martes, 27 de enero de 2015

PROZESIOA ITXOITEN // ESPERANDO A LA PROCESION



Ostiral Santua zen eta amatxok kalera atera ninduen.anaia-arrebarekin batera, prozesioetako giroa ikusteko eta elizetara bisitak egiteko. Nire ahizpa Puri eta anaia Angelekin agertzen naiz, kotxetxoan ongi eserita. Urtetxo bat ez neukan artean, eguna 1950eko apririlaren 7 baitzen. 

Nire lehen Aste Santua zen, eta harrituta nindoan kaletik: Katxoborratxoak izan ziren gehien gustatu zitzaizkidanak. Gero sarritan ikusi izan ditut, eta baita parte hartu ere prozesioetan, baina aurreneko hura ikusgarria gertatu zitzaidan. Eta horrela kontatzen diet nire bilobei. Beren amama behin hain txikitxoa izan zela ozta-ozta ulertzen dutenak.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA ZUBIA

Era Viernes Santo y mi madre me sacó a dar una vuelta para ver el ambiente de las procesiones y visitar las iglesias, en mi cochecito, junto a mi hermana Puri y mi hermano Angel. No tenía aún un añito ya que la foto es del 7 de abril de 1950.

 Era mi primera Semana Santa y me quedé impactada con el espectáculo: lo que más me gustó fueron los Cachoborrachos. Luego he tomado parte muchas veces en las procesiones, pero lo de aquel año fue irrepetible. Y así se lo cuento a mis nietos. Quienes justo-justo comprenden que su amama fue una vez tan pequeñita.

martes, 20 de enero de 2015

JUSTO URIBARRENA ALKATEA



Arrasateko udal kudeaketan diferentzia nabarmena igarri zen 1961ean, hain zuzen ere alkate izatera gizon berritzaile bat heldu zenean. Justo Uribarrena Arteaga zen, Durangon jaioa eta 1943tik Arrasaten bizi zena, eta Union Cerrajerako elektrizitate burua izan genuen. 

Iaz 100 urte beteko zituen gizon hura 1963ko martxoan hil zen. Udaletxean egon zen denbora laburrean oso oroitzapen onak utzi zituen eta oraindik gaur egin ere, Uribarrenaren estilo berria gogoratzen dugu gutariko askok. Julio Otaduy Riviere "Sisí" ordezkatu zuen eta bere ondoren Juan Manuel Azkoaga Cano "Txifo" etorriko zen.

 Uribarrenari buruzko artikulu bat argitaratuko dut bihar “Hots begi danbolinak” nire blogean. Gonbidatuta zaude irakurtzeko. Pertsonajeak merezi du.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL



A partir de 1961 se experimentó en la gestión municipal de Mondragón un cambio de estilo rompedor, novedoso, fruto de la mano de quien había sido nombrado alcalde aquel año. Se trataba de Justo Uribarrena Arteaga, nacido en Durango y quien desde 1943 vivía en la villa, donde trabajaba como responsable eléctrico de Unión Cerrajera.

El año pasado Uribarrena hubiera cumplido cien años. Murió en marzo de 1963 y en el breve espacio de tiempo que ejerció como alcalde se ganó las simpatías de los vecinos, dejando a su muerte un muy buen recuerdo.Había sustituído en la labor municipal a Julio Otaduy Riviere "Sisí" y a él le seguiría Juan Manuel Azkoaga Cano "Txifo"

 Mañana día 21 de enero publicaré un artículo  sobre Justo Uribarrena en mi blog “Hots begi danbolinak” Estás invitado a leerlo. El personaje lo merece.

martes, 13 de enero de 2015

FRAILE NINDUTEN NOMBRATU...


Jesus Mari Bascaran eta biok oso lagunak izan ginen txikitan. Orain ere segitzen dugu lagun izaten, baina urruti bizi gara bata bestearengandik eta gure harremana ez da lehengoa.

Izan zen garai bat Jesus Marik fraide izan nahi zuela eta Eubako pasionistekin ikasi zuen. 1958 ingurua zen. Argazkian agertzen da - bigarren lerroko txikiena dugu-  eta ni ere harrapatu nahi izan ninduen. Areago, fraide bat etorri zen etxera ni Eubara eramateko asmoarekin. Ez zuen lortu. Hala ere, Jesus Marik idatzi zidan argazki honen atzealdean: “Ya sé que fue el padre Miguel María a ver si vienes. Te mando esta foto para que te alegres. Yo creo que te animarás para venir”

Ba, ez. Ez nintzen joan. Eta Jesus Mari bizitza zibilera itzuli zen, osasuntsu.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

De niño Jesús Mari Bascaran y yo fuimos grandes amigos. Bueno, ahora también seguimos siéndolo, pero lo que sucede es que vivimos muy alejados uno del otro y nos vemos muy poco.

 Hubo una época en que Jesús Mari quiso ser fraile, y se incorporá al colegio de los pasionistas en Euba. Era alrededor de 1958. Aparece en la foto – es el más pequeño de la segunda fila- y quiso que yo le acompañara en su aventura religiosa. Es más, me mandaron un fraile a casa para convencerme. No pudo. Sin embargo, Jesús Mari me escribió en el reverso de la foto, insistiendo: “Ya sé que fue el padre Miguel María a ver si vienes. Te mando esta foto para que te alegres. Yo creo que te animarás para venir” 

Pues no. Ni me alegré, ni me animé a ir de fraile. Al final fue Jesús Mari el que regresó a la vida civil, sano y salvo.

lunes, 5 de enero de 2015

ERREGE EGUNEKO BEZPERA: 1965




Mende erdi bat eman da gau hartatik. Ez dakit nola amaitu genuen, baina hasi Abadetxean hasi zen. Errege Magoen kabalgatan atera ginen. Horixe zen gutariko askoren ia-ia urte osoko ilusioa. Batzuk errege eta horien morroi, beste zenbaitzu zimitarrekin eta erromatar jantziekin, gainerakoak zuziekin eta musikarekin irteten ginen.

Hortxe ibili ginen gu ere, 1965eko gaurko moduko gau hartan. Ezkerretik, Juan Mari Osinaga, ni, Jose LuisBeitia, Nikolas Elgezabal eta Jose Mari Otxoa. Zigarrolakoak musiko trebeak genituen, tronpetekin. Guk nahikoa genuen bidea argitzearekin, erregeak ilusioa banatzen ibili ahal izateko.

Berrogeita hamar urte eman dira ordudanik eta gaur ere antzerako ikuskizuna edukiko dugu Arrasateko kaleetan. Nik bazterretik ikusiko dut, bilobekin.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

Ha transcurrido medio siglo desde aquella noche. No recuerdo bien cómo terminamos, pero la cosa comenzó en la Casa Cural, cuando nos presentamos para salir en la cabalgata de Reyes. Previamente nos habían repartido los vales donde especificaba de qué teníamos que vestirnos. Lo de los músicos estaba casi seguro. Otros iban de rey, de pajes de sus majestades, o llevaban cimitarras; algunos aparecían como romanos o de antorcheros.

Ahí le anduvimos, en tal noche como hoy de 1965. De izquierda a derecha, Juan Mari Osinaga, yo, José Luis Beitia, Nicolás Elgezabal y José Mari Otxoa. Los de Zigarrola era magníficos trompeteros. Nosotros nos limitábamos a alumbrar las calles para que los reyes pudieran repartir ilusión.  

Han pasado ciencuenta años desde entonces y esta noche la cabalgata volverá a recorrer las calles de Mondragón. Yo me situaré a su paso en alguna esquina, con mis nietos.