uztaila 23, 2024

HURACAN TXAPELDUN. 1953


Zaldibar frontoiko futbol txapelketak ez dira gaurkoak. Argazkia – garaiko egunkari batean aurkitu dudana- 1953koa dugu. UCEA Kirol Elkarteak antolatutako norgehiagoketaren finalari dagokio, urte hartako uztailaren 26an jokatutakoa.

Aurrez aurre, Huracán eta Iberia taldeak ziren. Castor Uribe arbitroa zelarik, hauexek izan ziren jokalariak:

Huracán: Ruiz; Mondragón, Landa, Lasagabaster; Zubizarreta; Zubillaga, Egiluz eta Gomez.

Iberia: Jose Ramon;  Iriarte, Ugarte, Mario; Etxebeste, Errasti, Xipri eta Agirre.

Kronikak dioenez, Huracaneko kideak askoz indartsuagoak ziren gorputzez eta publikoak Iberiaren alde egin zuen. Partiduak ez zuen kolorerik izan, Huracanekoek irabazi baitzuten 9-2. Baina badirudi txalorik gehien jaso zuen futbolaria Xipri - Agustin Beitia- izan zela, “espectacular, prometedor delantero centro” Nabarmendutakoen artean ere, Egiluz, Zubillaga eta Landa talde irabazletik, eta Julian Errasti galtzaileetatik.

Partiduak intzidentzia batzuk izan zituen, besteak beste, hamargarren minutuan baloia zulatu egin zela eta konpondu behar izan zen; eta amaitzeko minutu batzuk falta zirela arbitroak jokoa geratu behar izan zuela jokoa, gazte batzuk frontoiko kantxara sartu baitziren.

Goiko argazkian, irabazleak zaleek inguratuta, eskuratutako garaikurrarekin ageri dira. Hirurogeita hamaika urte eman dira ordudanik.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los campeonatos de fútbol del frontón Zaldibar no son de hoy. La fotografía que encabeza estas líneas la he extraído de un periódico de 1953. Corresponde a la final de la competición organizada por el Club  Deportivo UCEA que tuvo lugar  el 26 de julio del citado año.

Se enfrentaron Huracán e Iberia. Siendo árbitro Castor Uribe,  los equipos se alinearon así:

Huracán: Ruiz; Mondragón, Landa, Lasagabaster; Zubizarreta; Zubillaga, Egiluz eta Gomez.

Iberia: Jose Ramon;  Iriarte, Ugarte, Mario; Etxebeste, Errasti, Xipri eta Agirre.

Según la crónica del partido, los jugadores del Huracán eran mucho más mocetones y el público apoyó al más jovencito Iberia. El partido no tuvo color, ganando Huracán por  9-2. Pero parece que el futbolista más aplaudido fue Xipri - Agustín Beitia-  “espectacular, prometedor delantero centro” Destacaron también  Egiluz, Zubillaga y Landa por los ganadores, y Julián Errasti del Iberia.

El partido no estuvo falto de incidencias, entre ellas que en el décimo minuto se pinchó el balón y hubo que arreglarlo, y que a falta de unos minutos para terminar el encuentro, el árbitro tuvo que parar el juego porque algunos jóvenes entraron en el terreno de juego.

En la foto de arriba, el equipo ganador, rodeado de hinchas, posa con el trofeo conquistado. Han pasado setenta y un años.

Urte hartan Huracanek beheko beste talde hau ere aurkeztu zuen txapelketan zehar / En el campeonato de aquel año el Huracán presentó en algún partido este otro equipo

Resusta, Lasagabaster, Mondragón, Landa, Zubizarreta;  Egiluz, Zubillaga, Muruamendiaraz eta Atxa (delegatua)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina