martes, 27 de diciembre de 2016

TALDE MAJOA GABON ZAHARREAN / GRUPO INTERESANTE EN NOCHEVIEJA.1941

Oso dotore agertzen zaizkigu argazkiko protagonistak! 1941eko Gabon Zahar Eguneko kabalgatarako gertu daude, kalez kale ibiltzeko, urte zaharrari agur esan eta berriari ongi etorria emateko. Santa Barbaraino igo ziren, argazkia modu freskoagoan egin nahian.

Ezkerretik eskuinera agertzen dira, zutik: Pepe Agiriano, Tere Landa,Txutxi Zabaleta, Espe Balzategi,  Begoña Amozarrain, Pilar Heriz, Leandro Azkoaga, Isabel Iriondo, Jose Ignacio Velez de Mendizabal; makurtuta, berriz,  J. Urrutia, Aintzane Gorroñogoitia, Jon Etxeberria, Arantza Murguzur eta Nerea Atxa, haurrak, eta Imanol Arizaga kapelduna.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

¡Qué guapos aparecen los protagonistas de esta foto de Nochevieja de 1941!  Estaban preparados para participar en la cabalgata que recorría las calles de la villa, despidiendo al año viejo y dando la bienvenida al nuevo. Subieron a Santa Bárbara para fotografiarse de manera más natural.

De izquierda a derecha aparecen, de pie: Pepe Agiriano, Tere Landa,Txutxi Zabaleta, Espe Balzategi,  Begoña Amozarrain, Pilar Heriz, Leandro Azkoaga, Isabel Iriondo, Jose Ignacio Velez de Mendizabal; agachados,  los niños J. Urrutia, Aintzane Gorroñogoitia, Jon Etxeberria, Arantza Murguzur y Nerea Atxa, y el elegante del sombrero Imanol Arizaga.

martes, 20 de diciembre de 2016

J.D. MONDRAGON. IÑAKI INDA


Juventud Deportiva Mondragoneko futbol taldea dugu argazkikoa, 1960-61 denboraldikoa, lurralde mailan lehiatuz. Iturripe zaharrera arratsalde hartan atera zirenak honakoak izan ziren: Zutik:  Inda,  Arregi,  Urkiola, Larrañaga, Armendariz, Egaña eta Azkarate, ordeko atezaina; makurtuta: Murua, Arenaza, Uritxa, Gomez "Barullo" eta Zubizarreta.

Urte hark sentsazio kontrajarriak ekarri zizkion Iñaki Indari. Alde batetik ezkondu egin zen, 1961eko abenduaren 29an - orain 55 urte-, eta bestetik agur esan zion futbolari, bederatzi urtez maila desberdinetan jokatu ondoren.

Oso gazte ekin zion ostikadak emateari, Zaldibarreko frontoian orduan ere izan ohi ziren txapelketetan.  Unión Cerrajerak 1948an inauguratu eta handik gutxira Zaldispe futbol zelaian izan zen txapelketako irabazlea gertatu zen, Beti Gazte taldearekin. Hamazazpi urterekin Eskoriatzako taldeak fitxatu zuen talde nagusirako. Artean adin txikikoa zenez gero gezurrezko fitxa egin behar izan zioten.  Hiru denboraldi eman zituen han eta gero Aretxabaletako UDAra igaro zen, beste lau urte eginez aretxabaltarrekin. Oso urte onak izan ziren haiek Indarentzat, eta Gipuzkoako futbol afizioanatuaren balizko ekipo baten atea gordetzeko izan zen hautatuta.

Arrasateko futbol taldeko lehendakaria Joxe Ubago zela, Indak bere jaioterriko atea defendatzea proposatu zitzaion eta zikloa betetzeko aukera ikusi zuen.
ARGAZKIA: IÑAKI INDA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En la foto aparece el equipo de fútbol de Juventud Deportiva Mondragón, en la temporada 1960-61, militando en categoría regional.  Los que aquella tarde saltaron al césped del viejo Iturripe fueron:
De pie:  Inda,  Arregi,  Urkiola, Larrañaga, Armendariz, Egaña y el portero suplente Azkarate; agachados: Murua, Arenaza, Uritxa, Gomez "Barullo" y Zubizarreta.

El año 1961 dejó sensaciones contrapuestas al portero titular Iñaki Inda. Por una parte, contrajo matrimonio el 29 de diciembre - ahora 55 años. Y por otra, abandonó el fútbol tras haber militado durante ocho años en distintas categorías.

Iñaki comenzó siendo muy niño a darle al balón, primeramente en el campo de Maala, y más tarde en los campeonatos que para entonces ya se celebraban en el frontón Zaldibar. Así mismo, con el equipo Beti Gazte se proclamó campeón en el torneo local que se llevó a cabo en el campo de Zaldispe,  al poco de inaugurarse en 1948. Falsificando la ficha, ya que aún no tenía edad para jugar con los seniors, en 1948  comenzó a jugar en el F.C Escoriaza, donde permaneció durante tres temporadas. De allí paso a la UDA de Aretxabaleta, equipo en el que militó cuatro años, seguramente los mejores en la vida deportiva del cancerbero. Tanto es así que junto al bergaratarra Zabaleta fue elegido para guardar la puerta de una hipotética selección de fútbol aficionado gipuzkoano.

Siendo presidente de Juventud Deportiva Joxe Ubago, éste le propuso regresar a Mondragón para ser titular del equipo local. Aceptó el reto y la temporada 1960-61 jugó defendiendo la camiseta cerrajera.


martes, 13 de diciembre de 2016

ARANBURU-ETXEBARRIA


Argazki familiarra dakart gaur gure txoko honetara. Asko gustatzen zait, ziurrenik lehen aldiz izan baitzen Aranburu-Etxebarria senditar denak ageri zirela. Begira: zutik atzean, aitita Manuel,  Aurea eta Begoña izekoak. Lehen lerroan, izeko Txaro, osaba Jose, izeko Felisa; amama Maria, eta Juantxu osaba jaio berria bere besoetan; osaba Fertxu eta nire ama, Justina.

Kontuan izanda  Juantxo osaba jaio berria zela, argazkia 1930ekoa dela esango nuke.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU

Hoy traigo una fotografía familiar que a mí me gusta mucho. Seguramente por ser la primera vez que aparecían todos los que fueron en el matrimonio Aranburu-Etxebarria. Ahí los tenemos; de pie desde la izquierda: el abuelo Manuel,  las tías Aurea y Begoña. En la primera fila, la tía Txaro, el tío Jose, la tía Felisa; la abuela Maria, con el tío Juantxu recién nacido en brazos; el tío Fertxu y mi madre, Justina.

El tío Juantxu, por ser tan bebé, nos da la referencia de la fecha: muy probablemente el año 1930.

Oharra/Nota:
Amaiak aurrekoa idatzi ondoren, abenduaren 7an JUANTXU, hau da Juan Aranburu Etxebarria osaba hil zen, 86 urterekin. Juantxurekin itzuliko gara hurrengo batean.

Tras escribir Amaya las precedentes líneas, el día 7 de diciembre falleció su tío JUANTXU, es decir Juan Aranburu Etxebarria, a los 86 años. Volveremos con Juantxu en una próxima ocasión.


martes, 6 de diciembre de 2016

SAN NIKÓLAS

San Nikolas eguna dugu gaur. Nahiz eta ezer ez duten amankomunean santuak eta ondoko argazkiak ziur gaur Magdalena kale horretatik ibiliko direla herriko umeak eskean, gure antzinako kantuarekin, hainbeste aldiz gure haurtzaroan abestu genuena, eta oraindik egun ere gure bilobekin egiten duguna. Hori bai goxoaldia!

San Nikólas, coronado/ Arzobispo mariandrés...

Eta, horretaz ari garelarik, esan argazkia 1945ekoa dela, Arrasaten Kongresu Eukaristikoa egin zenekoa.

Hoy es día de San Nicolás. Aunque no tengan nada en común el citado santo con la fotografía de arriba, esta mañana de 6 de diciembre los chavales/as de nuestra villa andarán por la calle Magdalena, cantando la secular canción que tantas y tantas veces la entonamos en nuestra niñez. Y que todavía hoy en día, lo hacemos con nuestros nietos y nietas. ¡Qué gozada!

San Nikólas, coronado/ Arzobispo mariandrés...

Y ya de paso decir que la foto es de 1945,  cuando se celebró en Mondragón el Congreso Eucarístico.