martes, 31 de marzo de 2015

OINAZETAKO AMA BIRJINA / PASO DE LA VIRGEN DOLOROSA. 1953





Argazkia adierazgarria da, ezta? 1953koa izan daiteke. Gauza asko aldatu dira ordudanik eta historiak dituen istorio diferenteek osatzen dute edozein herriren bizitza. Arrasaten ere istorioak ez dira lehengo lepotik ikusten. Eskerrak horri, bestela aspertu egingo ginateke. Ez al duzu uste?

Argazki honetan gauza asko ikusten dira. Giza taldeak, eraikinak, kaleak, jantziak, publizitatea… Baina batez ere gizon emakumeak ditugu zeharo aldatu direnak. Gehienak desagertu egin zaizkigu. Bizitzaren legea.

Prozesioa Garibay eta Biteri etorbideen artean dago, egunkarietako saltokiaren parean. Domingo Arzamendi alkate ohia agertzen zaigu lehen lerroan, Arrosarioko Kofradiaren makuluarekin, Oinazetako Ama Birjinaren pasoren arduraduna zena. Tipleen aurretik Don Frantzisko (Arrizabalaga) organo jole eta abesbatzetako zuzendaria. Eta tipleak? Tumatxa! Jose Luis Ezkurraren laguntzarekin identifikatu ditut gehienak:

1. lerroan: Eskumatik- ezkerrera: Arturo Goikoetxea, ezezaguna, Joakin Ziardegi, José Ramón Fernandez eta José Mari Madinabeitia. 2. lerroan: José Luis Ezkurra, José Luis Torres, Roberto Egidazu, Jose Luis Loiti eta Germán Berezibar.3. lerroan: ezezaguna, José Ignacio Goikoetxea, Jesús Mari Arzamendi, Javier Kintana, Joakin Etxebarria, ezezaguna.

Parrokiako abesbatza dator segituan. Ahots ederrak, bai jauna! Eta hor izen mordoa eman daiteke. Julito Iriondo, Alfontso Gorroñogoitia, Barrutia, Fertxu Aranburu, Felix Arriaran, Patxi Nafarrete, Pablo eta Pedro Zumelaga, Juan Bautista Usandizaga, Juantxu Aranburu, Jose Mari Kortabarria, Arroitia, Jose Mari Mendizabal, David Arzamendi, Luis Maidagan, Jose Antonio Gonzalez, Castor Uribe, Zabaleta, Rafael Trincado, Juan Arzamendi, Oskar Azkonaga, Javier Aranzabal, Alfontso Arzamendi eta abar. Kuadrilla ederra, arranopola! Zelako ahotsak! Horiek guztiek urte hartan herrian eman zuten Aste Santua.

Eskuin aldean, argizari banarekin identifikatu ditugu: Antonio Balerdi, Vicente Velez de Mendizabal, Jose Lasa, Gaspar Ezkurra, Beitia eta Joxe Azkoaga. Horiek ere, Arrosario Kofradiakoak.

Oinazetako Ama Birjina inguratzen ari diren guardia zibilak ez ditugu identifikatu (badazpada ere, mozaleko legea dela eta)). Bi andero, berriz, bai: eskuinekoa aurrealdean Benito Etxebarria. Eta atzealdean ezkerrean, Segundo Arzamendi. Kleroan doazenak, Jose Luis Iñarra parrokoa eta alboetan Justo Jauregi-Arraburu, Pablo Barrena, Jose Berezibar, eta San Biatorreko fraide batzuk. Horien ostean Julio Otaduy Riviere alkatea eta udal kargu batzuk, besteak beste Felix Landa.

Horiei guztiei eta Lau Bideko izkinetan dauden gizon, emakume eta haur anonimoei propaganda ofizialak abisatzen die: Obrero: Un muro protector contra la miseria; eso es el Seguro de Enfermedad. Instituto Nacional de Previsión.

Horrek guztiak (eta gehiagok) Arrasateko historia osatzen du.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


¡Qué foto más significativa! Calculo que es de 1953. Han cambiado muchas cosas desde entonces y las diversas circunstancias que conforman la historia son la base de la vida de cualquier pueblo. En Mondragón las cosas han ido evolucionando. Menos mal a eso, ya que si no sería insoportable ¿no te parece? En este retrato se observan muchas cosas. Grupos humanos, edificios, calles, vestidos, publicidad… Pero sobre todo hombres y mujeres. Que son los que más han cambiado. Principalmente, porque la mayoría ha desaparecido. Ley de vida, sin más.

La procesión se encuentra en el cruce de Garibay con Biteri, la cabecera a la altura del puesto de periódicos actual. En primer lugar nos aparece Domingo Arzamendi, con el bastón de la Cofradía del Santísimo Rosario, la responsable del paso de la Virgen Dolorosa. Precediendo a los tiples viene Don Francisco (Arrizabalaga) organista y director de los coros de la parroquia. ¿Y los tiples?

