martes, 28 de abril de 2015

JESUS ARANBARRIK ZUZENDUTA / DIRIGIDOS POR JESUS ARANBARRI



Berrogeita hamabost urte eman dira argazki hau atera zenetik. Pako eta Txaro Azpiazu eszenatokian. Bizkarra emanda eta orkestra zuzenduz, Jesus Aranbarri musika maisu ospetsua. Nork esan dezake hain musiko handi batek zuzendu duela? Arrasateko abeslari eta musiko batzuek, bai bederen, 1960ko ekainean gertatu baitzen ekitaldia. Eta hantxe zeuden Azpiazu anaia-arrebak, hiruak, argazkian ikusten ez dugun arren Amaia nagusiak ere parte hartu baitzuen errepresentazioan. 

Zer ospatzen ari zen? Mondragón sortu zela zazpigarren mendeurrena. Urte hartako ekainaren 11, 12 eta 13an Jesus Guridiren “Mirentxu” obra eskaini zuten Arrasateko abesbatzak eta Bilboko orkestrak, Ideal Zineman. Eszenako zuzendaria Fertxu Aranburu izan genuen.

Garai hartan Madrileko Musika Bandaren zuzendaria zen Jesus Aranbarri bilbotarra. Eta Arrasaten aritu eta hilabete batera – uztailaren 10ean- Madrileko El Retiro parkean kontzertu bat zuzentzen ari zela, bat-batean gaixorik sentitu eta handik gutxira hil zen, bularreko anginak jota.  Berrogeita hamazortzi urte zituen. Esan daiteke, Arrasatekoa izan zela Aranbarri maisu ospetsuaren azkenetariko ekitaldi publikoa.

ARGAZKIA PAKO AZPIAZU
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Han transcurrido cincuenta y cinco años desde que se hizo esta fotografía. En el escenario Pako y Txaro Azpiazu. De espaldas, con la batuta, el gran maestro Jesus Aranbarri. ¿Cuántos pueden decir que han sido dirigidos por un músico tan insigne? Pues, algunos mondragoneses sí. Todo sucedió en junio de 1960. Y allí estaban los tres hermanos Azpiazu Aranburu, porque aunque no aparezca en la fotografía también Amaia formaba parte del elenco.

¿Qué se celebraba? El séptimo centenario de la concesión de la Carta Puebla a Mondragón. Y en el programa de actividades se incluyó la representación de la obra “Mirentxu” de Jesús Guridi, siendo el director musical Jesús Aranbarri y el de escena Fertxu Aranburu.

Por aquel entonces Jesús Aranbarri era director titular de la banda de música de Madrid. Y resultó que al mes de dirigir en el Ideal Cinema mondragonés, lo hacía en El Retiro madrileño – justamente el 10 de julio- sintiéndose de repente enfermo y muriendo a consecuencia de una angina de pecho. Tenía cincuenta y ocho años. La de Mondragón fue, por tanto, una de los últimas actuaciones públicas del afamado músico bilbaíno.

martes, 21 de abril de 2015

FUTBOL EPAILEAK / JUECES DE FUTBOL




1970ean izan zen, eta Juventud Deportiva Mondragoneko futbolari ohiak Tolosakoen kontra aritu ziren Iturripe berrian. Ez galdetu nola amaitu zen partidua. Ni han egon nintzen partidua ikusten; hala ere,  ez dut oroitzen zer egin zuten. Baina “sarrailagileak” oso onak ziren eta ziur asko irabazi egingo zuten “urdiñen” kontra. 

Garbi dagoena da, epaile lanetan zeintzuk ibili ziren eta gaur horiei eskaini nahi diet argazkia: Eduardo Roa arbitroa (bere garaian futbolista ere izan zen) eta marrazainak bi Zubillaga, ezkerrekoa Fertxu eta eskuinekoa Migel. Horiek ere futbolean aritu ziren gazteak zirenean – Zaldibarreko eta biatoristen San Jose ikastetxeko txapelketetan eta horrela- eta itxura onekoak genituen.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI 

Fue en 1970; no me preguntéis ni la fecha exacta … ni el resultado del partido, que jugaron en el nuevo Iturripe los equipos de viejas glorias del Mondra y del Tolosa. Yo estuve allí, pero no me acuerdo de esos detalles. Lo que sí sé es que los cerrajeros presentaron un equipo de campanillas y casi seguro que ganaron a los “urdiñas” tolosarras. 

