martes, 25 de marzo de 2014

"AIZKORA" JUBILATUA



Zenbait bidetatik jakin izan dugu Jose Mari Balanzategi “Aizkora” jubilatu egin dela udaletxean, urte mordoa bertan lanean ihardun ondoren. Ez dakigu, ordea, bere lankide ohiak tristuraz beterik utzi ote dituen, baina baiezkotan gaude. Nork beteko du Jose Mariren tokia? Nork aterako gaitu,  arrasatear gizartearen gaineko daturen baten bila ari garela sarritan harrapatzen gaituen zalantzatik?

Jubilatuen tropelera igaro da, beraz, eta orain etxeko lanetara eta afizio propioetara alderatuko da denbora osoz, adiskideen berotasuna ahaztu gabe, noski. Argazkian agertzen gara biok, atze aldekoa da “Aizkorita”, kuadrilako kideak ginen-eta. Landako urtegian kotxea garbitzen ari gara, 1968 inguruan. Denborak aldatzen joan dira, nagusitu egin gara eta autoa gero eta gutxiago hartzen dugu, garraio publikoari lehentasuna emanez. Baina lagunak, lagunak ditugu, beti, ala ez?

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

Hemos conocido por diversas vías que la jubilación de nuestro quinto José Mari Balanzategi “Aizkora” es un hecho, y que ha dejado por la puerta grande el ayuntamiento. Lo que no sabemos es si sus "ex" han quedado llenos de tristeza, pero casi seguro que sí. Los que lo notaremos, sin duda, somos los que en más de una ocasión hemos tenido que acudir a Jose Mari en búsqueda de algún dato de carácter municipal.

Ha pasado al pelotón de los jubiletas y ahora se dedicará en cuerpo y alma a los trabajos domésticos y aficiones propias, sin olvidar la compañía de los amigos. En la foto aparezco con “Aizkorita” en Landa, puede ser el año 1968, limpiando el coche de su propiedad a orillas del embalse. Los tiempos han cambiado mucho desde entonces – nosotros también- y hemos pasado a preferir el método de transporte colectivo. Pero los amigos siguen siendo amigos ¿o no?


Aurreko argazki batean:


martes, 18 de marzo de 2014

LAGUNTXOAK / AMIGUITOS



Auzokoak ziren, etxe berdinekoak eta itxura guztien arabera, baita oso adiskideak ere. Eskuinekoa, halaxe da, Jesus Mari Martinez duzue, 2012ko urtarrilean zendu zena. Ezkerrekoa … asmatu duzuelakoan nago. Badazpada ere: urtetara, Zigarrolako neska bat, 1949an jaioa, gurutzatu zen haren bidean.

Viteri lorategietako ate baten aurrean daude, burdin sarearen ondoan, indi-gaztainekin jolastera satzeko gertu, nonbait. 1953 izango zen eta bien janzkeraren itxuraz, ez zegoen bero.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

Eran vecinos, vivían en la misma casa y, por las apariencias, también eran muy amigos. El de la derecha, efectivamente, es Jesus Mari Martínez, gran aficionado a la música, fallecido en enero de 2012. El de la izquierda … bueno, creo que lo habréis adivinado. Por si no: a los años, una mocita de Zigarrola, nacida en 1949, se cruzó en su camino.

Aparecen en una de las puertas del jardín de Viteri, junto a la verja. Seguramente entrarían para coger castañas pilongas. Sería 1953 y por las trazas no hacía mucho calor.

martes, 11 de marzo de 2014

KALIXTO YEREGI: DON CALIXTO



Kalixto Yeregi, “Don Calixto”, Zarautzen jaio zen eta Arrasatera 1942ko martxoaren 31an heldu zen. Seguritate Sozialeko mediku bezala 1981ra arte aritu zen Anbulategian, mediku pribatu gisa urte batzuk gehiago ihardun bazuen ere. Arrasatearron artean egundoko oroitzapen ona utzi zuen. 

Jose Luis Iñarra erretorearen eta Bravo medikuaren laguntzarekin Yeregiri esker garatu zen herriko Zerbitzu Antituberkulosoa, gerra osteko garaian hainbeste kalte egin zuen gaisotasunari aurre egiteko. Bera ere izan zen, ordurarte oso gutxi erabilitako prebentziozko sendakuntzaren arduradun eta eragile zuzena.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

 Todos nosotros recordamos a Calixto Yeregui “Don Calixto” zarauztarra de pro que llegó como médico a Mondragón el 31 de marzo de 1942. Y como médico de la Seguridad Social estuvo presente en el Ambulatorio hasta enero de 1981, si bien siguió un tiempo más como médico particular. Y en todos esos años dejó un magnífico recuerdo entre los mondragoneses. 

Junto al párroco José Luis Iñarra y el también médico Bravo, Calixto Yeregui fue el artífice del servicio antituberculoso de Mondragón, tan necesario en aquella época de la post guerra en que la enfermedad se cebó en tantas personas. Y él también fue responsable de la implantación de los primeros métodos de medicina preventiva, algo inusual hasta entonces por nuestros lares.

martes, 4 de marzo de 2014

KARNABALETAKO MARTITZEN ELURTUA // MARTES DE CARNAVAL NEVADO



Oso eguraldi txarra jarri zaigu aurtengo ihauteriei agur esateko. Iragan larunbatean egundoko euri jasa izan genuen eta ezina gertatu zen jaiaz behar bezala disfrutatzea. Baina ez pentsa aurtengoa bakarrik izan denik eguraldiaren begitarte okerra. Atzera begira jarriko bagina … 

Iaz ere antzerako zerbait nioen. Saltotxo bat egin nuen 1958ra arte … eta gaurko argazki honek deskribatzen digun panorama aurkitu genuen, orduko karnabaletako martitzenean. Kukumarruz jantzita agertzen gara, Zigarrolako hiru lagun. Seguru nago ez duzuela asmatuko nortzuk garen. Bai: iazko argazkian geunden berdintsuak: ezkerrekoa ni; eskuinekoa Marisa Etxebarria; eta erdikoa Marisaren Joxe Ramon anaia. Nire lagunei kareta erosi egin zieten. Txaparron ote? Niri apropos egin zidaten etxean. 

Ez dut uste elurte harekin egun hartan automobil asko igaroko zenik Zigarrolatik. Eta lasaixeago ibiliko ginen. “Atención. Zona escolar” ipintzen du atzeko Aldekoa baserrian dagoen kartelak. Noski, Maria Urbana Juldain maistraren eremuan geunden!


 



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU



¡Vaya tiempecito que nos ha caído en estas fechas! Los carnavales han sido pasados por agua, y no hemos podido disfrutar como hubiéramos deseado. Pero no penséis que sólamente ha sido cosa de este año. Si nos volviéramos por el  túnel del tiempo… 

Hace un año puse una foto complementaria a la de hoy. Resultaba un saltito hasta 1958, y nos encontramos con ese manto blanco que cubría nuestro barrio de Zigarrola, el martes de carnaval de hace cincuenta y seis calendarios.

Estamos en la misma carretera, vestidos de kukumarru, frente al actual bar Meneta. Y seguro que no acertáis, si no os indico quiénes somos: la de la izquierda, yo; a la derecha, Marisa Etxebarria; y el del centro, el hermano de ésta, Joxe Ramón. Mis amiguitos agenciaron la careta en alguna tienda… ¿Txaparro? A mí me la hicieron en casa. 

Con aquel panorama no creo que fueran muchos los coches que atravesaran aquel día el barrio.Y andaríamos más tranquilos.  “Atención. Zona escolar” es lo que avisa el cartel del caserío Aldekoa que aparece tras nosotros. ¡Estábamos en los dominios de la maestra María Urbana Juldain!