martes, 26 de febrero de 2013

MOJETAN, 1957-58 IKASTURTEAN



Oso oker ez banago 1957-58 ikasturtea zen. Meseedetako mojetan genbiltzan. Eta guztietatik Gema Azkarate eta biok bakarrik ginen 1949an jaioak. Ni lau urterekin sartu nintzen ikastetxera eta hamalaurekin atera nintzen. Beraz, eskarmentu ederra izan zen. Sor Anjelesek ematen zigun labor zeritzan ikasgaia.

Argazkia Biteriko patioan dago aterata. Gehienen aurpegiak gogoratzen ditut. Begira:

Goiko lerroan eserita, ezkerretik: Mari Tere Altuna, Rosa Mendizabal, Ana Mari Altuna, Ester Muñoz, Mari Luz Lemos, Piedad Alonso eta Arantza Basabe. Erdiko lerroan, ezkerretik:  Pilar Ansoategi, Arantza Uranga “Kirru”, Maria Jesus Azkarate “Zelaitxo”, Maria Jesus Ubago eta  Begoña Markaide. Beheko lerroan eserita, ezkerretik: ni, Milagros Belategi, Gema Azkarate,  Txaro Ezkibel, Sole Bergaretxe eta Mari Tere Oyanguren.

Ezker aldean, erdi zutirik: Margarita Uribeetxebarria (moja joan zena) eta bere azpian Maria Luisa Barrutiabengoa. Eskuin aldean dagoena, berriz, oso ziur ez nagoen arren Valle Lagunilla delakoan nago. 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ARANTZA OLABE 

Si no estoy muy equivocada, la foto es del curso 1957-58. Andábamos en las monjas de la Merced. Y de todas, las dos únicas que habíamos nacido en 1949 éramos Gema Azkarate y yo. Comencé a acudir a las monjas  con cuatro años y dejé el colegio cumplidos los catorce. Por lo tanto, una magnífica experiencia la adquirida. Sor Angeles era la encargada de darnos la asignatura labor. 

La foto está sacada en el patio de Viteri. Recuerdo casi todas las caras:

En la fila superior, sentadas y de izquierda a derecha: Mari Tere Altuna, Rosa Mendizabal, Ana Mari Altuna, Ester Muñoz, Mari Luz Lemos, Piedad Alonso y  Arantza Basabe. En la fila del medio, por la izquierda: Pilar Ansoategi, Arantza Uranga “Kirru”, Maria Jesus Azkarate “Zelaitxo”, Maria Jesus Ubago y  Begoña Markaide. Sentadas en la fila inferior:  yo, Milagros Belategi, Gema Azkarate, Txaro Ezkibel, Sole Bergaretxe y Mari Tere Oyanguren.

A la izquierda, medio de pie medio sentadas: Margarita Uribeetxebarria (se fue monja ) y en plano inferior Maria Luisa Barrutiabengoa. La que está a la derecha de todas, creo que es Valle Lagunilla.

martes, 19 de febrero de 2013

AURRERA MENDIZALEAK...

Mendiak tiratu nau beti. Eta irteera goxoak egin ditut, han eta hemen, elurrarekin, eguzki kixkalgarriaren eraginpean edota laino misteriotsupean. Mendia askatasuna da, batez ere izpirituarentzat.

Argazki hau 1976koa da, udaberrian. Besaide Mendizale Elkarteko lagunekin Aragoiko Pirinioetako Aragues del Puertora (Huesca) igo ginen. Elurra zapaldu genuen baina eguzkiaren printzek eta harainoko igoerak berak berotu zituzten gure gorputzak.

Hortxe gaude, goiko ilaran ezkerretik hasita: M. Lazkano, K. Gartzia, Perea seme-aita, ni neu; eta eserita, ezkerretik ere: J. Aranburuzabala, F. Uribeetxebarria, R. Aierbe eta J.J del Valle. 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE ANTONIO ZEZIAGA 

Siempre me ha atraído el monte. Y he hecho cantidad de salidas en las que he disfrutado de lo lindo. Con nieve, bajo un sol abrasador o sumido en la niebla misteriosa. La montaña es libertad, sobre todo para el espíritu.

Esta foto está sacada en la primavera de 1976. Corresponde a una salida que hice con los compañeros de Besaide Mendizale Elkartea a Aragües del Puerto en el Pirineo aragonés (Huesca) Pisamos nieve pero los rayos del sol y la propia subida hasta la cima calentaron de lo lindo nuestros cuerpos.

Ahí estamos, en la fila superior, de izquierda a derecha: M. Lazkano, K. Gartzia, Perea hijo-padre, yo; y sentados, también desde la izquierda: J. Aranburuzabala, F. Uribeetxebarria, R. Aierbe eta J.J del Valle.

martes, 12 de febrero de 2013

KARNABALEKO MARTITZENA, DUELA 55 URTE!!!



Ausartak baginen, ezta? Konturatu al zarete zer nolako elurtea egin zuen Karnabaleko Martitzen hartan? Urtea? Atera kontua: zortzi bat urte izango nituen. Ezagutu al nauzue? Eta beste laguntxoak? Zorroztu begiak eta irudimena… Eta non gaude?

Bai, 1958 izango zen. Garbi dago negu gogorra izan zela. Zigarrolan bizi nintzen, Aldekoa baserriaren ondoko etxeetan, gaurko Meneta tabernaren gainean. Ni ezkerrekoa naukazue, noski, eta auzokoak nituen nirekin dauden biak. Ez al dituzue oraindik antzeman? Eskuinekoa… Marisa Etxebarria da! Eta erdikoa bere anaia Joxe Ramon.

Mondrautar zaharrek zioten bezala, “kukumarruz” jantzita gaude,  Karnabaleko Astearte arratsaldean. Fijatu al zarete Aldekoa baserriko kartelean jartzen duenaz? “Atención. Zona escolar”. Halaxe da, Maria Urbana Juldain genuen maistra eta Marisa eta biok gela berdinean genbiltzan.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU

Ya eramos valientes ¿no os parece? Mirad, mirad la cantidad de nieve que cayó aquel Martes de Carnaval de hace… ¿Cuantos años? A calcular: yo tendría unos ocho años. ¿Me reconocéis? ¿Y a los amiguitos que están conmigo? Abrid los ojos y fijaros bien.  

Sí, creo que sería 1958. Está claro que fue un invierno duro. Vivía en Zigarrola, justo frente al caserío Aldekoa, encima de lo que hoy es el bar Meneta. Yo, ¡claro que sí! soy la de la izquierda y los que me acompañan eran mis vecinos. ¿No habéis caído aún de quiénes se trata? La de la derecha es… ¡Marisa Etxebarria! Y el del medio su hermano Joxe Ramón.


Aquella tarde de Martes de Carnaval estábamos vestidos - como dirían los viejos mondragoneses- de “kukumarru” Habéis leido el cartel que aparece en el caserío Aldekoa: “Atención. Zona escolar” Efectivamente, a escasos metros estaba la escuela a la que asistíamos. Nuestra maestra era María Urbana Juldain. Marisa y yo eramos compañeras de clase.

jueves, 7 de febrero de 2013

MAALAKO BIDE GURUTZEA

Bai, gure herriak itxura aldatu du sakon, nahiz eta oraindik zenbait zehazkizunetan ezagutu dezakegun. Gurekin gertatzen den moduan.

Hor daukagu, zer eta Maalako gurutze bidea! Nondik aterata? Aldayko kanposantuko aldapatik, jakina. Argazkia ez da hain zaharra, Seat-600 automobil bat ikusten baita ezker aldean. Biatoristen ikastetxea eginda zegoen; beraz, hirugoietako hondarretan atera zen argazkia.

Biteri eskolak –Escuelas Graduadas de Garibay- zutik zeuden. Baita ere herriak Garibayri eskainitako monumentua. Artean arte obrak lasai egon zitezkeen, esku beltzen bat gauez etorriko ote zitzaion, zertarako eta zeharo erauzteko. Hain zuzen ere, inork ez du inoiz esan behar zer egin zuten monumentuarekin? Inpunitatea!

Kartelaren arabera, eskuin aldera jo behar zuten turismoek aparkatzea libre zeukaten. Joan hadi orain!


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: RAFA GARAY
 
Sí, nuestro pueblo ha cambiado profundamente de fisonomía, aunque en la foto podamos reconocerle en algunas de sus antiguas características. Como sucede con nosotros mismos.
 
Ahí está, ¡el cruce de Maala! ¿Desde dónde se fotografió? Por supuesto, desde la subida al cementerio de Alday. La foto no es tan antigua, ya que a la izquierda se observa un Seat-600 . El Colegio de los viatoristas está hecho. Por lo tanto estamos a fines de los sesenta.

Las escuelas Viteri –Escuelas Graduadas de Garibay- están de pie. Igualmente, el monumento erigido por el pueblo mondragonés en memoria de Garibay. Eran épocas en que las obras de arte podían dormir tranquilas, sin temer que una mano negra se acercara de noche y las hiciera desaparecer para siempre. Por cierto, ¿nadie va a decir nunca qué hicieron con el monumento? ¡Impunidad!

A tenor de lo que dice el cartel de tráfico, los vehículos aún podían aparcar. Eso sí que ha cambiado, ¿verdad?