martes, 26 de enero de 2016

MENDIAN LAGUNEKIN. 1958. EN EL MONTE CON LOS AMIGOS



Ikusi al nauzue txarolezko zapatatxoekin? Itxurarik egokiena mendira joateko, ezta? Baina amama Hermek – ni ordurako berarekin bizi nintzen Zigarrolan- dotore jantzi ninduen, lagunekin ateratzeko. Egia esan, ez dakit nora joan ginen – eraman gintuzten- baina pentsatzen dut ondo ibiliko ginela. 1958ko uda zen, hori ziur. 

Protagonistak? Txikitxoa ezik – arren, ezagutzen duenak esan beza zein den- gainerakoak: Langan esekita, Koldo Martinez eta Pako nire anaia. Bigarren lerroan ezkerretik, Txaro nire ahizpa, zuen zerbitzaria naizena, Martinez Urionabarrenetxea eta Lopez de Goikoetxea Urionabarrenetxea lehengusinak eta Mari Karmen Garmendia bere kapelarekin. Eserita dagoena da falta zaidana.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU  

¿Habéis visto que guapa estoy con mis zapatitos de charol? No era el mejor calzado para ir al monte, pero la amama Herme – para entonces yo ya vivía con ella en Zigarrola- me quiso poner elegante, y allí fuí con mis amigos.  La verdad es que no me acuerdo a donde fuimos – o nos llevaron- pero pienso que lo pasaríamos fenomenal. Lo que sí sé es que se trataba de una tarde de verano de 1958.  

¿Los protagonistas? Excepto a la pequeñita sentada he identificado a todos. Subidos a la barrera, Koldo Martinez y mi hermano Paco. En la fila de izquiera a derecha, mi hermana Txaro, una servidora, las dos primas Martinez Urionabarrenetxea y Lopez de Goikoetxea Urionabarrenetxea y Mari Carmen Garmendia, tocada con su precioso sombrero y sus largas trenzas. Si alguien reconoce a la niñita que nos lo diga.

martes, 19 de enero de 2016

ARIMAZUBI 1938



Arrasateko antzinako ikuspegi askorentzat ezezaguna dakart gaur, behintzat zer galdu den (edota zer irabazi den) kontuan edukitzeko. Bai, Arimazubi inguruko bazterrak erakusten ari zaizkigu argazkiko lagunak. Taldearen asmoa ez zen, seguru, ia laurogei urte ondorengo arrasatearrei herriaren bilakaera nolakoa izango zen erakustea baina guk aprobetxatu egin dezakegu argazkia ordurarteko saltotxo bat eginez. Pertsonok samurren galtzen ditugun gauzetako bat da oroimen grafikoa eta argazkiek ahalbidetzen digute betiko joan zitzaiguna gogoratzea.

Olandixoko aldapan daude zazpi lagunak, 1938ko urriaren 12  eguzkitsu batean. Euren bizkarrean, arto soloak nonahi eta eskuin aldean Arzamendi, Berecibar y Cia (ABC) sarrail-enpresa. Erdi aldeko bi erakin handi gaur desagertuen eta bota egin zen Larrea baserriaren arteko orubean Udalako errotonda daukagu orain. Eskuineko behe aldean Munar baserria. Eta eskuinera Zarugaldeko lehen etxeak ageri dira. Bideak zirkulazio jario bat ere gabe. Esan genezake, Arrasate dela baieztatzen digun elementu bakarra Udalaitz dela. 

Lagun taldearen partaide batzuk ezagutu ditut: Juan Periko Azkoaga, XX, XX, Fortunato Bedia, Julio Galarta, Esteban Etxebarria, XX. Norbaitek baldin badaki ezezagunen nortasunaz, argi diezaigula.
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 

Hoy traigo una foto que para la mayoría de los mondragoneses ofrece un aspecto desconocido, y que nos permite captar lo que se ha perdido (o ganado) en la fisonomía de nuestro pueblo. Efectivamente, se trata de una vista de Arimazubi que se nos muestra a espaldas del grupo de amigos que posan para la foto. Sin duda, la intención de esos mondragoneses no era mostrarnos a los actuales la evolución física que iba a sufrir Mondragón. Pero a nosotros nos viene bien para dar un salto hacia atrás y contemplar una vista diferente a la que estamos acostumbrados. Una de las cosas que la persona pierde con más facilidad es la memoria gráfica, y las fotos nos permiten recordar lo que se nos fue para siempre. 

