en la historia de Mondragón. Desde ahí se produjo el ataque de 1448, cuando la villa queda reducida a cenizas. Desde ahí también se han realizado durante décadas los diarios arranques "incendiarios" de los chiquiteros. Desde ese lugar hemos podido observar el paso marchoso de varias generaciones mondragonesas. Y desde el Portalón se contemplaba (se contempla aún) el paso último y definitivo hacia “Sanperioren Ortura”, Alday o San Cristóbal.

Los amigos de la foto se encontraban aquel día en amigable cháchara, cuando acertó a pasar por allí el fotógrafo y los inmortalizó con su arte y su cámara. Mondragoneses de cuerpo entero: Sabin "Txiki", Uribetxebarria, Eriz, Monty, Txomin Txiki,... “Bazuan baña fanzuan”

Pero no me he equivocado al elegir el título de la foto. Ya sé que el de Mondragón no es el mayor espectáculo del mundo. Por ahí le anda, pero aún no hemos llegado a que sea considerado  "patrimonio de la humanidad" Pero si os dáis cuenta, en la cartelera del Gurea aparece anunciada la película de aquella tarde: "El mayor espectáculo del mundo". Los que se acercaron al cine frontón gozarían sin duda con la magia de Cecil B. de Mille. Y con James Stewart, Charlton Heston... Pues éso: el mayor espectáculo del mundo. Estábamos por 1955.

jueves, 6 de septiembre de 2012

EGUNA HELTZEN ARI DA // SE ACERCA EL DIA


Iristen ari da aurtengo bilkura eguna. Antolatzaileak jo eta ke ari dira, egitaraua borobildu guran eta ziur gaude lortuko dutela. Ez dakigu itsas-ertzera eramango ote gaituzten, mendi aldera edo arrasatear zementuaren gainean eraikitako jatetxeren batera bilduko ote garen. Baina ziur gaude den-dena ongi aterako dela. Horregatik, ohikoak eta kide gehiago ere animatu beharko lirateke, denok batera egun polita eman dezagun. Ia laster antolatzaileek pistatxoren bat ematen ote diguten, argitara eskaintzeko.

Badakizu: zoaz presatzen gogoa eta gorputza. Data badator-eta. 


Gaurko argazkia, 2002ko urriaren 19an ospatutako egunari dagokio.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Está llegando el día de nuestra cita anual. La organización ahí le anda, sin levantar cabeza, intentando dar con el programa definitivo. No sabemos si nos llevarán a la orilla del mar,  a la montaña o si nos reunirán en algún restaurante erigido sobre suelo mondragonés. De lo que estamos seguros es de que todo saldrá bien. Es por eso que pensamos que la ocasión es propicia para reunirnos quienes hasta la fecha hemos venido haciéndolo y quienes aún nunca se han aproximado a esta cita.  A ver si la organización nos ofrece pronto alguna pista, para poder anunciar el magno acontecimiento.

Ya sabes: prepara la mente y el cuerpo. La fecha se acerca.

La foto de hoy es de nuestra fiesta, el 19 de octubre de 2002.