Lo que también está claro es que como jueces actuaron, nada más y nada menos que Roa como árbitro y de linieres los Zubillaga, Fertxu y Miguel. Eduardo había jugado al fútbol en competición oficial. Los otros dos también le habían dado al balón, pero en ligas más domésticas, como los campeonatos de Zaldibar y del Colegio San José de los viatoristas. Por esa razón, los tres conocían, casi con exactitud, el reglamento de fútbol.


Arrasateko futbolari buruz, gehiago


 

martes, 14 de abril de 2015

BESAIDERA, KUADRILLAN



Nik ere maite izan dut mendia. Ez naiz gailur erpintsuetako zalea izan, hori ere egia da, baina mendiak erakarpen berezia izan du niretzat. Egia esan, gure gaztaroko ordu asko aldapaz gora eta behera eman genituen, asteburu eta jai egunetan batez ere. Niri lan egitea ere tokatzen zitzaidan, amari ogia saltzen laguntzen bainion, baina ateratzen nituen nire ordutxoak lagunekin ospa egiteko. Eta primeran ematen genuen. Normalean goizez atera eta bazkaltzeko etxera itzultzen ginen.

Argazkikook igande jai batean joan ginen Besaidera. Kuadrillakoak ginen eta aldez aurretik plana oso ondo prestatu ez bagenuen ere, goizean Zarugaldetik atera ginen eta Udalako asti bidetik gora egin genuen, auzoraino. Polita zen orduko bidexka, ezta? Apur bat neketsua, baina tira, hamabost urte genituen eta denari eusten genion. Udalatik, berriz, ohiko bidezidorretik Besaideraino heldu ginen, hau da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintziek bat egiten duten tokira. Hura zen polita!

Hortxe dituzue “abentura zaleak”, Zubia ahizpak, Mercader, Gorostiza, Garro, Ezkurra, Larrañaga, Egidon, Jauregialzo… eta ni eskuinekoa, eserita, auskalo nori begira.
 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MERTXE GOROSTIZA 

A mí también me ha gustado el monte. Bueno, no he sido una gran aficionada a escalar altas cumbres pero para mí el monte siempre ha tenido un cierto atractivo. Muchas horas de nuestra juventud las pasamos corriendo por caminos pedregosos y subiendo y bajando cuestas, sobre todo los fines de semana y días festivos. Aunque yo ayudaba a mi madre a vender el pan, sacaba de vez en cuando algunos ratillos y me escapaba con las amigas. Disfrutábamos de lo lindo. Normalmente la salida era mañanera, y para comer regresábamos a casa.

Las que aparecemos en la foto salimos un domingo por la mañana para acercarnos a Besaide. La verdad es que no habiamos planeado a dónde ir, pero tras salir de Zarugalde y empezar a subir por aquel camino de burros que llevaba al barrio de Udala, nos decidimos por Besaide. Total, era coger el sendero que te lleva directamente al confín de Alava, Bizkaia y Gipuzkoa. Y acertamos. Fue un día espléndido.

Ahi aparecemos tras la gesta, un poquito cansadas pero con la “sasoia” de los quince años... Las hermanas Zubia, Mercader, Gorostiza, Garro, Ezkurra, Larrañaga, Egidon, Jauregialzo… y yo, a la derecha sentada, vete tú a saber mirando a quién.

martes, 7 de abril de 2015

HAENDEL PARROKIAN



Aitzakia moduan hartutako argazkia dakart gaur. Zarugaldeko Atea dugu – XIX.an krimeneko atea esaten bide zioten- gaurko argazkikoa, Epeldek ateratako erretratua, hain zuzen. Hondoan San Juan Bataiatzailea antzematen dugu. Horixe da aitzakia.

Iragan igandean, Berpìzkundekoa, Arrasateko Parrokia Abesbatzak meza nagusian abestu zuen eta amaiera bezala F. Haendelen Aleluya bikaina eskaini zigun.

Argazkiaren bidez, aleman jaiotako musikoaren obrarekin parrokian egin nuen grabaketaraino (etxe-) heltzen da. Merezi duelakoan nago.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La foto de hoy es una excusa y como tal se expone. En el retrato de Epelde podemos apreciar la puerta de Zarugalde – el portal del crímen, como parece se conocía en el XIX- y al fondo se atisba la parroquia. Esa es, precisamente, la excusa.

El pasado domingo, de Resurrección, el Coro parroquial cantó la misa solemne, y a los postres nos dedicó el Aleluya de F. Haendel.

A través de la foto, por lo tanto, llegamos a la grabación (doméstica) realizada en el interior del templo, con la obra del compositor nacido alemán.