apirila 28, 2026

TOKI ONA JATETXEA - BAR RESTAURANTE TOKI ONA

 


Garai batean Toki Ona jatetxea izan zen Arrasateko erreferente nagusia. 1939an ireki zuen establezimendua Vicente Agirrek eta lau hamarkadatan arrasatearron helburuetariko bat izan zen ongi bazkaltzeko eta pintxo ederrak dastatzeko.

Gaurko argazki bildumak jatetxearen zenbait unetako ikuspegiak eskaintzen dizkigu. A! Eta azkenak - San Juanetako programa ofizial  batetik lortua- oker markatzen du Toki Onaren helbidea; ez zegon Recosta kalean, Resustan baizik, hots gaurko Iturriotz izenekoan. Hain justu, Hamalau deritzana dagoen tokia bera da.

Sarri komentatu dudan bezala, jatetxearen atzealdeak Zerkosteta aldera ematen zuen; baina gure orduko hizkeran Sekostietas esaten genion kaleari.

ARGAZKIAK: ALBERTO LOITI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El restaurante Toki Ona fue en su día la principal referencia en su género de Mondragón. Inaugurado en 1939 por Vicente Aguirre, el establecimiento fue durante cuatro décadas uno de los lugares predilectos de los mondragoneses para disfrutar de buena comida y degustar deliciosos pintxos.

La colección de fotos de hoy nos ofrece vistas del restaurante en diferentes momentos de su historia. ¡Ah! Y la última, obtenida de un programa oficial de San Juan, indica incorrectamente la dirección de Toki Ona: no estaba en la calle Recosta, sino en Resusta, es decir, en lo que hoy es Iturriotz. De hecho, el lugar donde hoy se encuentra Hamalau

La parte trasera del restaurante daba a Zerkosteta, la que en nuestra jerga de la época decíamos Sekostietas.





apirila 21, 2026

UNION CERRAJERAKO ENPLEGATUAK ESTIBALITZEN - EMPLEADOS DE UNION CERRAJERA EN ESTIBALIZ. 1956

 



1956 zen - apirilaren 25ean- San Markosen ospakizuna, enplegatu eta bulegarien zaindaria. Arrasateko enpresetan ari zirenek ospakizun-egitarau zabal bat izan ohi zuten jai horretan. Goizeko 11etan meza parrokian, eta ohiko txikiteoaren ostean herriko tabernak izaten ziren jomuga, normalean enpresa bakoitzekoek beren aldetik  prestatutako bazkarietarako. Iluntzean plazan dantzaldia, musika bandak alaituta, danentzat.

1956 zen - apirilaren 25ean- San Markosen ospakizuna, enplegatu eta bulegarien zaindaria. Arrasateko enpresetan ari zirenek ospakizun-egitarau zabal bat izan ohi zuten jai horretan. Goizeko 11etan meza parrokian, eta ohiko txikiteoaren ostean herriko tabernak izaten ziren jomuga, normalean enpresa bakoitzekoek beren aldetik  prestatutako bazkarietarako. Iluntzean plazan dantzaldia, musika bandak alaituta, danentzat.

Urte hartan Unión Cerrajera eta Roneoko enplegatuek programa berezia eratu zuten eta Estibalitzeko santutegia izan zuten jomuga. Kurtzetatik gora eginda, Legutioko urtegi bete berria ezagutzera joan ziren, santutegira eguerdiko mezatara ailegatzeko. Mezaren ostean argazkirako jarri ziren. Eta bazkaria Gasteizen egin zuten... hori bai, iluntzeko dfantzaldira garaiz iritsiz.

ARGAZKIA: CARMELO LETONA BILDUMA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Era 1956 -25 de abril-  y se celebraba la festividad de San Marcos, patrono de empleados y oficinistas. Las empresas de Mondragón solían tener el tradicional programa de celebraciones. A las 11 de la mañana, normalmente,  misa en la parroquia y tras el tradicional txikiteo se distribuían por bares y restaurantes, donde tenían lugar las correspondiente comidas. Al anochecer verbena en la plaza hasta medianoche, con la banda municipal de música.

Aquel año los empleados de Unión Cerrajera y Roneo prepararon un programa especial con salida al santuario de Estibalitz. Viajando por Kurtzeta, se dirigieron a conocer el recién estrenado embalse de Villarreal, para llegar al santuario a la misa del mediodía.Tras la misa posaron para la foto. La comida posterior la tuvieron en Vitoria... y llegaron a tiempo del baile de la plaza.



apirila 14, 2026

36ko GERRAN - EN LA GUERRA DEL 36


 Duela 90 urte. 1936ko gerran. Zenbait gudari, eta bi arrasatear antzeman ditut multzoan: ezkerrean eserita Angel Etxabe eta goiko eskuinean Santos Sologaistoa, biak ziorlatarrak.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hace noventa años. Guerra de 1936. Gudaris; y entre los retratados he reconocido a dos mondragoneses: Angel Etxabe, a la izquierda sentado, y Santos Sologaistoa,  arriba a la derecha. Los dos de Zigarrola.


apirila 07, 2026

Duela ehun urte. LAGUN ONAK - BUENOS AMIGOS. Hace cien años

 


Argazki hau Santa Barbaran atera zen 1926ko otsailean. 100 urte ditu, beraz.

Ikusgarria da zein dotore dauden jantzita. Igandea zela imajinatzen dut. Batzuek Maritxu Kajoi-n zeudela pentsa dezakete, baina garai hartan ez zen hori ospatzen.

Argazkian nire aita, Txomin, dago 23 urterekin, eskuinetik laugarrena, eta bere eskuinaldean bere anaia Pablo, bi urte zaharragoa. Besteen izenak ezin ditut eman. Arrasatekoak izango dira, eta ziur nago irakurle batzuek aita, osaba edo aitona ezagutuko dutela erretratatuen artean.

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JUAN  BAUTISTA KEREXETA

Esta foto está tomada en Santa Bárbara, en febrero de 1926. Tiene, pues, 100 años.

Es curiosa, por lo elegantes que van. Me supongo que sería domingo. Alguno pensará que estaban en Maritxu Kajoi, pero en esa época no se celebraba.

En la foto aparece mi padre Txomin, con 23 años, el cuarto por la derecha, y a su derecha vemos a su hermano Pablo, dos años mayor. A los demás, seguro que mondragoneses, no puedo ponerles nombre, pero seguro que algún lector reconocerá a su padre, tío o abuelo.

=====..=====

Oharra: Argazkia F.William zeritzan argazkilari batena da. William Arrasate inguruetan ibili zen garai horretan bere kamerarekin. Alberto Loitiren liburuan badira haren argazki batzuk. Dirudienez, Arrasate, Aramaio, Gatzaga hiruangeluan mugitzen zen.

Nota: La fotografía es de F. William, fotógrafo que anduvo en esa época con su cámara por los alrededores de Mondragón. En el libro de Alberto Loiti aparecen algunas de sus fotografías. No conocemos nada de él. Parece que su triángulo de actuación laboral estaba entre Aramaio, Mondragón y Salinas de Leniz.