Con la ayuda de Jose Luis Ezkurra han quedado identificados la mayoría:

1. fila: De derecha a izquierda: Arturo Goikoetxea, desconocido, Joakin Ziardegi, José Ramón Fernandez y José Mari Madinabeitia. 2. fila: José Luis Ezkurra, José Luis Torres, Roberto Egidazu, Jose Luis Loiti eta Germán Berezibar.3. fila: desconocido, José Ignacio Goikoetxea, Jesús Mari Arzamendi, Javier Kintana, Joakin Etxebarria, desconocido.

Luego viene el coro parroquial de mayores. Magníficas voces. Y hemos dado con muchos de ellos: Julito Iriondo, Alfontso Gorroñogoitia, Barrutia, Fertxu Aranburu, Felix Arriaran, Patxi Nafarrete, Pablo y Pedro Zumelaga, Juan Bautista Usandizaga, Juantxu Aranburu, Jose Mari Kortabarria, Arroitia, Jose Mari Mendizabal, David Arzamendi, Luis Maidagan, Jose Antonio Gonzalez, Castor Uribe, Zabaleta, Rafael Trincado, Juan Arzamendi, Oskar Azkonaga, Javier Aranzabal, Alfontso Arzamendi eta abar. ¡Vaya cuadrilla! ¡Vaya voces! Todos ellos se quedaron aquel año en Mondragón, disfrutando de la Semana Santa.

A mano derecha, con a cada velón, vemos a Antonio Balerdi, Vicente Velez de Mendizabal, Jose Lasa, Gaspar Ezkurra, Beitia y Joxe Azkoaga. Ellos también miembros de la Cofradía del Rosario.

No hemos querido (por si nos metemos en un follón con lo de la ley mordaza) identificar a los guardias civiles que rodean a la Virgen Dolorosa. Pero sí a dos anderos: derecha de la foto, medio tapado por el mástil del pendón, Benito Etxebarria. Y detrás izquierda, Segundo Arzamendi. En el clero vienen el párroco Jose Luis Iñarra y a sus costados Justo Jauregi-Arraburu, Pablo Barrena, Jose Berezibar y frailes de San Viator. Tras ellos camina el alcalde Julio Otaduy Riviere y otros cargos municipales, distinguiendo a Félix Landa.

A todos ellos y a los hombres, mujeres y niños anónimos a ambos lados del cruce de Lau Bide les avisa la propaganda oficial escrita en la pared de las Escuelas Viteri: Obrero: Un muro protector contra la miseria; eso es el Seguro de Enfermedad. Instituto Nacional de Previsión.

Todo eso (y más) conforma la historia de Mondragón.

martes, 24 de marzo de 2015

MUSAKOLA 1951



Ezagutu al duzu Musakola? Apur bat desberdin, ezta? Hondoan, eskuin aldera, San Isidro eliza, hura ere - nola ez!- Unión Cerrrajerari esker 1945ean jasoa. Argazkia 1951ekoa da, otsailaren 17an aterata. San Isidrori eskainitako eliza Zigarrola Azpikoa zeritzan baserria zegoen lurretan eraiki zen.

Baserria halaber errota zen, Deba ibaiko presa baten laguntzarekin mugitzen zena, eta 1901ean bertan Frantzisko Erguin Larrea bizi zen. Baserria Villafrankako Kontearena genuen eta urte hartan konteak baserria lurreratzea erabaki zuen, bere tokian La Cerrajera Guipuzcoana lantegia jasotzeko. Erguin baserritarra konpentsazio gisa lantegi berrian hasi zen lanean, atezain moduan.
La Cerrajera Guipuzcoana eta Vergarajauregi, Resusta y Cia enpresek 1906an bat egitean, jatorrian baserria zegoen eraikinean lantegi berriaren ikaztegia jarri zen. Eta 1945ean eliza. Orduan, Frantzisko Erguin San Isidroko sakristau izendatu zuten.

Eskuineko eraikinean, 1951ean, Unión Cerrajeraren haroztegi eta serratokia zegoen, zurezko kutxak eta bilgarriak prestatzeko lan asko egin zuen tailerra.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 


¿Has reconocido Musakola? Ha cambiado un poquito,¿verdad? Al fondo a la derecha se puede apreciar la Iglesia de San Isidro, erigida en 1945, como no podía ser de otra manera, por Unión Cerrajera. La foto es del 17 de febrero de 1951. La iglesia fue construida en los terrenos en los que había estado el caserío Zigarrola Azpikoa.

