Laurogeita hamar urtek bereizten gaituzte argazki honetatik. Arrasateko sei neskak kamerari begiratzen diote, irribarretsu. Bizitza oso bat daukate aurretik, etorkizunak zer ekarriko dien jakin min, hari aurre egiteko adoretsu. Hasteko, Monterron Jauregiko lorategietara sartu ziren erretratoa ateratzeko.
Eurak dira,zutik ezkerretik, Konstantzi Ugalde, Isabel Ziardegi eta Kandida Otaduy. Eserita, ezkerretik: Merzedes eta Joxepa Ugarte ahizpak eta Benedikta Ezkurra.
ARGAZKIA: JUANI UGARTE LETONA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL