martes, 24 de junio de 2014

IRUDIA AUKERATUZ // ELIGIENDO IMAGEN




Irudia 1


Irudia 2

Irudia 3










Irudia 4




















Gaurko ekarpenak zentzu berezia dauka. Begira: antolakuntza batzordean ari gara 2014ko gure efemeriderako irudi adierazgarri baten bila. Ideia batzuk sortu dira eta horietako lau aurkezten dizkizugu.

Mesedez, erantzungo al diguzu e-mailaren bidez lau horietako zein den aukeratuko zenukeena adieraziz? Nahikoa da, irudiak daraman zenbakia adieraziz. Boto gehien dituena aukeratuko dugu.

Eta aprobetxatuz: apunta itzazu aurtengo gure bi datak: urriak 16 eta 18 (ostegun eta larunbata) Hamaseian Kulturaten elkar ikusiko dugu, arratsaldez. Eta larunbatean ohiko txangoa, aurtengoa Donostiara. Garaiz adierazizko zaizu programazioa.


                                    =====================..===================

La aportación de hoy es especial. En el grupo organizador de nuestro día en 2014  andamos en busca de una imágen significativa para poderla utilizar como motivo en las diversas partes del programa a preparar. Han surgido algunas ideas, de las que te mostramos cuatro. 

¿Serías tan amable de contestar por e-mail, diciéndonos cuál de las cuatro opciones eligirías? Basta con que indiques el número de la foto. Elegiremos la que más aceptación tenga. 

Por cierto, véte apuntando las fechas en que pensamos reunirnos: 16 y 18 de octubre (jueves y sábado) El 16 por la tarde nos encontraremos en Kulturate, y el 18 será la excursión, que este año la haremos a Donostia. Se enviará la programación más adelante.


AUKERATU AL DUZU?
¿HAS ELEGIDO?

Erantzun/ Contesta:
aramayo@euskalnet.net













martes, 17 de junio de 2014

SAN JUAN, 1964



Gaur zortzi San Juan dugu eta auskalo nola ospatuko ditudan jaiak. Ziurrenik, ez dira duela MENDE ERDIkoak bezain intentsoak izango. Adinak ez du barkatzen. Baina zeredozer jausiko da, hori seguru!

Batxilergoko  bosgarren kurtsoa (1963-64) amaitu berri genuen viatoristekin herriko San Jose ikastetxean, eta ekaineko azterketak – “legalmente reconocido” genuen kolegioan bertan burutuak-  denetariko emaitzak ekarri zituen. Hala ere, sanjuanak sanjuanak ziren eta ez zegoen patxanga alperrik galtzeko bat ere gogorik. Uda etorriko zen, utzitakoa berreskuratzeko (premia zutenek, noski)
 
Argazkilari ibiltari horietako batek harrapatu gintuen herriko plazan Javi Ansoategi, Juan Luis Ezkurra eta hiruok. Bizitzak zer ekarriko zigun ez genuen ezta imaginatu ere egiten! Ezta beharrik ere ez (artean)



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL



Hoy en ocho celebraremos la fiesta de San Juan. No tengo ni idea de cómo la pasaré este año. Seguramente que no de forma tan intensa como hace ahora MEDIO SIGLO. La edad no perdona. ¡Pero seguro que cae algo!

Acabábamos de finalizar el quinto curso de bachiller (1963-64) en los viatoristas de Gazteluondo, con exámenes llevados a cabo en el mismo colegio “legalmente reconocido” y que nos ofrecieron resultados de todo tipo. Pero los sanjuanes eran nuestras fiestas y había que aprovecharlas. Teníamos todo el verano para recuperar (los que tuvieran necesidad, claro)  

Uno de aquellos fotógrafos ambulantes nos disparó su cámara en la plaza: Javi Ansoategi, Juan Luis Ezkurra y el menda. Ni nos imaginábamos lo que la vida nos depararía. Ni falta que nos hacía (aún)

martes, 10 de junio de 2014

ARGALAK POTOLOEN KONTRA // GORDOS Y FLACOS



Argalak potoloen kontra! Horixe zen futbol partidua, gure haurtzaro eta nerabearoan estilatzen zirenetakoa, urtean behin. Normalean Ospitalearen aldeko partidua izaten zen. Eta Iturripe zaharra jendez gainezka agertzen zen, sarrerako diruarekin mesedeetako mojek zaintzen zituztenen alde zertxobait egiteko.

Ez dakit zer urtetan izan zen partidu hura, baina 1955 inguruan izango zela uste dut. Hortxe ageri dira, euren izaera eta nortasunarengatik askoren gogoan dauden arrasatearrak. Nork ez ditu Garro, “El Ruso”, “General Tablas”, “Kiko”, Gonzalez,  “Axeri”, “Aizkora”, Landa, Unzueta, Arana “Cano”, Sanz,  Ayani … eta abar oroitzen? 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI 

Partido de gordos y flacos. Así se denominaba el encuentro de futbol que se solía disputar en mis años de niñez y adolescencia entre personajes de la villa que destacaban por sus kilos o por la ausencia de ellos. Se celebraba en el viejo Iturripe y el campo se llenaba hasta los topes, ya que las intenciones del match no era otro que recaudar algo de dinero para las necesidades del Hospital, regentado por las monjas mercedarias.

No sé exactamente el año en que se disputó el partido de la foto, pero se trata de alrededor de 1955; y en ella aparecen mondragoneses que dejaron huella por su carácter y personalidad. ¿Quién no se acuerda de Garro,  “El Ruso”, “General Tablas”, “Kiko”, Gonzalez,  “Axeri”, “Aizkora”, Landa, Unzueta, Arana “Cano”, Sanz,  Ayani … etc. etc?