martes, 29 de octubre de 2013

TXAPELDUN ORDEAK / SUBCAMPEONES



Biatoristen hirurogeita hamabosgarren betetzen ari garela, nire albumera jo dut eta ondoko argazkia aurkitu dut. Ikastetxeko “kanpan” gaude, kirol txapelketaren baten garaikurren banaketaren ostean.  Bat ere oroitzen ez dudan arren, badirudi garbi dagoela zutik gaudenok ez ginela irabazleak izan, guri banderin ziztrin bana eman baitziguten, makurtuta daudenek –harro harro- kopa bana erakusten duten bitartean. 1961-62 ikasturtea zela uste dut.

Ezkerretik hasita bigarrena naukazue, Javi Ansoategi eta Javi Azkarateren erdian. Hiruak Resusta kalekoak eta betidanik lagunak izan gara. Oso oker ez banago, sei kenduta, gainerakoek Arrasaten bizitzen segitzen dugu. Sei horiek, Alberto Ugalde – zutik laugarrena ezkerretik; Juan Luis Ezkurra, zutik bosgarrena  eskuinetik; Javier Mazmela – zutik laugarrena eskuinetik; Pedro Pagoaga – horren ondoan hirugarrena eskuinetik; Josetxo Bedia – zutik bigarrena eskuinetik; eta Ziriako Sandoval – makurtuta hirugarrena eskuinetik.

Gainerako guztiak kaletik egunero ikusten dituzuelako … asmatu zuek zeintzuk diren!

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

Al cumplirse los setenta y cinco años de la venida de los viatoristas a Mondragón, he acudido a mi album de fotos y he recuperado la que hoy traigo. Estamos en la “campa” del Colegio, tras el reparto de trofeos de algún campeonato deportivo. No me acuerdo de qué se trataba pero está claro que no ganamos, ya que no nos dieron más que un triste banderín mientras los agachados aparecen todo orgullosos con una copa en la mano. Creo que era el curso 1961-62.

Soy el segundo por la izquierda, entre dos Javis, Ansoategi y Azkarate. Los tres  nacidos en la calle Resusta y amigos de siempre. Si no me equivoco mucho, exceptuando a seis, el resto seguimos viviendo en Mondragón. Y esos seis son: Alberto Ugalde – el cuarto por la izquierda de pie;  Juan Luis Ezkurra, el quinto por la derecha, de pie; Javier Mazmela – de pie, cuarto por la derecha; Pedro Pagoaga –a su lado, tercero por la derecha; Josetxo Bedia, segundo por la derecha, también de pie; y Ciriaco Sandoval -  agachado, tercero por la derecha.

Al resto los podéis ver casi todos los días por la calle. Por lo tanto, tenéis fácil identificarlos.

martes, 22 de octubre de 2013

BILBOK HARTU GINTUEN / NOS RECIBIO BILBAO (bideoa)



Iragan zen eguna eta giro bikainean eman ere. Txalo beroa bihoakiela antolatzaileei, denon partetik. Hirurogeita lau urterekin elkarrekin egin dugun azken txangoa izan da - ustekaberik ezean-  eta ziztu bizian joan zitzaizkigun orduak. Zuhaztietako txokoak, Campo de Volantíneko hamaiketakoa, Nervioi ibaitik zeharreko ibilaldia, Artxandako bazkaria … Aurreneko aldiz, gizonezko gehiago azaldu zen.

Orain 2014koaren zain geratzen gara. Baina bitartean goza ditzagun une guztiak, ez ditzagun alperrik galdu.

Urriaren 19ko irudi batzuk Youtubeko helbide honetan ikus ditzakezu:


===================..==============

Pasó el día y lo hicimos en un ambiente fenomenal. Los organizadores se merecen un aplauso general. Ha sido la última excursión – salvo sorpresas-  que hemos hecho en  grupo con sesenta y cuatro años. Y la verdad es que las horas pasaron a velocidad supersónica. Los rincones de La Arboleda, el almuerzo en el  Campo de Volantín, la travesía por el Nervión, la comida en Artxanda …Por primera vez, asistió más personal masculino...

Ahora a esperar la de 2014. Pero mientras tanto no dejemos de aprovechar cada instante de los días que nos quedan hasta que llegue.

Algunas imágenes del día 19 de octubre las puedes ver en Youtube:

martes, 15 de octubre de 2013

LAU UDALTZAIN // CUATRO AGUACILES



Lehengo astean hil zen Arrasaten Federiko Palencia. Horrela, boteprontoan esanda, baliteke bateon bat ez ohartzea hildakoaz. Horregatik, 1952ko argazki hau berresuratu nahi izan dut, 90 urterekin zendu den pertsonajea gogora dezagun.

Palencia udaltzaina izan zen, argazkian eskuman dagoena, eta aguazil bezala 1950-84 bitartean aritu zen. Argazkian garaiko gainerako hiru  udaltzainekin ageri da, ezkerretik hasita: Joxe Manuel Arriola “Dongi”, 1939-81 tartean ihardun zuena; Bonifazio Zubialdea “Torres”, 1937-54 bitartean lan egin zuena eta Eugenio Barrutiabengoa “Arbe”, 1942-78 urteen bitartean. “Torres”ek 1922-36 aldian gau-zaintzaile izan zen.
 
