martes, 30 de junio de 2015

ZEZEN PLAZAN // EN LA PLAZA DE TOROS



Sanjuanak amaitu berri dira. Argazkikoak ere, 1960, aspaldi joan ziren. Baina oroitzapenak burbuilean jartzen zaizkit erretratoa ikusi bezain laster. Oso jai zalea izan naiz beti eta espektakuluek tiratzen ninduten, batez ere herriko jaietan bakarrik ikus zitezkeenak. 

Gauza berdina gertatzen bide zitzaien ni bezala, urte hartan Eskola Profesionalaren atze aldean jarritako zezen plazara hurbildu zirenei. Ez dut gogoratzen zer izan zen ikusi genuena, baina gu garaiz joan ginen, bada ezpada ere. 

Nire amarekin agertzen naiz, lehen lerroan alkandora zuriz. Bere ondoan nire lehengusua. Eta atzean eskuin aldera, Jesus Mari Zabarte kamarari begira, Ramos burua itzulita, Roberto Sampedro – gaseosaren bat dastatzen ari- eta kapelduna Juan Jose Markaide.Gainerako ikusliarretatik ez dut bat ere ezagutzen.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

Acabamos de cerrar el programa de sanjuanes de este año. Pasaron hace mucho tiempo las que han quedado, en parte, reflejadas en la foto: Estábamos en 1960. Pero cuando la contemplo brotan en mí recuerdos que me fascinan. He sido siempre muy festero y los espectáculos me han atraído vivamente, sobre todo los que puntualmente llegaban por las fiestas de nuestro pueblo.

Yo diría que les sucedía lo mismo al resto de los que aparecen en la plaza de toros que se montó aquel año en la parte trasera de la Escuela Profesional. No recuerdo qué ibamos a ver, pero por si acaso nosotros llegamos con tiempo suficiente para no perder ni un detalle.

Estoy sentado junto a mi madre, con camisa blanca, y a su lado mi primo. Detrás, mirando a la cámara, Jesus Mari Zabarte, y con la cabeza girada Ramos. Arriba a la derecha – trasegándose una gaseosa- Roberto Sampedro y a su izquierda, con sombrero de papel, Juan José Markaide. Del resto de espectadores no reconozco a nadie.

lunes, 22 de junio de 2015

SAN JUANETAN / POR SAN JUAN




San Juanak aurrean genituen. 1955 urtea izango zela uste dut. Eta nire sei urteekin gogotsu ospatu nahi nituen. Lehendik ere ezagutzen nuen herriko jaien nondik norakoa baina urte hartan modu aktiboan gozatzera nindoan. Amak poxpolin soineko berriarekin jantzi ninduen eta kalera atera ginen, aldez aurretik ikasitako dantzak eskaintzeko asmoz, mundu guztiari adierazteko klaseak ongi aprobetxatu nituela. Kalistroetan egin zidaten argazkia.

Urte batzuk eman dira ordudanik baina herriko jaien giroa gustatzen zait oraindik ere. Ez dut uste aurten dantzariz jantziko naizenik, baina ziur oinak txistu eta dultzainen erritmoaren atzetik doazela, oharkabean. Guztiei, izan itzazue jai zoriontsuak! Ondo pasau!

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ELENA ARRIETA

Estábamos en vísperas de las fiestas de San Juan, pienso que del año 1955. Y con mis seis añitos quería celebrarlas a pleno rendimiento, lógicamente dentro de los límites que mi corta edad me permitía. Yo ya conocía de antes el ambiente sanjuanil pero por primera vez iba a participar en ellas de modo activo. Mi amatxo me vistió con el  traje nuevo de hilandera y salimos a la calle. Quería demostrar a todo el mundo que había aprovechado las clases de baile recibididas. La foto me la hicieron en los "calistros".
 
Han pasado unos años desde entonces, pero me sigue encantando el ambiente de nuestras fiestas patronales. No creo que este año me vista de dantzari, pero seguro que inconscientemente se me van los pies al ritmo de los txistus y dulzainas. A todos, ¡felices fiestas! ¡Pasarlo bien!
 

