martes, 8 de julio de 2014

HAUTATUTAKO IRUDIA // IMAGEN ELEGIDA



Badugu 1949arrasate-ko irudia aurtengo gure ospakizunerako, gure kintakoentzat oso-oso esanguratsua. Korreo zerrendara apuntatuta gauden 41 lagunetatik 16k erantzun dugu, aurkeztutako modeloetatik bana aukeratuz. Hau da, %40k, gutxi gora behera, parte hartu du. Nahiko kopuru handia, antzerako kasuetan Interneten ohi ditugunekin alderatuta.

Iragan mendeko laugarren hamarkadaren bukaerako Portaloiko inguruak aurkezten dizkigun argazkia izan da irabazlea, samur asko gainera. Gehiengoak horixe hautatu du aurten ikur bezala erabil dezagun. Eskerrik asko erantzun duten guztioi. Eta isilik geratu direnei adierazi nahi diegu hurrengo batean beraiekin kontatzen dugula.

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Ya tenemos imágen de 1949arrasate, para ser utilizada en nuestra celebración de este año, ciertamente especial para nuestra quinta. De los 41 que estamos apuntados a la lista de correo, 16 han dado su parecer sobre los modelos presentados a votación. Un 40% aproximadamente, porcentaje importante si tenemos en cuenta los que en estos casos se estilan en Internet. 

La foto ganadora ha resultado ser la que nos muestra los alrededores del Portalón, allá por finales de los años cuarenta del siglo pasado. Y ha ganado con holgura. Muchas gracias a los que habéis tomado parte con vuestra respuesta. Y a los que han permanecido en silencio decirles que contamos con ellos en próxima ocasión.

===============..===============
Lau modeloak hemen ikus ditzakezu:
Los cuatro modelos los puedes ver en:


 

 

martes, 1 de julio de 2014

TRANPOLINETIK // DESDE EL TRAMPOLIN



Uztailean sartu gara, ia-ia ohartu gabe, eta ezin dut burutik kendu Union Cerrajeraren igeritokian emandako une goxoen oroitzapena. Goiz eta arratsaldeak guretzat genituen – bueno, agian ez horrenbeste, baina tira- eta Vegaren “baimenarekin” bainualdi, murgil eta tripakoen errenkada luzatzen saiatzen ginen, gorputza jota utzi arte. 

Tranpolina ere ez zen txantxetako mokaua, eta batek baino gehiagok egundoko zartakoa hartu zuen bertatik bere burua uretara bota ondoren. Ia ezagutzen dituzuen argazkikoak. Bi lagun gure promoziokoak dira, Javier eta Jose Antonio izenekoak. Argazkia 1963koa izan daitekeelakoan nago.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: RAFA GARAY

Hemos entrado en julio, casi casi sin darnos cuenta, y no puedo por menos de pensar en los magníficos momentos que pasamos en la piscina de Unión Cerrajera. Teníamos para nosotros las mañanas y tardes – bueno, quizás sea decir demasiado- para disfrutar, y con el “permiso” de Vega hacíamos lo indecible por alargar los chapuzones, buceos y tripakos hasta que el cuerpo aguantara.  

El trampolín no era un juego de niños y más de uno se llevó un buen golpe lanzándose al agua desde el tablón de “abajo” o del de “arriba” A ver si conoces a los de la foto. Dos son de nuestra quinta de 1949 y sus nombres de pila son Javier y José Antonio. La foto la fecho en 1963.