martes, 25 de junio de 2013

NON ZEUDEN LARANJA ERDIAK?



Hona hemen Sanjuanetako beste argazki bat. “Aspaldi samarrekoa” dugu, 1965ekoa, hain zuzen, eta San Frantziskoko kuadrillakook gaude. Gu, mutilok, zortzi-bederatzi urte lehenagotik, frantziskotarrekin geunden lerrotuta eliza-kontuetan, eta meza-mutil izateaz gain koruan ere ibili ginen, tiple modura, nahiz eta argazkia atera genuenerako gure ahotsak ilun samarrak zeuden. Serafin Abaitua genuen kantu-maisu eta organo jolea. 

Herriko jaietako hirugarren egunean atera genuen argazkia. Talde ederra osatzen genuen, neska-mutilok. Eta oraintxe konturatzen naizenez,  garbi dago bizitzak bestelako ibilbideko abentura zuela gordeta guretzat osoa genuela aurretik. Horren adierazlea da, argazkian gauden hogeita hamar baino gehiago lagunetatik -eta oso oker ez banago-  ez zela bikote iraunkor bat ere burutu. Laranja erdiak beste nonbait zebiltzan.

Ni makurtuetako bigarren lerroan nago, hirugarrena eskuinetik hasita, Armin Isastiren ondoan. Nire eskuineko sorbaldan Maria Jesus Herrartek jartzen du bere eskua. Ziur ezagutzen dituzuela gainerakoak.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

Una nueva foto  de Sanjuanes. Es de hace “bastante tiempo”, más concretamente de 1965. Y pertenecíamos a la cuadrilla entonces denominada de San Francisco. El porqué hay que buscarlo en nuestra adscripción en asuntos eclesiásticos a la iglesia de los franciscanos. Prácticamente desde su llegada en 1955  actuábamos de monaguillos y como miembros del coro, en calidad de tiples … aunque para 1965 la voz se había "ensombrecido" un poquito. Teníamos al Padre Serafín Abaitua como maestro de canto y organista.

Nos retratamos el tercer día de fiestas. Y no se puede negar nuestro porte – de chicos y chicas- más que interesante. Y ahora que me doy cuenta, está claro que la vida tenía dispuesta para todos una aventura de diferente recorrido. Porque, de hecho, y si no me equivoco, de la treintena larga de jóvenes que aparecemos en la foto no se formó ni una sóla pareja estable. Las medias naranjas andaban por algún otro lado.

A mí me teneís en la segunda fila de los agachados, tercero por la derecha, junto a Armin Isasti. En mi hombro derecho apoya su mano Maria Jesus Herrarte. Al resto, seguro que conocéis.

martes, 18 de junio de 2013

DANBORRADAKO LEHEN ERREGINA



San Juan bezperako danborrada nagusia prestatzen ari dira SUDCekoak eta aurten ere Arrasateko kaleak zenbait martxak hartuko dituzte, hiru egunetako jaiei hasiera emanez. Kale zalaparta igandeko azken orduetatik goizalderantz luzatuko delarik, danbor eta kupel jole zein denetariko laguntzaileak ahaleginduko dira euren herrikideak umore eta alaitasunaz zipriztitzen.

Historiarako geratu zen 1961eko lehen danborrada hura. Jose Markiegiren iradokizunari jaramon eginez, Jose “Kasino” Egidazu eta konpartsak kale-agerraldiari gorputz eman zioten ... eta gaur arte. Baina pentsamoldeak aldatu egin dira eta beraiekin batera ohiturak. Tradizio izan zitekeena amaitu egin zen.

Argazkian danborrada hartako aurreneko erregina agertzen zaigu: “Marko Etxebarri”ko Karmele Barandiaran. Bere eskuinean Angel Garay eta ezkerrean Jose Luis Kortabarria ditugu, antolaketa lanetan ibili zirenak.

Gure kintako kide bat ere izan genuen danborradako erregina. Baina hori, noski, urte batzuk geroaxeago etorri zen. Ba al dakizue nor izan zen?

ARGAZKIA ERTA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los miembros del SUDC se encuentran en plena preparación de la tamborrada de la víspera de San Juan. También este año se llenarán las calles de Mondragón de sones anunciadores del comienzo de las fiestas patronales. El bullicio se alargará desde últimas horas del domingo hasta muy avanzada la madrugada del lunes, poniendo de su parte los tamborreros, barrileros y demás acompañantes todo el empeño por transmitir a sus paisanos unas gotas de humor y alegría.

Quedó para la historia aquella primera tamborrada de 1961. Siguiendo los consejos de José Markiegi y bajo la organización de José “Kasino” Egidazu y comparsa, se dió cuerpo a aquella primera manifestación callejera. Que todavía sigue viva. Pero han cambiado las formas de pensar y con ellas las costumbres. Lo que podía ser tradición dejó de serlo.

En la foto aparece la primera reina de la tamborrada: Karmele Barandiarán, de “Marko Etxebarri”. A su derecha e izquierda dos de los organizadores, Angel Garay y José Luis Kortabarría respectivamente. 

Nuestra quinta también dió una reina. Pero eso sucedió, lógicamente, unos años más tarde. ¿Recordáis quién lo fué?

martes, 11 de junio de 2013

EKIPAZOA!!



Arrasateko lehen futbol taldea osatu zela ehun urte betetzen ari bide den honetan nire kajoitxora jo dut eta argazki hau berreskuratu dut. Oroitzapen gazi-gozoak ekartzen dizkit, argazki gehienek (guztiak ez idaztearren) egiten duten moduan. Alde batetik, sasoian geunden – gaztaro ederrean- eta ordudanik urte mordoxka eman da. Gazitasun horren kontra ezin da ezer egin. 

1968-69 denboraldian geunden. Ekipazoa: Txomin Iturbe, Cid, Unzueta, Aguriondo, Ramos, Uribesalgo. Behekoak : Gonzalez (Txoko), ni, Biain, San Vicente eta Mondragon (hau ere gure kintoa) 

Oroitzapen gozoa, aldiz, Tolosako Berazubi futbol zelaian egindako partiduan bina amaitu genuela da,  gure joko izugarriaren ondorioz. Gurekin agertzen diren neskak, , uste dut igeriketa txapelketa baten irabazleak izan zirela eta omenaldi bai eskaini zitzaien …  gure presentzia aprobetxatuz. Pozik daudela ematen du, ezta? 

A! Azkenean, gogoratzea bakarrik San Juan bezperan eta, danborrada barruan, 80 urte baino gehiagoko futbolari ohiei, omenaldi bat  egingo zaiela Udaletxean. Ni oraindik ez naiz egongo. Baina asmoa badaukat joateko, herritar guztiok bait gaude gonbidatuta. Udaletxean elkar ikusiko dugu!



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ISASMENDI



Según parece, el equipo de futbol de Mondragón cumple cien años de vida y he acudido a mi cajón de las fotos para recuperar la presente, para todos vosotros. Me trae recuerdos encontrados, como la mayoría de las fotos, por no decir todas. 

Por una parte, estábamos de buen ver, éramos unos chavales. Y desde entonces han pasado algunos añitos. Contra este contratiempo no podemos hacer nada. 

Pero podemos disfrutar recordando que en aquel partido de Berazubi en Tolosa empatamos a dos contra el equipo local, gracias a nuestro espectacular juego.  Ahí estamos los héroes de aquella tarde: Txomin Iturbe, Cid, Unzueta, Aguriondo, Ramos, Uribesalgo. Agachados : Gonzalez (Txoko), yo, Biain, San Vicente y Mondragon (también de nuestra añada de 1949) Creo que las chicas que aparecen eran campeonas de natación, a las que se homenajeó … aprovechando nuestra presencia. ¡Qué contentas se las ve! 

 !A! Quiero recordaros que la víspera de San Juan se ofrecerá un homenaje a los futbolistas del Mondra, mayores de 80 años. Yo todavía no entro en esa categoría. Pero estamos invitados todos. O sea que ya sabéis. ¡Nos vemos en el Ayuntamiento!

martes, 4 de junio de 2013

HAUR DANBORRADA, 1964an // TAMBORRADA INFANTIL, 1964



Danborrak entzuten ari gara jada. Entsaioak dira, sanjuanetako danborradetarako. Haurrak zein nagusiak jai egun hori itxaroten ari dira, danbor hotsari gustu emateko. Gu ere trantze horretatik igaro ginen, 1964ko jaietan, eta niri egokitu zitzaidan – haur danborradan, jakina, zuzendaritza lana.

Hor naukazue  kuadrillako zenbait kiderekin – Arriola, Ayerbe, Gorostiza, Inda, Talledo (zutik) eta Sagasta, ni, Agirre (makurtuta). Hilabete lehenago ekin genien entsaioei eta eguna iritsi zenean – ez da nik esaten dudalako-  … bordatuta geratu zitzaigun. Plazatik etxera itzuli ginen, zintzo, zintzo.

Ayerbe ezik –bokaziokoa, sukaldari -  besteok militar itxuraz jantzita goaz, ez dakit Donostia erre zuten frantsesen tropak gogoratzearren. Baina badirudi abituak mojea egiten duela, izan ere danborrara harrez geroztik Donostiako Alde Zaharra behin baino gehiagota “erre” dugu gure bisitetan.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE ANTONIO ZEZIAGA


Ya se oyen los tambores. Son los ensayos previos a las tamborradas de San Juan. Los niños y mayores esperan con ilusión ese día … aunque sólo sea por darle gusto al cuerpo aporreando tambores y barriles.  Nosotros también pasamos por ese trance, allá por las fiestas de 1964, y a mí me tocó las labores de director.

Ahí me tenéis junto a miembros de mi cuadrilla - Arriola, Ayerbe, Gorostiza, Inda, Talledo (de pie) y Sagasta, yo, Agirre (agachados), una vez finalizada la tamborrada. Habíamos comenzado los ensayos un mes antes … y la verdad es que – no es porque lo diga yo- nos quedó bordada. De la plaza nos retiramos a casa, formalitos.
 
Excepto Ayerbe –de vocación cocinero- nos disfrazamos de militares, no sé si por recordar a los soldados franceses que ahora doscientos años quemaron San Sebastián. Pero tengo la impresión de que el hábito hace al monje, ya que desde aquella nuestra tamborrada hemos “quemado” la Parte Vieja donostiarra un rato largo de veces en nuestras visitas.