Este caserío había funcionado también como molino, gracias a una presa situada en la parte del río Deba y hasta 1901 vivía en él Francisco Ergüin Larrea. El propietario - Conde de Villafranca- decidió demoler el caserío y construir en aquellos terrenos la nueva fábrica La Cerrajera Guipuzcoana. A Ergüin, a modo de compensación, se le colocó en la nueva empresa, de portero. Cuando la Cerrajera Guipuzcoana y Vergarajauregi, Resusta y Cia se fusionan en 1906 para formar Unión Cerrajera, el edificio industrial situado en el antiguo solar del caserío fue destinado a almacén de carbón vegetal. Y en 1945 se derribó para constriur la iglesia. Entonces Francisco Ergüin fue nombrado sacristan de San Isidro.

En los edificios que se ven a la derecha en primer plano, en 1951 se encontraba la carpintería y aserradero de Unión Cerrajera, taller que trabajó mucho para preparar las cajas y embalajes de madera de esta empresa.

martes, 17 de marzo de 2015

MOJEKIN, 1959-60 IKASTURTEAN



Argazkia 1959-60 ikasturtekoa da, eta asmatu duzuen bezala Karitateko Mesedeetako mojekin ari ginen. Ezkerrezko moja Sor Angeles Lasa dugu eta eskuinekoa Sor Teresa. Azken hori goizeko klaseez arduratzen zen eta lehena arratsaldekoez eta, gainera, orratzeko lanak erakusten zizkigun. Kalistroetatik sartzen ginen gelara, gutxi gora behera egungo Bibliotekaren sarrera tokian zegoena. Gurea zinea ikusten genuen handik.


Asko ginen gelan eta hortxe gaude, baina denen izenak ez ditut gogoratzen. Dakizkidanak emango ditut eta barka nazatela besteek. Eta okerrak badira onartu egiten ditugu zuzenketak. Begira, ezkerretik hasita:


Lehen lerroan: Conchita Riviere, Mari Glori Martinez de Marigorta, Arantza Eriz, Marga Aranburuzabala, Mari Tere Elorza, Marga Mercader, Arantza Kortabarria, Conchita Arana, Iñarra, Elena Arrieta, María Jesús Ortiz de Zárate, Mujika.

Bigarren lerroan: Esperanza Goikolea, XX, XX, Ester Garai, María Luisa Arrieta, Inmaculada Vélez de Mendizabal, Elvirita, María Nieves Elorza, Mari Feli Elizpuru, Ester Otxandiano, Elizabet Moreno, XX.

Hirugarren lerroan: Begoña Barrutia, XX, XX, XX, Vicenta Larrañaga, Begoña Gorosabel, María Jesús Mayor, Marga Zubia, Elena Ugalde, Lourdes Pagaldai, María Rosa Larrasoaña,
Elisabeth Zubiaga , Itziar Barrena.

Laugarren lerroan: XX, Uriarte, XX, María Ángeles Ugartetxea, Otadui, Elizabet Goitia, XX, Miren Langaran, Rosario Arriola y Maria Luisa Bedia.



Garai hartako oso oroitzapen onak gordetzen ditut, Marga Zubia eta Cia-rekin egiten genituen gaiztakeriak barne. Gogoratzea bizi izatea delako.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARIA ROSA LARRASOAÑA



La foto corresponde al curso 1959-60 y estamos flanqueadas por Sor Ángeles Lasa (izquierda) que se ocupaba de las clases de la tarde, haciendo labores de aguja y a la derecha por Sor Teresa que se ocupaba de las clases de la mañana. El aula estaba situada, en lo que hoy seria la entrada a la Biblioteca,(entrando por los claustros); pues se veía la entrada de cine Gurea.


En cuanto al nombre de mis compañeras, de muchas me acuerdo y de otras no. ¡Que me perdonen! Y si hay equívocos se aceptan correcciones. Empezamos siempre por la izquierda.

Primera fila: Conchita Riviere, Mari Glori Martinez de Marigorta, Arancha Eriz, Marga Aranburuzabala, Mari Tere Elorza, Marga Mercader, Arantza Kortabarria, Conchita Arana, Iñarra, Elena Arrieta, María Jesús Ortiz de Zárate, Mujica.

Segunda fila: Esperanza Goicolea, XX, XX, Ester Garai, María Luisa Arrieta, Inmaculada Vélez de Mendizabal, Elvirita, María Nieves Elorza, Mari Feli Elizpuru, Ester Ochandiano, Elizabet Moreno, XX.

Tercera fila: Begoña Barrutia, XX, XX, XX, Vicenta Larrañaga, Begoña Gorosabel, María Jesús Mayor, Marga Zubia, Elena Ugalde, Lourdes Pagaldai, María Rosa Larrasoaña, Elisabeth Zubiaga, Iciar Barrena.

Cuarta fila: XX, Uriarte, XX, María Ángeles Ugartechea, Otadui, Elizabet Goitia, XX, Miren Langaran, Rosario Arriola y Maria Luisa Bedia.



Los recuerdos que tengo de aquellos años son inmejorables sobresaliendo las trastadas que hacíamos Marga Zubia & Cia. Porque recordar es vivir.