martes, 31 de enero de 2017

SANTA AGEDA. 1931

Gorbatadun asko, ezta? Eta txapel ugari. Zertan ari ziren argazkiko lagun horiek? Aitortu behar dut zeharo harritu nintzela, argazkiaren atzealdean irakurri nuenean: "Coro del Eusko Gastediya de Mondragón en el día de Santa Agueda 1931" Noiztik jazten da Santa Agedako kopla eskaleetarako oraingo moduan?

Agertzen direnei begiratuz, banaka batzuk ezagun egiten zaizkigu; lehen lerroan, erdian, txistulari nagusia zen Zubialdea "Torres" eta eskuin aldean Julio Galarta ditugu. Orduan ere abestuko al zuten?:

Bedeinkatua izan dedila
etxe hoetako jendia
pobre ta umil dabiltenentzat
badute borondatia.
Etxeko andra maitia
dago errukiz betia
Jaun zerukuak eman diola
osasuna ta bakia.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 

Muchos encorbatados ¿no? Y cantidad de boinas. ¿Qué están celebrando los que aparecen en la foto? Tengo que confesar que me quedé perplejo cuando leí en el reverso: "Coro del Eusko Gastediya de Mondragón en el día de Santa Agueda 1931" ¿Desde cuándo se viste para las coplas petitorias al modo que se hace hoy en día?  

Mirando atentamente a la  foto, podemos dar con caras conocidas. En primer plano, sentados, el txistulari primero Zubialdea "Torres", en medio, y a la derecha Julio Galarta.  ¿Entonarían aquel día el?:
Bedeinkatua izan dedila
etxe honetako jendia
pobre ta umil dabiltenentzat
badute borondatia.
Etxeko andra maitia
dago errukiz betia
Jaun zerukuak eman diola
osasuna ta bakia.


martes, 24 de enero de 2017

MESEDEETAKO MOJETAN / EN LAS MONJAS DE LA MERCED

Mesedeetako mojekin ari nintzen ikasten, kalistroetan. Eta hantxe atera zidaten argazkia. Bitxia da batarik gabe nagoela, baina agian horrela aterako ziguten erretratoa urte hartan, Ez dut gogoratzen. Baina zergatik ez zuten nire atzean Espainiako mapa edo mahaiaren gainean mapa mundi borobilla jarri? Krisia ote mojetan?

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MERTXE GOROSTIZA

Efectivamente, estoy en los" kalistros", ya que estudié con las monjas de la Merced. Debería tener unos cinco años. Me extraña que aparezca sin mi bata blanca, tan lucida. Pero igual es que aquel año nos retrataron sin ella. No me acuerdo. Más me llama la atención el hecho de que tras de mí no aparezca el mapa de España o sobre la mesa el esférico mapa mundi, Quizás es que las monjas estaban en crisis.

martes, 17 de enero de 2017

ELURRA 1985 NIEVE

Egun hauetarako hotza bide dator eta elurra. Gaur hogeita hamabi urte ere,1985eko  urtarrilaren bigarren astean,halaxe genbiltzan, elurrak inguratuta uhin siberiar batek harrapatuta. Klaseak bertan behera geratu ziren hainbat tokitan eta industriak ere pairatu zuen elementu zuriaren ondorioa. Kotxeak ezin izan ziren leku askotan ibili, agintariek hala debekatuta, kalte handiagoak ekiditearren.

Beti bezala, elurte hark izan zuen bere alde ona ere: haurrak gustura ibili ziren elur panpinak egiten eta elur bolak elkarri jaurtikitzen.  

ARGAZKIA: IBAN BOLINAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Está anunciado frío y nieve para los próximos días. También ahora hace treinta y dos años, en la segunda semana de enero 1985, anduvimos por el estilo – o peor- con una ola de frío siberiano que paralizó la marcha normal de la actividad. Muchos colegios, ikastolas y universidades suspendieron las clases, la industria sufrió consecuencias graves y hasta la circulación rodada fue prohibida en ciertos lugares, para evitar males mayores. 

Como siempre, también tuvo su parte positiva: los niños disfrutaron de lo lindo haciendo muñecos y arrojándose bolas.

martes, 10 de enero de 2017

COUSIDO-Robert Doisneau. CONEXION

Santiago Cousido Martinez-Conde naiz. Beste behin ere txoko honetan agertu nintzen. Aspaldi-aspaldi Arrasaten bizi izan nintzen eta oso oroitzapen onak gordetzen ditut. Argazkian naukazue, eskuinekoa. Egia esan, ez nago oso ziur besoak gurutzatuta dituen mutiko hori ote naizen. Explikatuko naiz.

Argazkia Robert Doisneau argazkilari frantziarrak aterata da. Eta diotenez, ni naiz erretratoko mutikoa. Galdera bat egin behar dut: inork al daki Doisneau 1955 inguruan Arrasatetik ibili ote zen? Eskertuko nuke informazioa, benetan.

Eta segi ezazue, elkartzen gaituen blog honi bizitza ematen!

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK. SANTIAGO COUSIDO

Soy Santiago Cousido Martinez-Conde. He salido en este rincón en alguna otra ocasión. De niño, hace ya muchos años, viví en Mondragón y guardo muy buenos recuerdos de mi estancia en ésa. En la fotografía soy el de la derecha. Bueno, la verdad es que no estoy seguro de ser yo. Me explicaré.

La foto está hecha por el gran fotógrafo francés Roberto Doisneau. Y por lo que aseguran, yo soy el que aparece en ella. Tengo una pregunta: ¿alguno de vosotros sabe si dicho fotógrafo pasó por Mondragón alrededor de 1955? Agradecería mucho la información.

Y a seguir dando vida a este blog, que nos une.