Gurea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gurea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

iraila 13, 2012

EL MAYOR ESPECTACULO DEL MUNDO



Egia da Portaloia izan dela Arrasateko historian gune estrategikoa zeinu desberdinetako espektakulutarako. Hortik eraso zuten 1448an, gure herria guztiz kiskalita geratu zenean; hortik abiatu dira hamarkadatan txikiteroen eraso "kiskalgarriak" eta bertatik ikusi ahal izan dugu zenbait arrasatear belaunaldiren ibilaldi martxosoa. Eta Portaloitik ere eskaini izan diogu (eta oraindik ere halaxe da) behin betiko agurra, “Sanperioren Ortu”, Alday edo San Kristobalerantz zihoanari.

Argazkiko adiskideak solasaldi bizian ari ziren argazkilaria handik igaro zenean. Eta betierekotu egin zituen bere artearekin. Mundrautar peto-petoak: Sabin "Txiki", Uribetxebarria, Eriz, Monty, Txomin Txiki, ... “Bazuan baña fanzuan!”

Argazkiko tituluarekin ez naiz okertu, badakit-eta Portaloikoa ez dela munduko espektakulurik bikainena. Hortik ibiliko gara baina oraindik ez gara "humanitatearen ondare" izatera heldu. Hala ere, konturatzen bazarete Gurearen karteldegian, "El mayor espectáculo del mundo" zen arratsalde hartako pelikula. Cecil B. De Milleren magiarekin gozatuko zuten Gureara hurbildu zirenek. Eta James Stewart, Charlton Hestonekin,... Ba hori, munduko espektakulurik bikainena. 1955 inguruan genbiltzan.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: RAFA GARAY


Es verdad que el Portalón ha sido un punto estratégico para espectáculos de signo diverso en la historia de Mondragón. Desde ahí se produjo el ataque de 1448, cuando la villa queda reducida a cenizas. Desde ahí también se han realizado durante décadas los diarios arranques "incendiarios" de los chiquiteros. Desde ese lugar hemos podido observar el paso marchoso de varias generaciones mondragonesas. Y desde el Portalón se contemplaba (se contempla aún) el paso último y definitivo hacia “Sanperioren Ortura”, Alday o San Cristóbal.

Los amigos de la foto se encontraban aquel día en amigable cháchara, cuando acertó a pasar por allí el fotógrafo y los inmortalizó con su arte y su cámara. Mondragoneses de cuerpo entero: Sabin "Txiki", Uribetxebarria, Eriz, Monty, Txomin Txiki,... “Bazuan baña fanzuan”

Pero no me he equivocado al elegir el título de la foto. Ya sé que el de Mondragón no es el mayor espectáculo del mundo. Por ahí le anda, pero aún no hemos llegado a que sea considerado  "patrimonio de la humanidad" Pero si os dáis cuenta, en la cartelera del Gurea aparece anunciada la película de aquella tarde: "El mayor espectáculo del mundo". Los que se acercaron al cine frontón gozarían sin duda con la magia de Cecil B. de Mille. Y con James Stewart, Charlton Heston... Pues éso: el mayor espectáculo del mundo. Estábamos por 1955.

uztaila 03, 2012

BURT LANCASTER BEGIRA // NOS CONTEMPLA BURT LANCASTER



Hortxe naukazue, nire aittitta Juan eta anaiarekin. San Juan jaiak ziren, 1955 inguruan, eta barraketara eramango gintuen nire aitaren aitak goiz hartan. Eta koreanoren bat erosiko zigun, ziur, edota barkilloak. Litxarrerixak orduan ere jaten genituen... baina gaur baino gutxiago, jakina.

Ia nork asmatzen duen zer pelikula iragartzen ari ziren Gureako karteldegian! Begira ondo... Egun hartan, zalantzarik gabe, Burt Lancaster ausarta genuen gure zain frontoi-zine aretoko pantailan, arratsaldeko 4etan: ¡¡Apache!!  Pezeta bat ordaintzen zen aulkiko. Ate aurrean ilara luze bat egiten genuen Gureara sartzeko eta atean Iñaki Agiriano egoten zen sarrerak hartzen ari; eta ia-ia ezina zen misioan, ordena apur bat ipini guran, berriz, “Krisis”


ARGAZKIA ETA KOMENTAIOAK: ARANTZA OLAVE
 

Ahí me tenéis, con mi aittitta Juan y mi hermano. Eran las fiestas de San Juan, de alrededor de 1955,  y seguro que aquella mañana nos llevó el padre de nuestro aita a las barracas. Y nos compraría algún que otro coreano o barquillos. Los niños siempre han suspirado por las litxarrerias... aunque menos que hoy, por supuesto.

¡A ver quién adivina qué película anunciaba aquél día la cartelera del Gurea! Fijaos bien... En la sesión de las 4 de la tarde, sin resquicio a la duda, se nos presentaba en la pantalla del cine-frontón el gran Burt Lancaster, en su papel de !!Apache!! Pagábamos una peseta por asiento. Y formábamos largas colas para entrar, situándose en la puerta Iñaki Agiriano a quien había que dar la entrada. En el interior, y en misión cuasi-imposible por poner un poco de órden, “Krisis”