1924 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1924 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

abendua 24, 2024

LETONA ARRIETA SENDIA

Ondoko argazkiak bihar betetzen ditu ehun urte. 1924ko abenduaren 25ean atera zen, eta Letona Arrieta anaia-arrebak agertzen zaizkigu. Argazkia, Arrasateko Claret argazkilariak atera zuen.

Nagusitik txikienera daude lerrotuta. Eurak dira, Joxe (garaian 16 urte), Balendin (15) Luisa (13) Jesus (9) eta Asun (7)

Letona Arrieta sagako zenbait kidek zerikusi nabarmena izan zuten XX. mendearen bigarren erdiko Arrasateko garapen sozio-ekonomiko-kulturalean.

 ARGAZKIA: CARMELO LETONA BILDUMA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La presente fotografía cumplirá mañana cien años. Está obtenida el 25 de diciembre de 1924, y muestra a los hermanos/as Letona Arrieta. La fotografía fue obtenida por el fotógrafo mondragonés Claret.

Escalonadamente dispuestos por edades - y altura- ahí tenemos a Joxe (16 años) Valentín (15) Luisa (13) Jesús (9) y  Asun (7)

Miembros de la saga de los Letona Arrieta tuvieron notable incidencia en el desarrollo socio-económico-cultural mondragonés de la segunda mitad del siglo XX.





uztaila 16, 2024

TOKI BEREAN GAUDE - ESTAMOS EN EL MISMO SITIO


Iragan mendeko hogeietan gutxi gora behera - ehun urteko tartearekin- Indalezio Ojanguren argazkilari eibartarrak goiko bazterra jaso zuen bere kamerarekin. Eta behekoan eguneko panoramika agertzen zaigu.

Ormaren kontra dagerrenak gaur ez luke tokia ezagutuko... parrokiako dorrea eta Altamira baserria (hau ere aldatuta) ezik gainerakoa arrotza izango baitzitzaion.

ARGAZKIAK: INDALEZIO OJANGUREN ETA JMVM
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Existe aproximadamente un intervalo de cien años entre las dos fotos. El fotógrafo eibarrés Indalecio Ojanguren captó con su cámara la instantánea superior. Y la de abajo nos muestra el actual aspecto del mismo rincón.

La persona que se apoya en la pared no reconocería hoy el lugar... ya que salvo la torre parroquial y el caserío Altamira (también renovado) el resto le resultaría totalmente ajeno.




 

ekaina 25, 2024

podcast. SAN JUANAK 1924 FIESTAS DE SAN JUAN.podcast

 PODCAST

Zer bizi izan zuten 1924ko mundrautarrek San Juan jaietan? Lekuko idatziei bagagozkie,  futbola eta pilota, topera. Club Deportivo Mondragonek alde batetik eta Zaldibarko frontoiaren ustiapena zeraman enpresak bestetik, ahaleginak egin zituzten herritarron artean interesa pizteko. Zaila zuten lantegia. Lortu ote zuten ala ez… inork ez digu argituko.

Ekainaren 22an, igandea, Club Deportivo Mondragon eta Donostiako Avion taldeak aritu ziren Maala futbol zelaian, euriak goitik behera egiten zuen bitartean. Hiruna goletara amaitu zen norgehiagoketa. Biharamunean, 23an, Real Sociedad – Erandio taldeak neurtu ziren. Eta bizkaitarrek irabazi zuten. Baina, kontuz, irudimen (eta baliabide ekonomikoen) eskasian, astelehenean ostera jokatu zen partidua, ekipo berdinekin.

Pilotan, berriz, bost egunetan aritu ziren pilotariak (herrikoak eta kanpokoak). Horrela,  larunbatean arratsaldeko 7etan,  Mendizabal “Vivillo” eta Mondragones II – Zestona eta Uribe programatu zen. Lauak herriko pilotariak ziren. Eta igandean, 22,  arratsaldeko 3etan, Mallabia anaiek (3tik ateratzen zutenak) Bojas eta Artazo II (sake librea) kontra ihardun zuten.

