martes, 23 de febrero de 2016

FAGOR-MERCIER



Badakizue oso txirrindulari zalea izan naizela. Egia esateko, kirolak berez tiratzen nau, eta asko praktikatu dut, batez ere futbola, txiki-txikitatik. Baina diodan moduan, txirrindularitza gustukoa izan dut eta gehien bat antolamendu lanetan ibili naiz urtetan. Club Ciclista Mondragonés-eko idazkaria izan nintzen 1968-72 urteetan eta goi mailako kirolariekin izan nituen harremanak. 

Argazkia Fagor-Mercier ekipoa Arrasaten aurkeztu zenekoa da, eta egun hartan nazioarteko zirkuituko txirrindulariak egon ziren Arrasaten. Horra hor, taldeko birekin erretratatuta: Jose Mari Errandonea eta Txomin Perurena. Ezkerrekoa naukazue, jakina, eta beste lagunak Rafa fernandez, Josetxo Inda eta Diario Vascoko kazetaria ditugu. Musakolako Hostalean gaude.  1969an izango zen.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI 

Ya he dicho en alguna otra ocasión que soy gran aficionado al ciclismo. La verdad sea dicha, me gusta el deporte en sí. Y lo he practicado desde niño, sobre todo el fútbol. Pero, como digo, el ciclismo me ha atraido y he ejercido de directivo en el Club Ciclista Mondragonés, del que fuí secretario en el período 1968-1972. Ello me permitió tener relación con ciclistas de muy alta categoría, de quienes siempre se aprendía algo. 

La foto corresponde al día de presentación del equipo Fagor-Mercier y en aquella ocasión fueron varios componentes del pelotón internacional los que llegaron a Mondragón, entre ellos José Mari Errandonea y Txomin Perurena, con quienen nos retratamos en el Hostal Musakola. Conmigo, a la izquierda, aparecen también Rafa Fernandez, Josetxo Inda y un periodista del Diario Vasco. Sería el año 1969.

Txirrindularitzari buruz gehiago / Más sobre ciclismo


martes, 16 de febrero de 2016

UCEA 1964-65 EL UCEA



Argazkia 1964koa da. UCEA futbol taldea, Iturripe berrian. Lokaztuta zelaian, ezta? Afizionatu mailan ekin bazion ere 1957an jubeniletan hasi zen,1965ean  betiko desagertu arte UCEA (Unión Cerrajera Escuela Aprendices). Talde gazteak egundoko jokalari onak eman zituen bere historian – argazkiko Sagasta, Aranbarri, Larrauri…, futboleko lehen mailan jokatu zutenak, aurreneko biak Errealeko historikotzat jo genitzake eta Larrauri Real Madridek fitxatu zuen. Hasiera-hasieratik erakutsi zuen UCEA gazteak bere kalitatea. 1957-58 denboraldian Gipuzkoako txapeldunordeak izan ziren, finala Real Sociedad ekipoaren kontra galduta. Egundoko palmaresa erakutsi zuen UCEA talde jubenilak bere historia laburrean.

Argazkikoa azkenetako ekipoa izango da, 1964-65 denboraldikoa. Ezkerretik eta zutikekoekin hasita hauexek ditugu: Rodero, Etxabe, Santi, Inda, Idigoras, Ramos. Uribe, Sagasta, Aranbarri, Larrauri eta Arizabaleta.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La foto es de 1964 y el equipo el UCEA, en el nuevo Iturripe, que aparece embarrado. El UCEA ((Unión Cerrajera Escuela Aprendices)  comenzó las competiciones en categoría aficionados, para desde 1957 dedicarse en exclusiva a los juveniles, donde consiguió grandes éxitos, como el que les dió el título de subcampeones de Gipuzkoa en la temporada 1957-58. Produjo magníficos futbolistas, como los tres que aparecen en el centro de la delantera: Sagasta, Aranbarri y Larrauri, los dos primeros jugando en la histórica Real Sociedad que en 1967 ascendió a Primera División, y el tercero fichado por el Real Madrid.

La foto es de las últimas de la temporada 1964-65. De izquierda a derecha y comenzando por los de la segunda fila son: Rodero, Etxabe, Santi, Inda, Idigoras, Ramos. Uribe, Sagasta, Aranbarri, Larrauri eta Arizabaleta.

martes, 9 de febrero de 2016

NIRE KOTXETXOAN.1951. EN MI COCHECITO



Aitona-amonak ikusten ditudanean haur baten kotxetxoari bultzaka nire karrotxoaz oroitzen naiz. Oso modernoa zen. Palankatxo ugari zituen, kaleetan barreneko ibilaldia eroso egiten zutenak. Normalean ama neukan bultzagile eta oso solasaldi interesgarriak edukitzen genituen gure artean. Ez dakit ezer ulertzen zidan, baina nik berari bai. 

Noizean behin, goxokiren bat ematen zidan, Polikarpo Muruamendiarazen goxotegian erosita. Orduan zeruan negoela iruditzen zitzaidan. Argazkia 1951ko udan atera zidaten.

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MERTXE GOROSTIZA 

Cuando veo a algún abuelo-abuela empujando un cochecito de niño me suelo acordar del mío, que era una preciosidad. Y muy moderno. Tenía palancas por todos los lados, cosa que hacía mucho más cómoda la travesía callejera. Normalmente mi madre era la encargada de sacarme y recuerdo que solíamos tener unas conversaciones muy interesantes. No estoy muy segura de que ella me entendiera, en aquella jerga de mis dos añitos, porque habéis de saber que estábamos en 1951.

De vez en cuando me compraba alguna golosina en la pastelería de Policarpo Muruamendiaraz, cosa que me transportaba al cielo.

martes, 2 de febrero de 2016

ELURRA 1983 NIEVE



Ez gara nostalgikoak ipiniko,  inoiz ez baitira iragan denborak hobeak izan. Baina behintzat esan dezakegu aurten (oraingoz) bota ez duen elurra duela 33 urte ikusi ahal izan genuela Arrasateko kale eta bazterretan, zuri-zuri ageri zirenak. 

Zarugalde kalearen buruan gaude, 1983ko otsailean. Elurrak zaildu egin du ibiltzea, bai oinezkoentzat baita kotxeentzat ere.  Monterron Jauregiko arbola batzuk bota ditu adarretan pilatutako elurrak. Beti bezala, elurrak onura ekarri zuen batzuentzat eta buruhausteak besteentzat. Udal langileentzat biderkatu egin zen lana. 

ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 

No nos pondremos nostálgicos ya que nunca ningún tiempo pasado fue mejor. Pero por lo menos podemos decir que la nieve que (por ahora) no ha caido este invierno lo hizo de manera copiosa hace 33 años y las calles y rincones de Mondragón  se cubrieron de una espesa capa blanca.

La foto nos muestra la entrada de la calle Zarugalde, en febrero de 1983. La nieve dificulta el tráfico, tanto de coches como de viandantes. Y varios árboles han caído como consecuencia del peso acumulado en sus ramas. Como siempre, la nieve fue  beneficiosa para unos y trastorno para otros. La brigada muncipal de obras tuvo más trabajo.