uztaila 23, 2021

IGERITOKIAREN TALDE ERAGILEA / GRUPO PROPULSOR DE LA PISCINA

 

1948ko uztailaren 24an inauguratu zen Unión Cerrajera S.Aren igeritokia eta bere kirol esparrua. Ez dakit argazkia egun hartakoa den, baina argazkiko lagunek osatu zuten, Arrasateko gizarteari solaserako barruti bat eskaintzeko enpresaren asmoa errealitatea bilakatzen aritu zen taldea. Denak enpresaren enplegatuak ziren. 

Gaspar Ezkurraren zuzendaritzapean - eserita, erdian- hortxe ditugu Barrutia, Azkoaga, Gonzalez anaiak, Leibar, Iturbe, Arregi, Etxebarria, Agirre, Uriarte, Beitia, Barrena, Uribe Herrero, Agiriano...

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El 24 de julio de 1948 se inauguró la piscina y todo el complejo deportivo de Unión Cerrajera S.A. No puedo especificar si la foto es de aquel día, pero lo que sí es claro es que quienes aparecen en la foto formaron el grupo que trabajó en hacer realidad el deseo de la empresa de ofrecer un espacio de solaz a la sociedad mondragonesa. Todos son empleados de la empresa.

Bajo la dirección de Gaspar Ezkurra - sentado, en el centro- ahí están ellos: Barrutia, Azkoaga, hermanos Gonzalez, Leibar, Iturbe, Arregi, Etxebarria, Agirre, Uriarte, Beitia, Barrena, Uribe, Herrero, Agiriano...

GEHIAGO IGERITOKIARI BURUZ - MÁS SOBRE LA PISCINA  

https://1949arrasate.blogspot.com/2013/07/duela-65-urte-inauguratu-zen-se.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2014/09/oroitzapenetako-tranpolinetik-desde-el.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2015/07/udan-igerilekura-en-verano-la-piscina.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2016/06/carmelo-txapeldun.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2020/07/50etako-tritoiak-los-tritones-de-los-50.html

https://txemax3.blogspot.com/2011/07/juanito-vega-arrasateko-igerilekuko.html

 

uztaila 20, 2021

PAKO AZPIAZU, KIROLARI ARRASATEARRA GOGORATUZ - RECORDANDO AL DEPORTISTA MONDRAGONES PACO AZPIAZU

 

Tristan (botikina) Azpiazu, Egidazu “Kurri”, Arana “Cano”, Biktor, Guridi, Jaxinto; makurtuta: Berezibar “Txaparro”, Arriaran, Kabido, Aranburu “Fertxu”, Zubillaga eta Laso. Iturripen, 1950ean.

 Pako Azpiazu Elgoibarren jaiotako arrasatearra genuen, eta Mondran aritu zen, iragan mendeko berrogeietan. Juventud Deportiva Mondragonen bitartez, herriko HOACen (Hermandad de Obreros de Acción Católica) idazkari izendatu zuten. Futbola 1949an utzi zuen eta beste afizio handi bati heldu zion: mendizaletasuna. Baina gutxi disfrutatu ahal izan zuen.

Aurreko batean nioen bezala, Gorbeian izandako, istripu baten ondorioz, 1951eko abuztuaren 15ean.

ARGAZKIAK: AMAIA AZPIAZU ETA JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 

HOACen txangoan, 1949, Mondraren futbolari ohi askorekin. Pako erdiko lerroan, eskuinetik bigarrena

Paco Azpiazu era un mondragonés nacido en Elgoibar, que jugó en el Mondra a mediados de los años cuarenta del pasado siglo, y que a través de Juventud Deportiva Mondragón ocupó el cargo de secretario de la HOAC (Hermandad de Obreros de Acción Católica) local. Dejó el fútbol en 1949 y su tiempo libre lo dedicó a otra de sus pasiones: la montaña. Desgraciadamente no pudo disfrutar mucho de su afición.

Como dije en una anterior, Paco Azpiazu falleció el 15 de agosto de 1951, a consecuencia de un accidente en el monte Gorbeia.

Pako Azpiazuri agur omenaldia egin zioteneko argazkia. UCEAren Zaldispe futbol zelaian, 1950eko San Juanak. Raimundo Velez de Mendizabalek ematen dio Azpiazuri opari bat. Lekukoak, Pako de la Cruz “Pako Medallas” eta Jesus Vitoria futbolari ohia.

Pako Azpiazuri Gorbeian eskaini zitzaion gurutzearen bedeinkapeneko eguna. Justina Aranburu alarguntsa, Pakoren ama eta Azpiazu-Aranburu sendiko kideak agertzen dira.

Gurutzearen bedeinkapenera Gorbeiara hurbildutako Arrasateko senitarteak Jose Luis Iñarra herriko erretorearekin.  

Arrasateko adiskide talde bat, gurutzearen bedeinkapenera joan zena, Iñarra erretorea buru.

PAKO AZPIAZURI BURUZ GEHIAGO

https://1949arrasate.blogspot.com/2021/07/gorbeian-gaur-duela-70-urte-en-el.html