martes, 28 de enero de 2014

URTE BEREZIA // AÑO ESPECIAL



Gaurko honekin ehun argazki ipini ditugu gure blogean. Eta txantxetan bezala hasi ginela gogoratzen badugu, ez da marka makala. Hori, gainera, taldekide askok ez dutela ezer ekarri kontuan izanda. Hamabi urte izango dira erretratua atera genuela -2002-10-19an- eta historiara igaro da, Musakola ostatua bera pasatu zen bezalaxe.

Aurten ere ospatuko dugu gure eguna. Zoazte apuntatzen eguna: urriaren 18, larunbata. Nora eta nola … garaiz ezagutaraziko zaigu. Zaude lasai! Egin dezakezuna da, zalantzan egon daitezkeen adinkideak animatzea. Aurtengoa guretzat urte berezia dugula diote.

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Con la de hoy hace la fotografía número cien de las expuestas en nuestro blog. Si recordamos que comenzamos medio en bromas, la marca no está nada mal. Y eso que muchos del grupo aún no han aportado ninguna. Pronto serán doce años que nos retratamos de esta guisa -19 de octubre de 2002. Ya es historia, como lo es el mismo Hostal Musakola.

Este año también tendremos nuestro día. Véte apuntando la fecha: 18 de octubre, sábado. A dónde y cómo … se nos avisará a su debido tiempo. Ten paciencia. Lo que sí debes hacer es ir preparando a compañeros que puedan estar remisos a participar. Dicen que este año es especial para nosotros.

martes, 21 de enero de 2014

FUERTEVENTURAKO AHUNTZAK // LAS CABRAS DE FUERTEVENTURA



Fuerteventuran egon nintzen soldadutzan. Baina, lasai, ez dizuet nire rollo partikularra sartuko. Oso bizar gabea nintzela uste dut – nahiz eta argazkian, bizar eta bibote izan nahi dutenak agerian dauden- eta ejerzitoak hartu ninduen, nire inozotasunean. Generalisimo Franco zeukan izena hango CIR 75-ak. Harrapazak! Urtea: 1970. 

Eta uharte txiki bat denez gero … ezin gintezkeen oso urruti joan libre geratzen ginenean. Edozein tokitara alde eginda ere, ahuntzekin egiten genuen topo. Fuerteventurako ahuntz ospetsuak!

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

Estuve en la mili en Fuerteventura. Perto tranquilos, que no os voy a contar mi guerra particular. Creo que aún era un imberbe – en la foto se me ve un antojo de barba y bigote- y el ejército me cogió en mi inocencia. Nuestro CIR, nº 75, se denominaba del Generalísimo Franco. ¡Toma ya! Corría el año 1970. 

Como se trata de una isla muy pequeña, en nuestros ratos libres no podíamos escapar muy lejos. Y fueras a donde fueras siempre te topabas con las cabras. ¡Las famosas cabras de Fuerteventura!

martes, 14 de enero de 2014

GURIDIREKIN // CON GURIDI



Garbi dago egin nintzela “Mirentxu” operaren 1960ko aurkezpenean, ezta? Zein uste duzue dela, bestela, hor eskuin aldean txaloka ari den txirikordetako neskatila, “Maño” eta Consuelo Azkoagaren artean? 

Mondragón hiriari izaerazko idazkia eman zitzaioneko zazpigarren mendeurrena ospatzen ari zen eta Ideal Zineman Jesus Guridiren obra hori eskaini zuen Arrasateko abesbatzak. Ekainaren 11 zen, larunbata, eta hor ditugu, besteak beste, eszenategian Jesus Guridi bera eta emanaldiko zuzendaria izan zen Jesus Aranbarri.
 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU


Está claro que participé en la presentación en 1960 de la ópera Mirentxu ¿o no? ¿Quién creéis, si no, que es la chavalita de trenzas que aplaude a la derecha de la foto entre “Maño” y Consuelo Azkoaga? 

Se estaba celebrando el VII centenario de la concesión de la Carta Puebla a Mondragón,  y en el Ideal Cinema se programó la obra citada de Guridi, que fue interpretada por el Coro de Mondragón. Era el 11 de junio, sábado, y en la foto aparecen el propio Guridi, de pajarita, y a su derecha Jesus Aranbarri, que fue el director del espectáculo.

martes, 7 de enero de 2014

GARAGARTZAKO ARTEA // LA ENCINA DE GARAGARTZA



Aurten berrogeita bost urte beteko dira Garagartzako arte handia erori zela. Itzela genuen. Esaten zutenez, Gipuzkoako arbolarik zaharrenetarikoa zen, eta haize erauntsi batek bota zuenean bizirik bazirauen ere nahiko kolpatua zegoen, bere barnean batzuek gurata su egin zutenetik. Quercus ilex izen latinaz ere ezagututakoa bide bazterrean hazi zen egundo, eta esaten da bere zirkunferentzia betetzeko sei pertsonen besoak behar zirela. 1964ko irailean erori zen, betiko.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: RAFA GARAY




Este año se cumplirán cuarenta y cinco que se cayó la gran encina de Garagartza. Era de unas magnitudes extraordinarias; por lo que dicen, de los árboles más grandes de Gipuzkoa. Un vendaval lo echó cuando aún se mantenía vivo, aunque herido por un incendio intencionado provocado en su interior. Conocido también por su nombre latino de Quercus ilex se elevaba majestuoso a la orilla del camino y su circunferencia era tan ancha que, por lo que cuentan, se necesitaban los brazos de seis personas para abarcarla. Se desplomó en septiembre de 1964.