martes, 28 de junio de 2016

CARMELO TXAPELDUN


Bai, Unión Cerrajeraren igeritokian dago aterata argazkia. Uda zen, jakina, eta zehatzago San Juan jaiak  Noizkoak?: 1959. Herriko jai egitarauan, ekainaren 29an, San Pedro eguna, kirol esparruan igeriketa eta tranpolin jauzitako txapelketak zeuden iragarrita, herriko gazteentzat, gazte eta jubenil mailetan, sari ederrekin, dirutan eta garaikurrekin.

Argazkian Gaspar Ezkurrak agurtzen du Carmelo Madinabeitia igerilari arrasatearra, berau izan baitzen egun hartako irabazleetariko bat. Gaspar UCEA-ko (Unión Cerrajera Escuela Aprendices) presidentea zen - txapelketaren antolatzailea- eta argazkiko eskuinean Joxe Arregi agertzen da, zuzendaritza batzordekoa. Berarekin, Joxemi semea.

Bihar 57 urte betetzen dira argazkia atera zela.

ARGAZKIA: JOKIN BELATEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La foto está obtenida en el interior de la piscina de Unión Cerrajera. Era verano y más concretamente aún se estaban celebrando las fiestas de San Juan. ¿El año?: 1959. En el programa de fiestas patronales de aquel año se anunciaban grandes pruebas de natación y salto de trampolín para los especialistas de la localidad, en categorías infantil y juvenil, con grandes premios en metálico y trofeos.

En la foto Gaspar Ezkurra saluda al nadador mondragonés Carmelo Madinabeitia, uno de los ganadores de aquel día. Gaspar era presidente de UCEA (Unión Cerrajera Escuela Aprendices), organizador de las pruebas, y a la derecha tenemos a José Arregi, miembro de la directiva, a quien acompaña su hijo Joxemi.

Mañana se cumplen 57 años que se sacó la foto. 

  Igeritokiari buruz gehiago/ Más sobre la piscina:
 

martes, 21 de junio de 2016

SANJUANAK / FIESTAS DE SAN JUAN


Sanjuanak. Desmadrea. Garai guztietan, adin guztietakoak, beti prest gorputzari eta gogoari astindu bat emateko. Gero gerokoa. Gora Sanjuanak!
ARGAZKIAK: MERTXE GOROSTIZA, JESUS MARI ARZE, JOSE IGNAZIO ZAITEGI, MARILDE OSA, JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Las fiestas sanjuaneras. Un  desmadre, en todas las épocas y a todas las edades. Siempre dispuesto el cuerpo y el espíritu a una buena paliza. Sin miedo al qué dirán. ¡Viva las fiestas de San Juan!












martes, 14 de junio de 2016

MUSIKA BANDA, KALEJIRAN. 1932

Maalako zubirantz zuzentzen ari da Arrasateko musika banda. Ezker aldean, lehen planoan, Sola Etxea bere burdin sarearekin. Eskuinean Eugenio Resustaren etxea. Eta abisu adierazgarri batekin: "Atención. Marcha moderada" Musika bandak jo behar zuenaz ariko al zen?

Gregorio Solabarrieta zuzendariak Maalako zubian ekiten zien kalejirei, Maalako kalean  bizi baitzen bere andregaia. Justo Munarrizek 1931ean segitu zion taldearen zuzendaritzan eta ohiturari eutsi zion.  Argazkian, dena den, musika banda jotzen dator, Munarrizen zuzendaritzapean, eta Migel Mendieta "Migel Haundi" udaltzain kaboak lagunduta. Musikarien ostean, zaldun bat eta autoak ageri dira, eta horietako batean "manola" bat doa. Ene ustez, Maalako lur orubean jartzen zen zezen plazara doaz. 1932an izan daiteke argazkiko desfilea.

Gerra aurretik taldeak 29 musikari izan zituen baina liskar armatuak 16raino jaitsi zuen kideen kopurua.

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
La banda de música se dirige hacia el puente de Maala. A la izquierda se ve la casa de la familia Sola, con su verja característica. A la derecha la casa de Eugenio Resusta, con un curioso letrero: "Atención. Marcha moderada" ¿Se referiría a la que debía interpretar la banda?

Años antes, cuando el director de la agrupación era Gregorio Solabarrieta, la banda acostumbraba a comenzar el pasacalles en el puente de Maala, debido a que la novia de Solabarrieta vivía en la calle Magdalena. Todo un detalle.  Con el nuevo director que siguió a aquél, Justo Munárriz, la costumbre no cambió. Pero en la foto la banda viene tocando bajo la dirección de Munárriz y abriendo paso con su bastón de cabo municipal Miguel Mendieta "Migel Haundi". En mi opinión se dirigen al terreno de Maala, donde se instalaba la plaza de toros.Tras los músicos se pueden observar  una persona a caballo y varios coches en uno de los cuales aparece una "manola" La foto puede ser de 1932.

Antes de la guerra la banda estaba compuesta por 29 músicos. La contienda armada hizo descender el número de componentes hasta 16.

martes, 7 de junio de 2016

BOLANTEAREKIN JOLASTEN / JUGANDO CON EL VOLANTE

Auto txoketan. Jolasean ari dira gaurko gure bi pertsonaiak. Jolasten bolantearekin, Sanjuanetako jaietan eurek ere eskubidea baitzuten jairako. Ezagutu al dituzu? Bolanteko maisuak genituen, taxi banarekin. Oraindik  ez?

Ezkerrekoa Enrike Foronda eta eskuinekoa Jesus Elorza "Fenómeno" dira. Orain bai, ezta? 1965 inguruko argazkia da, sanjuanak ziur aski, eta bi lagun eta lehiakideek pasadatxoa eman zuten Zaldibarko barraka gunetik, bolante serioko ardurapean bildutako nekeak arintzeko asmoz. Baina, ziur, gau hartan bertan zerbitzuren bat izango zuten. Profesionalak ziren.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOA: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
En los autos de choque. Nuestros dos protagonistas de hoy juegan al volante por las fiestas de San Juan, como quisieran dejarnos claro que ellos también tenían derecho a divertirse. ¿Los has conocido? Eran maestros del volante, taxistas para más señas. ¿Todavía no?

El de la izquierda, Enrique Foronda. A la derecha Jesús Elorza "Fenómeno" Ahora sí, ¿verdad? Era muy probablemente 1965, seguramente sanjuanes, y los dos contrincantes y, sin embargo, amigos en el negocio del taxi se dieron una vueltecita por las barracas sitas en el parque de Zaldibar, con idea de aligerar el cansancio acumulado a los mandos del volante serio. Pero seguro que aquella noche también tuvieron algún servicio. Eran profesionales.