1951-07-01. Arrasateko lagun talde batek Gorbeiara igotzea erabaki zuen eta Muruatik gora abiatu zen tontorreraino. Goizean goiz ibili ziren eta gurutzera heldu zirenean artean hotz zegoen, goiko argazkiko itxurek garbi asko adierazten duten bezala. Egun hartan, gurutzea eraiki zela berrogeita hamargarren urtebetetzea ospatzen ari zen.
Ezagun egiten zaizkidan arrasatearren artean, aipa dezadan, atzeko lerroan, gurutzearen eskuineko aldea amaitzen deneko txapeldunaren aldamenean Pako Azpiazu dagoela. Gorbeian bertan hil zen Pako urte hartako abuztuaren 15ean, hau da argazki hura atera eta hilabete eta erdira.
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Primero de julio de 1951. Un grupo de mondragoneses decidió aprovechar la jornada festiva para subir al Gorbea. Y hasta la cumbre llegaron, partiendo de Murua. Anduvieron muy temprano y al alcanzar la cruz el ambiente era aún fresco, como bien se puede apreciar en la foto superior. Aquel día se celebraba el cincuenta aniversario de la erección de la cruz.
Entre los bastantes mondragoneses que he reconocido quiero citar a uno de ellos. Se encuentra en la fila de atrás, y lo he destacado en cuadro aparte. Se trata de Paco Azpiazu, quien murió en accidente de montaña, en el mismo Gorbea, justo un mes y medio más tarde de obtenerse la foto.
Eta nekearen ondoren, bazkaria, eta bazkalondoan argazkia. Enrike Landaluzek gustura erre zuen zigarro purua.
Y tras la subida y para reponer fuerzas, la comida, y tras ella una nueva foto. Enrique Landaluze fumó a gusto su cigarro puro.
Hiru urte nituen Paco Azpiazu hil zenean. Bere ama 'Hermene' eta bera ezkondu aurretik auzokoak ginen, Zigarrolan portal berdinean eta atez ate, gaur egun Meneta taberna denaren gainean. Bere alaba Amaia, Paco hil ondoren, amonarekin bizi izan zen.
ErantzunEzabatueskerrik asko Juan Bautista, zure oroitzapenengatik!!
EzabatuEsagutzen dudan bakarra Enrique Landaluze da. Marko aldekoa zen. Bere harategian erosten genuen okela.
ErantzunEzabatu