martes, 27 de octubre de 2015

JOSE MARI MENDIZABAL BARITONOA





Iragan den astean Jose Mari Mendizabal Vergarajauregi arrasatearra hil zen. Arrasateko musika pertsonaia ezaguna izan da Jose Mari hamarkada luzez. Parrokiako abesbatzan, Santa Agedako koruan, herrian antolatutako zarzuela eta operetan eta deitzen zuten abesbatza askotako kide eskuzabala izan genuen.
Argazkia 1958ko abendukoa da.  Jesus Aranbarri musika egile bilbotarraren “Viento Sur” zarzuela eskaintzen ari dira Arrasateko abeslariak, Gurea Zineman. Hiru egunez aritu ziren, 19, 20 eta 21ean, Aranbarriren beraren zuzendaritzapean. Arrakasta izugarria lortu zuten. 
Abesbatza hark urte batzuk zeramatzan zarzuelen errepresentazioekin, eta ordurako Marina, La dolorosa, La del manojo de rosas, El caserío, Katiuska, La tabernera del puerto eta abar luze bat ikusi ahal izan zuten Arrasateko musika zaleek.
Jose Mari Mendizabalek, baritonoren bere ahots ederrarekin, guztietan hartu zuen parte. Argazkian, ezker eskuin, duela hirurogei urteko abeslari arrasatear handien lagin bat dugu, emakume eta gizonezkoak. Eta zentroan, Jose Mari dago – ezkerrean-  Fertxu Aranburu  tenorearen eskuak hartzen dituena, Sara Montalbanen begiradapean.
ARGAZKIA: ISABEL ARANBURUZABALA
 KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
La semana pasada falleció el mondragonés Jose Mari Mendizabal Vergarajauregi. Jose Mari ha sido uno de los exponentes musicales de las últimas seis décadas en Mondragón. Dotado de una extraordinaria voz, participó desde jóven en el coro parroquial, habiendo actuado mientras las fuerzas le aguantaron en todas las manifestaciones musicales producidas en la villa. Tomó parte en zarzuelas, óperas, coros de Santa Agueda, y fue miembro de renombradas agrupaciones de canto de otras localidades – Pamplona, Donostia…- que quisieron contar con su voz.
La foto es del año 1958, y corresponde a la representación de la zarzuela “Viento Sur” del maestro Jesús Aranbarri, que tuvo lugar durante los días 19, 20 y 21 de diciembre de aquel año en el Cinema Gurea de Mondragón, bajo la dirección del propio Aranbarri. El éxito fue espectacular.
Aquel grupo de cantores tenía sobre sus hombros una dilatada experiencia en el mundillo de la zarzuela, habiendo puesto en escena para entonces Marina, La dolorosa, La del manojo de rosas, El caserío, Katiuska, La tabernera del puerto y un largo etc.
Se puede decir que Jose Mari Mendizabal no faltó en ninguna de las ocasiones. A derecha e izquierda de la foto aparecen en el escenario grandes cantantes mondragoneses de hace sesenta años. Y en la escena central Jose Mari –barítono- coge las manos de Fertxu Aranburu –tenor, a la derecha- bajo la mirada de Sara Montalbán.

martes, 20 de octubre de 2015

OSTERA BIKAIN / DE NUEVO, ESTUPENDAMENTE



Hasi beharko genuke eskerrak emanez lehengo larunbateko txangoaren antolatzaileei, eta jarraian, parte hartu genuen guztioi zorionak luzatuz, oso  egun polita eta betea bizi izan baikenuen. Berriz ere frogatua geratu da, oso zaila- benetan oso-oso zaila- dela 1949an munduratutakoon maila gainditzea. Oraindik ez dira jaio, itzala egin liezaguketen urteko kideak. 
Gesaltza Añana eta Gasteizko Katedral Zaharreko bisita gidatuak, bazkaria Portalonen... Egun betea.
Eguneko zenbait une geratu dira inmortalizatuta, batez ere gure Xabier Usobiaga kideari esker. Gaurkoan horietako batzuk ekartzen ditugu hona. Besteak joango dira, poliki poliki ateratzen.

ARGAZKIAK: XABIER USOBIAGA ETA JMVM
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Deberíamos empezar dando las gracias a los organizadores del viaje que llevamos a cabo el pasado sábado, y felicitar a los que tomamos parte en el mismo por haber disfrutado de un magnífico programa. Otra vez más ha quedado demostrado que difícilmente se puede superar al colectivo de los venidos al mundo en 1949. No ha nacido aún esa añada que nos pueda hacer sombra.
Visitas guiadas al Valle Salado en Salinas de Añana, Catedral Vieja de Vitoria-Gasteiz, comida en el Portalón,... Día completo.
Muchos de los momentos del día ha quedado inmortalizados, sobre todo al esfuerzo y arte de nuestro compañero Xabier Usobiaga. Hoy vemos algunos. Del resto iremos dando buena cuenta en próximas ocasiones.












martes, 13 de octubre de 2015

LARUNBATEAN, 8´30, DEL SABADO




Larunbatean izango dugu urteroko txangoa, eta dagoenekoz lagun ugari apuntatu gara, goizeko 8´30etan, Garibay Etorbidetik Arabako Gesaltza Añanara ateratzeko. Gaur da azken eguna izena emateko. Egin ez duenari azken aukera geratzen zaio.
Egitaraua oso betea dugu eta beharrezkoa da orduak zaintzea. Gesaltza Añanako larrinak eta gatz-ekoizpeneko instalakuntzak bisitatu ondoren, indarrak berreskuratuko ditugu bertako jatetxe batean. Ondoren, Gasteizerantz aterako gara, katedral zaharra ikusteko. Eta gero gerokoa.
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ANTOLATZAILEAK 
El próximo sábado es la cita de nuestra anual excursión por tierras de Euskal Herria. A la confección de esta nota estamos apuntados muchos compañeros, que saldremos hacia Salinas de Añana, a las 8´30 de la mañana, desde la Avenida Garibay. Hoy martes es el último día para inscribirse. Para el que no lo haya hecho, es su postrera oportunidad. 

El programa está muy apretado por lo que es necesario cuidar bien el horario. Después de visitar las eras y demás instalaciones salineras del lugar, recuperaremos fuerzas en un restaurante local, tras lo que nos pondremos camino de Vitoria-Gasteiz donde visitaremos la Catedral vieja. Y luego, lo que venga.

martes, 6 de octubre de 2015

KALISTROAK 1956 / LOS CALISTROS 1956



 

Kalistroetan gaude, 1955-56 ikasturtea, mesedeetako mojekin. Ai ene! Ahaleginak egin ditugu Mari Asun Arizagak eta biok argazkiko protagonistak identifikatzeko. Prest gaude okerrak zuzentzeko eta hutsuneak betetzeko.

1* LERROA EZKERRETIK
Marga Zubia, Rosarito Ruiz de Alegría, Mari Tere Elorza, Izaskun, XX, Brigida, XX, Pilar Moran, Rosarito Gurutzeta, Elizabet Azcoaga, atzean María Luisa Bedia, Loli Bengoa, atzean Loreto Nafarrate, Aguirreurreta, eta ezkututa eta barrezka dagoena izan daiteke Pili Moral.
2* LERROA EZKERRETIK
Mari Glori Martínez de Marigorta, Conchita Riviere, Miren Arregui, Iciar Barrena, Mari Tere Senar, atzean Izaskun Murguía, Arancha Heriz, detrás Maite Iñarra, Arancha Cortabarria, atzean María Luisa Arrieta, Matilde Saiz de Osinaga, atzean Begoña Gorosabel, Elena Vélez de Mendizabal, Bixenta Larrañaga, Elena Ugalde, María Jesús Ortiz de Guzman, Elena Arrieta, Mari Asun Arizaga, Itziar Arregui, Mari Vi Inda.
AZKEN LERROA EZKERRETIK
Uranga, Begoña Arregui, Mari Ángeles Gorostiza, Itziar Murgoitio, Rosa Mari Guridi, Espe Goikolea, Ester Ochandiano, Blanca Echevarría, XX, Begoña Barrutia, María Luisa Llodio, XX, Maite Jausoro, Arancha Leibar, María Rosa Larrasoaña, Ester Garai, atzean Mari Paz.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARIA ROSA LARRASOAÑA 

Estamos en los “kalistros”, en el curso 1955-56, con las monjas mercedarias. ¡Ai ene! Mari Asun Arizaga y yo hemos hecho todo lo posible por identificar a las compañeras del retrato. Estamos dispuestas a corregir errores y a llenar huecos. Veamos:
1* FILA, DE IZQUIERDA
Marga Zubia, Rosarito Ruiz de Alegría, Mari Tere Elorza, Izaskun, XX, Brigida, XX, Pilar Moran, Rosarito Gurutzeta, Elizabet Azcoaga, detrás María Luisa Bedia, Loli Bengoa, detrás Loreto Nafarrate, Aguirreurreta, y la que está detrás escondida riéndose puede ser Pili Moral.
2* FILA, DE IZQUIERDA
Mari Glori Martínez de Marigorta, Conchita Riviere, Miren Arregui, Iciar Barrena, Mari Tere Senar, detrás Izaskun Murguía, Arancha Heriz, detrás Maite Iñarra, Arancha Cortabarria, detrás María Luisa Arrieta, Matilde Saiz de Osinaga, detrás Begoña Gorosabel, Elena Vélez de Mendizabal, Bixenta Larrañaga, Elena Ugalde, María Jesús Ortiz de Guzman, Elena Arrieta, Mari Asun Arizaga, Itziar Arregui, Mari Vi Inda.
ULTIMA FILA, DE IZQUIERDA
Uranga, Begoña Arregui, Mari Ángeles Gorostiza, Itziar Murgoitio, Rosa Mari Guridi, Espe Goikolea, Ester Ochandiano, Blanca Echevarría, XX, Begoña Barrutia, María Luisa Llodio, XX, Maite Jausoro, Arancha Leibar, María Rosa Larrasoaña, Ester Garai, detrás Mari Paz.