martes, 25 de febrero de 2014

BETI ARTE, EUGENIO!



Eugenio Axpe hil zitzaigun atzo eta adiskidea galtzeaz batera hamaika oroitzapen eder jarri zaizkit aurrean, txikitako egun haietatik bizi-bizirik dirautenak. Gaurko erretratoak harenganako lotura animikoa adierazten du, ezagutu genuen guztion baitan geratu baita gizakume zintzo, eskuzabal eta zuzenaren irudi ez hilkorra. 

San Jose ikastetxeko urrutiko garaietara garamatza argazkiak, 1961-62 kurtsoan hain zuzen, batxilergoko hirugarrenean, eta hortxe ageri gara etorkizunari irribarretsu heldu guran. Horrela aritu zen beti Eugenio eta bere bizitzaren hondarretan ere, orduan bezalatsu, eredua eman digu bere portaerarekin. 

Beti arte adiskide!



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL



Ha muerto Eugenio Axpe y con su desaparición han brotado de inmediato recuerdos imborrables, que se mantienen vivos desde nuestros años infantiles. La foto de hoy quiere ser una demostración de unión anímica con Eugenio, subrayando que ha quedado en todos nosotros la imágen inmortal de un amigo fiel, espléndido en su acercamiento al prójimo y recto en su proceder diario. 

El retrato nos lleva a los lejanos años del Colegio de San José, concretamente al curso 1961-62, de tercero de bachiller, época en que comenzábamos a mirar al futuro con ilusión. Así procedió siempre Eugenio, quien nos ha dado ejemplo de honestidad vital hasta los últimos momentos. 

¡Hasta siempre, amigo!

martes, 18 de febrero de 2014

CORPUS CHRISTI



Badirudi Corpus Christi eguneko prozesioa dela. Edo behintzat horrela gogoratzen du argazkiko protagonista batek. Eta 1955ean jarri du urtea. Ziurrenik, urte hartan egin zuelako lehen jaun hartzea, eta horregatik agertzen dira euren jantzi orban gabeekin. Horrela balitz, Kristo Errege egunean, urrian, egin genuenok ez genuen urteroko prozesioan parte hartzeko aukerarik.

Mariaren Alabak eliza elkarteko kideak ditugu atze aldean, aurrean urtean lehen komunioan egin zutenak agertzen diren bitartean, “Geldi etsaia! Jainkoa nirekin dago-eta” Horietakoak ditugu Madinabeitia, Aranburuzabala, Sainz, Egiara… Ikusleen artean – konturatu al zarete mutilik ez dagoela?- ezagutu ditugu Uribeetxebarria, Osa, Guridi, Gorosabel… Eta Mariaren ejerzitoko kideak?

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: XX

Por lo que parece, según nuestra informante que aparece en la foto, ésta corresponde a la procesión de Corpus Christi de 1955. Y, muy probablemente, aparecen las jovencitas vestidas con sus vestidos inmaculados porque aquel mes acababan de realizar la primera comunión. Si fuera asi, los que la hicimos por Cristo Rey, octubre, no teniamos nada que hacer en la procesiçon anual.

Las componentes de Hijas de María aparecen tras el estandarte, mientras las recién sacramentadas están en primera línea, como queriendo decir: “Detente enemigo. Dios está conmigo” Entre ellas reconocemos a Madinabeitia, Aranburuzabala, Sainz, Egiara… Y entre las curiosas – no hay ningún chico- encontramos a Uribeetxebarria, Osa, Guridi, Gorosabel,… ¿Y las componentes del ejército mariano?


martes, 11 de febrero de 2014

ESKIATZEN MAKATZENAKO BIDEAN



Ez da Chamonix, Makatzenako aldapa baino. Eta duela  hirurogeita zazpi urte gertatu zen, 1947ko urtarrilaren 27an, hain zuzen, astelehena. Elurraren bisita batzuek eskiatzeko aprobetxatu zuten, oso urruti alde egin gabe.

Argazkiko protagonistak -gure gurasoen adinekoak- goiz hartan bulegora jantzita joan ziren moduan agertzen zaizkigu elurretara. Bustiko al ziren? Eskiatzaile guztiak ezagutzen ditut. Hiru nire abizenekoak dira. Bostak ELMAn ari ziren lanean. Ia asmatzen duzun zeintzuk diren.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


No es Chamonix, sino la cuesta que llevaba al caserío Makatzena. Y la nevada sucedió ahora hace sesenta y siete años, justamente el 27 de enero de 1947, lunes. Algunos aprovecharon la visita de la nieve para sacar los esquies y practicar este deporte, sin necesidad de ir muy lejos. 

Los protagonistas de la foto - de la edad de nuestros padres- aparecen vestidos de igual manera que lo hicieron para ir aquella mañana a la oficina. ¿Se mojarían? Reconozco a todos los esquiadores. Tres llevan el  mismo apellido que yo Los cinco trabajaban en ELMA ¿Te suenan sus caras?

martes, 4 de febrero de 2014

1966-67 DENBORALDIAN



Juventud Deportiva Mondragon futbol taldeak Hirugarren Mailan jokatu zuen 1966-67 denboraldian. Eta han ibili nintzen ni ere,  nire aletxoa ipintzen, Divino II.ak zuzentzen zuen ekipoari ahalik eta onenak ematen ari. Suposatzen dut ezagutu nauzuela: hain justu, Uribarriko elizaren azpian daukazuen gaztetxoa naiz. Baloia eskuan daukana ez (gazteegia zen hura gurekin aritzeko) lauko taldekideen artean aurreratuen dagoena, baizik.

Beterano eta gazteen arteko ekipoa osatu zen. Luis Lopez “Bomba” –ez zaio ikusten argazkian- eta Jose Luis Arenaza –eskuineko jokalaria, besoak gurutzatuta- genituen zaharrenetarikoak; argazkian dauden gazteagoen artean, Errarte “Kartxel”; Uribesalgo eta Joxe Mari Elkoro eta Rafa Agirre atxabaltarrak; Jose Luis Idigoras … 
 
Hortxe gaude, Iturripe berrira azalduta denboraldiari hasiera emateko entrenuei ekitreko prest. Hitz egiten ari zaigu Joxe Ubago presidentea.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI


En la temporada 1966-67 el equipo de futbol de Juventud Deportiva Mondragón compitió en Tercera División. Y allí anduve yo también, poniendo mi granito de arena a las ordenes de Divino II, y dando todo lo que de futbolista tenía. Supongo que me habéis conocido: soy el joven que está debajo de la iglesia de Uribarri. No el que tiene el balón en las manos (ése era demasiado joven aún para competir) sino el que aparece más adelantado de los cuatro futbolistas de la izquierda. 

Se formó un equipo mezcla de veteranía y juventud. Por una parte estaban Luis López “Bomba” (tapado en la foto) y José Luis Arenaza, que aparece a la derecha de brazos cruzados. Podríamos considerar jóvenes a algunos de los que aparecen en la foto: Errarte “Kartxel”;  los atxabaltarras Uribesalgo, Joxe Mari Elkoro y Rafa Agirre;  José Luis Idígoras …

La foto corresponde al día de comienzo de los entrenamientos, en el nuevo Iturripe, atendiendo las palabras que nos dirigió el presidente José Ubago.