Gauza da, Arrasate Donostiatik artean are urrunago zegoenez… inon ez zela islatu nola amaitu ziren pilota norgehiagoketa haiek… ezta jokatu ziren ere.

Horrezaz gain, jai egitarauan, erromeria Biteri lorategian, eta su artifizialak iragartzen ziren. Hori bai, eskuko programan, “Udaletxea oso dotore egongo da argiztatua”

ARGAZKIA: JOSE LETONA FUNTSA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

¿Qué se les ofreció a los mondragoneses durante las fiestas de San Juan de 1924? Si nos referimos a los testimonios escritos, fútbol y pelota, a tope. El Club Deportivo Mondragón por un lado y la empresa que explotaba el frontón de Zaldibar por otro, se esforzaron por despertar el interés de la ciudadanía. Pero tenían una misión difícil. Si tuvieron éxito o no... nadie nos lo dirá a estas alturas.

El domingo 22 de junio el Club Deportivo Mondragón y el Avión donostiarra disputaron un encuentro de fútbol en el campo de Maala.  Llovió a jarros. El partido acabó con los equipos igualados a tres goles. Al día siguiente, el día 23, se enfrentaron los equipos Real Sociedad - Erandio. Había sido programado el Real Unión, pero los iruneses no pudieron acudir y se optó por los bizkaitarras. Y ganaron éstos. A falta de imaginación (y de recursos económicos) por parte de los organizadores de las fiestas, al día siguiente se repitió el partido.

Por su parte, los pelotazales disfrutaron durante cinco jornadas, con pelotaris locales y foráneos. Así, el sábado a las 7 de la tarde se programó el Mendizábal "Vivillo" y Mondragones II - Zestona y Uribe. Los cuatro, pelotaris arrasatearras. Y el domingo 22, a las 3 de la tarde, los hermanos Mallabia (que anotaron de 3) jugaron contra Bojas y Artazo II (tiro libre).

La cosa es que como a la fecha Mondragón estaba aún más lejos de Donostia     que hoy... no quedó reflejado en ningún lado cómo acabaron aquellos partidos de pelota... ni si se llegaron a jugar.

Por demás, el programa festivo anunciaba una romería en los jardines de Biteri y fuegos artificiales. Eso sí, en el programa oficial editado se leía, “El ayuntamiento estará elegantemente iluminado”


maiatza 28, 2024

podcast.ETXE TXIKIAK. 1924. CASAS PEQUEÑAS.podcast

  PODCAST


1924ko maiatza berde kolorez etorri zen Arrasatera, Maala aldetik.  Zenbait atzerapenen ostean Etxe Txikiak – edo Etxe Merkeak, esaten zitzaien bezala- eraikitzeari ekin baitzitzaion apirilaren amaieran. Etxebizitzen eskasia arazo larria zen herrian eta Union Cerrajerak bultzatutako ekimen hark arindu egingo zuen estutasuna. Albiste itxaropentsua, beraz.

Etxe txikien harira, Madrileko prentsa espezializatuak Unión Cerrajeraren etxaldearen gaineko aipamena egiten zuen. Bertan irakur zitekeen, enpresak Nafarroako Arteaga etxegile sonatuari enkargatu ziola 22 etxebizitza eraikitzea (gero 18 izan ziren), hasiera batean bat eta biko solairutakoak, 3.500 eta 6.000 pezetaren arteko aurrekontuarekin. Eta proiektuaren zuzendaritza Artetxe arkitektoari egokitu zitzaiola azaltzen zuen “La Construcción moderna” zeritzan  aldizkariak.

Esan behar da,  Primo de Riveraren diktadura garaian (1923-1930) “etxe merkeak” eraikitzeko kanpaina izan zela Espainiako  enpresetako langileentzat, Alemania, Austria eta europar beste lurralde batzuetan ematen zen modeloari jarraiki. Union Cerrajerak ere  erosi zituen terreno batzuk, Maalan, eta 18 etxe prestatu zituen. Errekurtsu murritzekin eraiki ziren arren, etxe haiek arrazoizko irizpide arkitektonikoekin diseinatu ziren, espazioari eta hirigintzari begiratuz. UCEM-ek estilo bat markatu zuen etxegintzan ere Arrasaten, oraindik ere – ehun urte beranduago- herriko hirigintzaren gaineko arduradunentzat eredu argigarria dena Ehun urte betetzen dira aurten, beraz, etxe haien eraikitze lanari ekin zitzaiola, eta hortxe daude, eredugarriak.

