martes, 27 de septiembre de 2016

FRANKISTAK ARRASATEN. 80 URTE

Oso probablea da argazkia 1936ko urriaren 12koa izatea. Argazkiak ez du azalpen berezirik behar, berez adierazten baitu bere esannahia. Urte hartako irailaren 26an faxistek Arrasate hartu zuten, armen indarrez. Handik zenbait egunetara, fotoaren egunean- frankistak - kanpoko eta herrikoak- plazara bildu ziren Hispanitatearen aintzak kantatzera eta jeneral kolpistaren alde egitera. Herri oso baten sufrimenduaren hastapenetan geunden.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Es muy probable que la foto fuera obtenida el 12 de octubre de 1936. Y no merece una descripción especial, ya que se explica por sí misma. El 26 de septiembre de aquel año los fascistas habían tomado Mondragón, con la fuerza de las armas. El día de la foto los franquistas - foráneos y locales- se concentraron en la plaza para cantar loas a la hispanidad y dar vítores al general golpista. Estábamos en los comienzos del sufrimiento de todo un pueblo.

martes, 20 de septiembre de 2016

ANGEL"GOTZON" VELEZ DE MENDIZABAL

Angel "Gotzon" Velez de Mendizabal (1942) Arrasateko trinitarioak 1959ko irailaren 8an egin zituen boto xumeak, Algortan. Goiko argazkia egun hartakoa da. Bere ibilbide erlijiosoaz gain hezkuntza arloa ere landu du irakasle moduan eta liburu baten egilea dugu, 1993an argitaratua: "El Angel de Auschwitz", Innsbruck, Ravensbrück, Auschwitz eta heriotza etorriko zitzaion Birkenau kontzentrazio landetatik Sor Angela Autschek jasandakoaren gaineko testigantza idatzi zein ahozkoak jaso ondoren.

Aurtengo irailaren 17an ospatu ditu Arrasateko parrokian, apaiztu zenetikako urrezko ezteiak. Kotxe istripu larri batek eragotzi zion iragan apirilean egitea, zegokion moduan.

 Mezako homilian Gotzonek azpimarratu zuen bere haurtzaroko prestakuntzan Don Dionisio Isasmendi koroko zuzendariak, David Arzamendi organo joleak, mesedeetako mojek eta biatoristek izandako garrantzia. Egun eta 1991etik Gotzon Algortan bizi da eta bertako trinitarioen komunitatean lan egiten du.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 

Angel "Gotzon" Velez de Mendizabal (Arrasate. 1942) es un tinitario mondragonés que hizo sus votos simples el 8 de septiembre de 1959, en Algorta. La foto de arriba pertenece a aquel día. A la vida religiosa como fraile ha añadido su dedicación a la enseñanza y, además, es autor de un libro editado en 1993: "El Ángel de Auschwitz", elaborado con testimonios documentales y orales sobre el paso de la monja trinitaria Sor Angela Autsch por los campos de concentración de Innsbruck, Ravensbrück, Auschwitz y Birkenau, donde falleció.

El pasado sábado, 17 de septiembre, celebró en la parroquia de Mondragón sus bodas de oro como sacerdote.  Un acidente grave en abril le impidió hacerlo entonces, como hubiera correspondido. 

En la homilía Gotzon destacó del Mondragón de su infancia la influencia que tuvieron en su formación Don Dionisio Isasmendi director del coro parroquial, David Arzamendi organista, las monjas de la merced y los viatoristas. Desde 1991 Gotzon reside y trabaja en la comunidad trinitaria de Algorta.




martes, 13 de septiembre de 2016

TXIRRINDUETAKO PATENTEA / PATENTE DE BICICLETAS

Nork ez zuen inoiz argazkiko plakaren antzerako baten bila ibili behar izan? Txirrindua geneukan guztiok udal Inspekziotik igaro beharra geneukan harekin Arrasateko kaleetatik barrena egin ahal izateko. Eta txirrinduei zegokien urteko zerga ordaindu ondoren,  patentea esaten genion plaka eskuratzen genuen. Burdin hari batekin lotzen genuen plaka txirrinduan, ageriko tokian.

Udal diru-kutxan jario polita sartuko zen txaflazko baimen horri esker.

ARGAZKIA: DARIO TIRADOS
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

¿Quién no tuvo que sacar en alguna ocasión una placa semejante a la de la fotografía? Quienes teníamos bicicleta y deseábamos circular libremente por las calles de la villa debíamos acudir a la Inspección municipal y allí, previo pago de la tasa correspondiente, nos daban una placa a la que denominábamos patente. Y para no temer a la correspondiente multa había que colocarla en sitio visible de la bici, sujeta con un alambre.

Gracias a aquel impuesto, a las arcas municipales llegaba una bonita cantidad de dinero.

martes, 6 de septiembre de 2016

QUADRA SALCEDO ARRASATEN / QUADRA SALCEDO EN MONDRAGON


Miguel de la Quadra Salcedo gizon polifazetikoa 2016ko maiatzaren 20an hil zen, 84 urterekin.  Bere ofizio eta afizioek uzten zioten tartetxo bat aprobetxatu zuen 1976an Arrasateraino iristeko. Eta hantxe zegoen Xabier Usobiaga gure adinkide eta argazkilari trebea, eta Iturripeko kirol instalakuntzetan harrapatu zuen, mailu-jaurtiketan. Argazki artistikoa atera zitzaion Xabierri, bistan da. Modalitate horretan Quadra Salcedo Espainiako txapelduna izan zen 1956an, ordurarteko marka guztiak hautsiz.

ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El polifacético Miguel de la Quadra Salcedo falleció el pasado 20 de mayo, a los 84 años de edad. Un rato de los que sus múltiples oficios y aficiones le dejaron libre lo aprovechó en 1976 para llegarse hasta Mondragón y hacer una demostración deportiva en las instalaciones de Iturripe. Allí estaba nuestro compañero y hábil fotógrafo Xabier Usobiaga, quien captó con su máquina el momento en el que de la Quadra se disponía a lanzar el martillo.Veinte años antes se había coronado campeón de España en la modalidad, rompiendo todas las marcas. Salta a la vista  que a Xabier le salió una fotografía artística.