 SAN JUANEI BURUZ GEHIAGO

 
 

 

 

martes, 16 de junio de 2015

URRIAK 17 / 17 DE OCTUBRE





Badugu data eta balizko egitaraua urtetoko gure egunerako. Dena den, antolatzaileek nahi dute kintokide denon iritzia ezagutzea. Horregatik mezua bidali digute, erantzun dezagun.

Ados al gaude urriaren 17, larunbata, gure eguna Araba aldean ospatzeko? Gesaltza Añana eta Gasteiz hiriburuan edukiko genituzke bisita-leku garrantzitsuenak.
 
Badakizu, erantzun iezaiozu zuzenean jaso duzun mezuari, edo gure blog honen e-helbidearen bitartez. Baita Josefina Goñi, Javier Azkarate edota Jose Mari Etxaberekin kontaktatuz.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ANTOLATZAILEAK

Por fin ya tenemos fecha para nuestra cita anual. Será el 17 de octubre y nos desplazaremos a tierras alavesas. Esa es la intención del grupo organizador, que de todos modos quiere conocer la opinión del colectivo.


¿Estamos de acuerdo en acudir dicho dia al Valle Salado - Salinas de Añana- y a la capital Gasteiz, con visita a la Catedral antigua?
 
El que quiera dar su opinión y/o sugerencias puede responder directamente al mensaje recibido de los organzadores, o al correo de nuestro blog. Igualmente poniéndose en contacto con Josefina Goñi, Javier Azkarate o Jose Mari Etxabe.

martes, 9 de junio de 2015

ARTE BIDETIK // POR CAMINOS DEL ARTE (MARGA ZUBIA)





Aurtengo maiatzean zehar pintura erakusketa interesgarri bat izan zen Kulturateko patioan –uler gaitezen, gure “kalistroetan”- Arrasate Margo Taldearen hogeitaboskarren urtemuga dela eta. Herriko hainbat artistaren lanak egon dira ikusgai era oso kritika ona jaso dute bertaratutakoengandik. Erakusketan, punterengo kide bezala, kintokide dugun Marga Zubiaren margo lanak ikusi ahal izan genituen.

Argazkietan, Margak eraman zituen lau koadroetatik bi ikus ditzakegu. 

Zorionak eta aurrera!

MARGOAK: MARGA ZUBIA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


En mayo pasado se pudo contemplar una interesante exposición de pintura en el patio de Kulturate – para que nos entendamos, en nuestros “calistros”- de la mano de Arrasate Margo Taldea, que ha cumplido sus primeros veinticinco años de recorrido. Artistas locales han expuesto sus obras, habiendo recibido la muestra cálidos elogios de los que la han visto. Entre los pintores que tomaron parte estaba nuestra compañera Marga Zubía, con una obra digna de aplauso.

Las fotos nos muestran dos de los cuados de los cuatro que expuso Marga 

 ¡Felicidades y adelante!

martes, 2 de junio de 2015

NIRE LEHEN JAUN HARTZEA / MI PRIMERA COMUNION



Igaro berri dugu lehen jaun haurzeetako hil nagusia, nahiz eta batzuek urrian ere egiten zutela badakidan. Baina niri maiatz loratsuan tokatu zitzaidan eta hor naukazue, Laso argazkilariaren aurrean, aingeruaren ogia nire baitan hartzeko prest. 1956 urtean geunden. Eta nire amak dotore jantzi ninduen.

Aurretik aitortzaren ezinbesteko muga igaro behar izan genuen eta esan behar dut nik ez nuela bake gehiago nabaritu nire barnean ezta pisu gutxiago ere. Horrek, nonbait, adierazi nahi du sakramentu horren aurretik oso bekatu gutxi egin nuela. Baina, tira, zegatik kontatu behar dizuet zuei nire bizitza?...  

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE

Ha pasado el mes por excelencia de las primeras comuniones. Ya sé que algunos lo hacían en octubre – Cristo Rey- pero a mí me tocó en mayo florido. Ahí estoy, delante del fotógrafo Laso, esperando a recibir en mi interior el pan de los ángeles. Estábamos en 1956. Y mi madre me vistió elegantemente para la ocasión.

Habíamos sufrido previamente el fielato de nuestra primera confesión y la verdad es que yo no había notado más paz ni ligereza en mi interior, señal inequívoca de que previamente al sacramento no había pecado gran cosa. Bueno, pero no os voy a contar mi vida