Lauetatik urterik gehien eman zuena, beraz, Joxe Manuel da; eta bera ere daukagu bizi den bakarra. Ziurrenik, Debako  “Goikoetxe” baserrian jaiotakoa belaunalditan Arrasaten eduki dugun udaltzainik ezagunena izango da.



Bihoakio gu guztion agurra, bere bertso-idazlanak “Mondragoiko Kalezaiña” izengoitiarekin sinatzen zuen Joxe Manuel Arriola adiskideari.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL



La semana pasada falleció en Mondragón Federico Palencia. Dicho así, a botepronto, puede que a más de uno le coja despistado y no sepa de quién estamos hablando. Por eso he traído esta foto de 1952. Espero que sirva para recordar a quien nos ha dejado, con 90 años.

Palencia, primero por la derecha,  fue guardia municipal – alguacil, que nosotros pronunciábamos “aguacil”- en el período 1950-84. En la foto aparece junto al resto del cuerpo de guardias de su época: Joxe Manuel Arriola “Dongui”, que lo fue entre 1939 y 1981; Bonifacio Zubialdea “Torres”, entre 1937 y 1954; y Eugenio Barrutiabengoa “Arbe”, que trabajó como tal en el tramo 1942-78. “Torres” también fue sereno entre 1922 y 1936.
 
El que más años sirvió como empleado municipal encargado del órden público fue Joxe Manuel. Y él también es el único que vive. Seguramente, este personaje nacido en el caserío “Goikoetxe” de Deba es el alguacil que más huella ha dejado en Mondragón durante generaciones. 

Vaya desde aquí nuestro saludo para “Mondragoiko Kalezaiña”, que era como acostumbraba a firmar Joxe Manuel Arriola sus escritos bersolarísticos.

martes, 8 de octubre de 2013

AJURIA ENEAN



Hona hemen Arrasateko jeltzale batzuk Ajuria Enean, Gloria Urtiagarekin, Jose Antonio Ardanza lehendakariaren emaztea. Ardanza sendia Arrasaten bizi zeneko adiskideak ziren argazkikoak, Batzokian hamaika ordu elkarrekin emanda.

Behin otu zitzaien bisita egin behar ziotela Gloriari. Pentsatu eta egin. Oroitzapenak astintzeko aprobetxatu zuten topaketa atseginean, eta Ajuria Eneako instalakuntzak bisitatu ondoren eta kafetxoa zerbitzatuta gero, jauregiko eskaileretan argazki hau atera zuten arrasatearrek.
 
Ez dakit zehazki noiz izan zen. Baina garbi dago hotz zegoela eta euria ari zela, nire amak besoan daraman aterkiari erreparatuz.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU


He aquí un grupo de afiliados mondragoneses del PNV, con Gloria Urtiaga, la esposa del Lehendakari Ardanza. Eran amigos desde los tiempos en que la familia Ardanza vivió en Mondragón, habiendo invertido todos ellos  incontables horas en el Batzoki local.

Cierto día se les ocurrió hacer una visita a la amiga Gloria. Pensarlo y llevarlo a cabo, todo fue uno. Se trató de un encuentro muy agradable, que aprovecharon para recordar anécdotas y tomarse un café, tras visitar las instalaciones del palacio. Antes de despedirse se sacaron esta foto en las escaleras de Ajuria Enea.
 
No sé exactamente en qué fecha fue. Pero está claro que el día estaba frío y llovía, si reparamos en el paraguas que cuelga del brazo de mi madre.

martes, 1 de octubre de 2013

ARANTZAZUN 1963an



Oso argazki adierazgarria: Non daude etxeko gizakume nagusiak? Emakumeak bakarrik geratu bide ziren gaztetxoen arduran. Eta ez da, noski, sendietako prakadun nagusiak gerrako frontean zeudela. Bai zera! Baina muzin egin zioten argazkilariari … eta Sindika, Goiko Benta edo Hospederian egongo ziren, kontu kontari eta gugaz libre baxoerdi bat ardo hartzen zuten bitartean.

Arantzazun gaude, bai. Mende erdi bat eman da ordudanik,  1963ko irailean baikaude, Arrasatetik erromes joanda, ohi zen bezala - gaur ere egiten da baina beste estilo batean. Sendi batzuetako kideak ageri gara. Goitiarrak, sanztarrak, gonzaleztarrak, abasolotarrak, bediatarrak eta gu arzetarrak. Autobusean igo eta modu berean jaitsi ginen Oñatiraino; Arrasate-Oñatiko joan etorria, berriz, trenez egin genuen.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE


Es una foto muy significativa: ¿Dónde están los cabeza de familia? Por lo que parece las madres quedaron al cuidado de los jovencitos. Y no es que quienes en casa llevaban más asiduamente los pantalones estuvieran peleando en el frente de guerra. ¡Ni mucho menos! Pero el fotógrafo  no los captó … porque en aquel momento nuestros padres, libres de nosotros y en plan capechano, estarían tomándose un vaso de vino en Sindika, Goiko Benta o en la Hospedería. 

Efectivamente nos encontrábamos en Aranzazu, ahora ha hecho medio siglo, ya que se trata de septiembre de 1963. Habiamos acudido en la peregrinación de los mondragoneses, como se estilaba - ahora también, pero es otra cosa- en familia. Aparecemos los Goitia, Sanz, Gonzalez, Abasolo, Bedia y nosotros los Arce. Subimos y bajamos en autobús desde Oñate y el trayecto de ida y vuelta hasta la villa chocolatera lo hicimos en tren.