ARGAZKIA: ALBERTO LOITI

KOMENTARIOAK: KJOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Procedente de Maala, mayo de 1924 llegó a Mondragón vestido de verde.  Después de varios retrasos, a finales de abril comenzó la construcción de las Casas Pequeñas -o Casas Baratas, como se las llamaba-. La escasez de vivienda era un grave problema en la localidad y esta iniciativa impulsada por Unión Cerrajera aliviaría el problema.

 En relación a las Casas Pequeñas, la prensa especializada de Madrid mencionó la decisión de Unión Cerrajera. Se podía leer que la empresa encargó al reconocido constructor navarro Arteaga la construcción de 22 casas (posteriormente fueron 18), inicialmente de una y dos plantas, con un presupuesto de entre 3.500 y 6.000 pesetas. Y la revista "La Construcción moderna" comentaba que la dirección del proyecto se ofreció al arquitecto Artetxe.

 Hay que decir que durante la dictadura de Primo de Rivera (1923-1930) hubo una campaña para construir "casas baratas" para los trabajadores de las empresas españolas, siguiendo el modelo que se daba en Alemania, Austria y otros territorios europeos. Unión Cerrajera compró un terreno en Maala y preparó 18 casas. Aunque fueron construidas con recursos limitados, esas casas fueron diseñadas con criterios arquitectónicos razonables, teniendo en cuenta el espacio y la planificación urbana. UCEM marcó un estilo en la construcción de viviendas en Mondragón, que sigue siendo, cien años después, un válido ejemplo para los responsables actuales del urbanismo local.


maiatza 07, 2024

duela ehun urte. SAN ISIDRO EGUNA 1924. Hace cien años

 

Oso argazki esanguratsua da: San Isidro jaia, 1924ko maiatzaren 15. Hau da, auzoko jaiak urtero ospatuko ziren erabaki eta bigarren edizioa betetzen ari ziren argazkikoak, urtebete lehenago - hain zuzen, auzoko eskolak inauguratzeko ekitaldian- San Isidro ospatzea erabaki ondoren. Zigarrolako gaztedia agertzen da argazkian. Eta astoaren lehen agerpen publikoa da argazkikoa.

Batzuk identifikatu ditugu: Martin Etxebarria (astoarekin) Albino Arabaolaza, Jesus Narbaiza, Emeteri Narbaiza, Jabier Zelaiaundi “Antoña”,  Maria Arregi, Marta Sagasta, Petra Garai “Makatz”, Paulo Arizabaleta, Bittor Gorosabal “Axerikua”, Maria Gorosabel,  Gregorio Arregi “Arruenekoa”, Barrutiabengoa “Arbe”…

Musakolatarrak euren jai propioen lehen urtemuga ospatzera prestatzen ari ziren eta maiatzaren 15eko goizeko 9etarako meza bat eratu zuten, San Juan Bautista parrokian. Artean eraiki gabe zegoen San Isidro eliza.  Goizeko hamaiketan, berriz, neska-mutikoentzako krossa izan zen, bi kilometrotan. Irabazlea Javier Gorosabel.

Eguerdian kontzertua iragarri zen, Bergarako “Laxaro” soinujolearekin. Eta gero bazkaria Oxiñako jatetxean. Andres Arregi “Kataide”k hartu zuen hitza eta eten egin behar izan zitzaion hitz jarioa, Zeleta eta Ezekiel bertsolariek ere txanda izan zezaten. Arratsaldeko 5etan, bestalde, bigarren kross lasterketa izan zen, hamazortzi urtetik gorakoentzat, eta Anastasio Garzia izan zen garailea.