El grupo de amigos se retrató en la ladera de Olandixo, un soleado 12 de octubre de 1938.
A sus espaldas se observan amplios sembrados de maíz, y a la derecha en primer plano la empresa cerrajera Arzamendi, Berecíbar y Cia (ABC) En medio de los dos edificios del centro hoy desaparecidos y del caserío Larrea también desaparecido, tendríamos la actual rotonda de Udala. A la derecha en segundo plano, el caserío Munar. Y tras de él las primeras casas de Zarugalde. Los caminos aparecen libres de circulación. Podríamos decir que el único elemento que nos certifica que estamos en Mondragón es Udalaitz.

He reconocido a algunos de los componentes de aquel grupo de hace casi ocho décadas: Juan Periko Azkoaga, XX, XX, Fortunato Bedia, Julio Galarta, Esteban Etxebarria, XX. Si alguien sabe la identidad de los que faltan, ya sabe qué hacer.

martes, 12 de enero de 2016

BESAIDE 1965



Beste batzuetan ere komentatu dut mendiak beti tiratu ninduela eta Euskal Herriko gailur asko zapaldu ditut, bakarrik edo lagun taldean. Noizean behin, saritxoren bat jasotzen genuen horrenbeste mendi gailur egiteagatik. Eta orduan oso harro agertzen ginen argazkirako.

1965 urtea zelakoan nago, eta Besaidera azaldu ginen, bertan domina ipini behar baitziguten, iganderoko irteeretan ibili ohi ginen lagunei. Goikaldean eserita nago, hirugarrena eskuinetik. Espero dut gainerakoak ezagutuko dituzuela. Bestela, galdetu  ... eta emango zaizu. 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE 

He comentado en alguna otra ocasión que siempre me ha atraído el monte y durante años y años he aprovechado los días festivos para subir a las cimas más representativas de Euskal Herria. De vez en cuando, conseguía algún que otro premio por tal motivo. Y entonces aparecíamos orgullosos ante la cámara.

Estoy en que la foto corresponde a 1965. Nos fuimos a Besaide, donde nos iban a dar la correspondiente medalla por haber hollado no sé cuántas cumbres. Estoy sentado en la fila superior y soy el tercero por la derecha. Pienso que al resto reconoceréis. Si no, preguntad … y se os dará.

martes, 5 de enero de 2016

ARANBURU JOSTUNDEGIA / SASTRERIA ARANBURU



Aranburu jostundegi - sastrerixie- berriaren inaugurazio eguna dugu argazkikoa. 1958 urtea izan daiteke, nire anaia Pako eliz mutila baita eta ordurako jaun hartzea eginda eduki behar zuen. Resusta 26-Arrasate pasealekua 2. Horiexek ziren Manuel Aranburu Zabaleta nire aitajaunaren negozioaren koordenadak. Aranburutarrak bertan aritu ziren urte luzez, gerora beste adar batzuk ageri zirelarik. 

Hortxe daude, Fertxu osaba, aitajauna Manuel, Juantxu osaba,  Maria Etxebarria Egidazu amandrea , Felisa izekoa eta Pilar Martinez izekoa. Bedeinkapeneko keinuan, Jose Luis Iñarra parrokua.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU

La foto corresponde a la inauguración de la nueva sastrería Aramburu – sastrerixie. Andaríamos por 1958, ya que mi hermano Pako aparece como monaguillo, por lo cual ya habría hecho la primera comunión. Resusta, 26-Paseo Arrasate, 2. Eran esas las coordenadas del taller y tienda de mi abuelo Manuel Aramburu Zabaleta. Nuestra familia ejerció durante décadas en el negocio de sastrería, en varios establecimientos.

En la foto aparecen el tío Fertxu, el abuelo Manuel, el tío Juantxu,  la abuela Maria Etxebarria Egidazu, la tía Felisa y la tía Pilar Martinez. Dando la bendición, el recordado párroco Jose Luis Iñarra.