Udal musika bandak eta soinujoleak alaitutako dantzaldia zegoen programan baina euria izan zen eta “Laxaro” bakarrik aritu zen, bere soinuarekin.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Se trata de una foto muy significativa,15 de mayo de 1924, San Isidro. Es decir, la segunda edición de las fiestas de Zigarrola, tras haberse decidido un año antes - con motivo de la inauguración de las escuelas del barrio-  celebrarlas  anualmente. Es la juventud del barrio la que aparece en la foto. Y es curioso que ya en aquella primera edición aparezca el burro, que se transformará en símbolo del barrio.

Hemos identificado algunos, Martin Etxebarria (con el burro) Albino Arabaolaza, Jesus Narbaiza, Emeteri Narbaiza, Jabier Zelaiaundi “Antoña”,  Maria Arregi, Marta Sagasta, Petra Garai “Makatz”, Paulo Arizabaleta, Bittor Gorosabal “Axerikua”, Maria Gorosabel,  Gregorio Arregi “Arruenekoa”, Barrutiabengoa “Arbe”…

Hace cien años, los vecinos de Zigarrola/Musakola se preparaban para celebrar el primer aniversario de sus propias fiestas y organizaron una misa para las 9 de la mañana del 15 de mayo, que tuvo lugar en la parroquia de San Juan Bautista. La iglesia de San Isidro aún no estaba ni en proyecto.  A las once de la mañana tuvo lugar una carrera de cross infantil, sobre dos kilómetros de recorrido. El ganador fue Javier Gorosabel.

A mediodía se ofreció el concierto del acordeonista bergaratarra "Laxaro". Y a continuación comida en el restaurante Oxiña. Andrés Arregi "Kataide" tomó la palabra y tuvo que cortársele el discurso, para que también tuvieran su turno los bertsolaris del barrio Zeleta y Ezequiel. A las cinco de la tarde, se disputó la segunda carrera de cross, para mayores de dieciocho años,  siendo el ganador Anastasio Garzia.

El programa incluía bailables amenizado por la banda municipal de música y el citado “Laxaro” pero llovió y sólo actuó el acordeonista.

otsaila 06, 2024

DUELA EHUN URTE UME TXINATARREN ALDE - HACE CIEN AÑOS EN APOYO DE LAS NIÑAS/OS CHINOS

 

1924 urteko Errege Egunean Arrasaten diru biltze bat egin zen. Helburua Txinako umeen aldeko laguntza eragitea zen, eta horretarako auzoz auzo eta kalez kale ibili ziren ume arrasatear biltzaileak. Argazkian ikus daitekeen moduan txinatar erara jantzi ziren.  Kronikak dioenez, diru kopuru handi lortu zen.

Argazkia garai hartan Arrasatetik ibili zen Wiliams argazkilari batek atera zuen.

ARGAZKIA: ALBERTO LOITI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El día del Rey de 1924 se llevó a cabo una postulación de fondos en Mondragón. El objetivo era recaudar dinero para la educación de los niños/as chinos y, para ello, los y las postulantes arrasatearras fueron de barrio en barrio y de calle en calle. Como se puede apreciar en la foto, vestían al estilo chino. Según la crónica se obtuvo una muy bonita cantidad de dinero.

La instantánea fue tomada por un tal Williams, fotógrafo que en aquella época estuvo por a villa.


urtarrila 14, 2024

Podcast. 1924 URTEARI HASIERA EMANEZ. Podcast


Jesus Trincado

“1924. urteari hasiera emanez ” ipini diot izenburua gaurko argazkiari. Eta hain zuzen ere, duela ehun urte Arrasaten emandako albiste bati dagokio erretratoa. Konkretuki Jesus Trincado Baños arrasatearrak Donostiako egunkari baten titularrak irabazi baitzituen, “Un gran artista” zioena. Jesus Trincado arrasatear peto-peto horietakoa izan zen, 1909an jaioa.

Baina 2024an sartu berri garenez, begira dezagun zer gertatzen zen Arrasaten duela mende oso bateko urtarril hartan.

===================.

Primo de Riveraren diktadurapean bizi zen  estatuan, eta noski Arrasateko udaletxera ere horren eragina heldu zen. Direktorioaren agindupera osatu zen udala eta 1923ko urritik Melkiades Jauregibarria zen alkatea. Udal kudeaketan 1924. urteari, beraz, Jauregibarriarekin eman zitzaion ongi etorria. Diodan, dena den, urte hartako martxoan, beste agindu baten bitartez Dagoberto Resustak hartu zuen agintaritza udaletxean.

Prentsara jo dut, 1924ko hasieran Arrasaten zer bizi zen jakiteko. Eta honako albiste honekin egin dut topo, urteari hasiera ematen ziona: Biteriko lorategiak bertan behera utzita zeuden. Bai, Udalak ez bide zien arreta handirik ipintzen eta umeteriak txikizioak egiten zituen jolaserako orduetan. Arrasateko korrespontsalak gogoratzen zuen moduan, Pedro Biteriri ere zor zitzaion Azoka Plaza eta zioenez urte hartan 8.000 pezeta garbiko irabaziak utziko zituen zergen bitartez; eta bere idazkia amaitzeko galdetzen zuen kazetariak: ezin al du Udalak diru horretatik apur bat zaintzaile bat kontratatzean inbertitu?

===================.

1924 urteko Errege Egunean -Arrasaten diru biltze bat egin zen. Helburua Txinako umeen aldeko laguntza eragitea zen, eta horretarako auzoz auzo eta kalez kale ibili ziren ume arrasatear biltzaileak txinatar erara jantzi ziren eta, kronikak dioenez, diru kopuru handi lortu zen.

Diruarekin pozik geratuko zen beste bat Jose Otxoa txistularia izan zen, udal funtzionario izendatu berria. Ordura arteko txistulari titularrak 210 pezeta kobratzen zituen urtero, eta berari urtarrilaren 7ko udal bilkura osoak soldata 260 pezetatan jartzen erabaki zuen.

Urtarrilaren 7ko bilkuran ere Udalak herriko bolatokia eta frontoiaren urteko kudeaketa enkantean jarri zituen. Bolatokiaren zerbitzua Antonio Madinabeitiak eraman zuen 102 pezetatan, eta frontoian Juan Zaitegik 125  pezetaren truke.

Eta urtarrilaren 13an egundo haize boladak izan bide ziren Arrasateko inguruetan; teilak haizetik zihoazen eta jendea arrisku handirekin ibiltzen zen kaleetan. Kalterik handiena Maala futbol zelaiaren inguruan eman zen. ELMA enpresa sortu berriaren tailerreko teilatua haizeak metro batera altxatu zuen eta eraikina behera erori zen. Kalteak 10.000 pezetatan baloratu ziren. Zorionez ez zen kalte pertsonalik gertatu.

===================.

Duela mende osoko Arrasate hartako giroaren gaineko ideia egiten jarraitzeko, diodan, urtarrilaren 13an pilota partidua izan zela, Afrikan zeuden herriko soldaduen premiak arintzearen alde. Mondragones II eta Velez de Mendizabal aritu ziren Zarraoa eta Zestonaren kontra. Lehenek irabazi zuten samur. 165 pezeta bildu ziren, eta diru biltzaileak Faustina Arregi, Narzisa Ayastuy eta Maria Isasi andereñoak izan ziren.

Eta urtarrilaren 13an futbolean Club Deportivo Mondragónek Bergarako Alkartasunaren kontra jokatu zuen Maalako futbol zelaian. Mondrak honako ekipoa azaldu zuen: Madinabeitia; Herrera, Azkoaga; Arregi, Zabarte, Mondragón; Mendizabal, Oianguren, Orobengoa, Ubago eta Zarraoa. Etxekoek irabazi zuten 1-0, Herrerak penaltyz sartutako golari esker.

Intzidentzia larriak izan bide ziren arbitroak jokalari bana kanporatu baitzituen, euren arteko liskarrarengatik. Kanporatutako arrasatearra Azkoaga izan zen. Kronika egileak dioenez, Bergarako jarraitzaileek bortizki erreakzionatu zuten eta guardia zibilek interbenitu behar izan zuten iskanbila handiagoetara ez pasatzeko.

Baina egun haietako albisteen artetik gehien atsegin izan dudana, herriko neskei egiten zitzaien deialdiarekin du zerikusirik. Club Deportivo Mondragonek dei berezia egiten zien neska arrasatearrei, kirolaren praktikarako izena eman zezaten; eta klubak agintzen zuen, futbolaren praktikarako ez ezik, tenis eta mendizaletasunari eragiteko ere bitartekoak ipiniko zituela.

Deialdi garrantzitsua, bai horixe!

martxoa 30, 2021

podcast.1924ko ASTE SANTUA - SEMANA SANTA DE 1924.podcast


Ehorzketa santua. 1924ko apirilaren 18

Ostiral Santuan Oinazetako Birjinaren irudia Viteri Eskola aurretik igarotzen ari da. Argazkilariari begiratzen diote hurbil daudenek, aingerutxoak barne. Arrosario Santuko Kofradiari dagokio Ama Birjinaren irudia eramatea eta horren maiordomo nagusia den alkateak  - Juan Goñi, bizarduna- prozesioa irekitzen du.

Jose Mari Urangaren apunteei esker, badakigu lehen lerroko gorbataduna Julio Barandiaran “Mentu” dugula. Eta aingeruak Jaime Zubialdea “Torres”, Jose Barrena eta Luziano Aranbarri ditugu.

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Santo Entierro. 18 de abril de 1924

El Viernes Santo pasa la imagen de la Virgen de los Dolores frente a la Escuela de Viteri. Corresponde a la Cofradía del Santo Rosario llevar la imagen de la Virgen y el alcalde Juan Goñi, con barba, mayordomo principal de aquélla, abre la procesión.

Gracias a las notas de José Mari Uranga, sabemos que en la primera línea izquierdatenemos a Julio Barandiaran "Mentu", encorbatado, y que los ángeles son Jaime Zubialdea “Torres”, José Barrena y Luziano Aranbarri.

ARRASATEKO ASTE SANTUARI BURUZ GEHIAGO / MAS SOBRE LA SEMANA SANTA EN MONDRAGON

http://1949arrasate.blogspot.com.es/2016/03/hilobi-santua-santo-sepulcro-1940.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2018/03/ostegun-santua-1944-jueves-santo.html

http://1949arrasate.blogspot.com.es/2014/04/1950eko-ostegun-santua-jueves-santo-de.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2017/04/aste-santua-1957.html

http://1949arrasate.blogspot.com.es/2015/03/oinazetako-ama-birjina-paso-de-la.html

 

uztaila 24, 2020

INCA FUTBOL TALDEA

Argazkia 1924koa izan daiteke, edo gehienez jota 1925ekoa. Arrasateko Inca futbol taldea da, jubenilak, artean herriko futbolaren errealitatea etxe-esparrura mugatzen zeneko ekipoetako bat. 1912-1916 tartean lurralde eta herrialde mailan aritu ostean, Mondra desagertu zen, sei urteren ostean berragertzeko. Bitartean, herrian ez zen futbolerako zaletasuna itzali eta jokalari asko atera zen.

Argazkikoek, Maalako futbol zelai berrian, baita berri-berriak genituen Etxe Txikiak dituzte bizkarrean. Eta eurak dira (ezkerretik) Altube, Axpe, Olazagoitia, Martinez de Ubago, Riviere, Atxa, Zaitegi, Aranburuzabala eta Armengou (Jose Mari) Makurtuta: Madinabeitia eta Olabe.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La fotografía puede ser de 1923 o, como mucho, de 1924. Se trata del Inca, equipo juvenil mondragonés, que en aquel entonces - junto a otros de la misma categoría- disputaban sus encuentros a nivel local, por la desaparición en 1916 del Mondra - tras su recorrido desde 1912, en competiciones territoriales. Pero en ese período de parón, no falló la afición al fútbol, saliendo muy buenos futbolistas.

Los de la foto, en el recién estrenado campo de Maala (24 de junio de 1923) tienen a sus espaldas las también novísimas Casas Pequeñas. Y ellos son: (de pie por la izquierda) Altube, Axpe, Olazagoitia, Martinez de Ubago, Riviere, Atxa, Zaitegi, Aranburuzabala y Armengou (Jose Mari) Agachados: Madinabeitia y Olabe.