martes, 30 de junio de 2020

EUSKAL JAIA. 1964

Hortxe naukazue, eskuinean, nire hamabost urteekin...artean bete gabe.. Arbolapetako tantaia ere sasoitsu zegoen. Normala, berrogeita hamasei urte eman baitira ordudanik. Bai, 1964ko Arrasateko euskal jaian ateratako argazkia da, biziki gozatu genuen egunekoa, ekainaren 28a, hain zuzen.

Nirekin batera lagun handi bat daukat: Puri Iturbe, hainbat abenturatako kidea. Biak orrazkera modernoarekin agetzen gara, ezta? Eta bankuan eserita, Lorentzo tabernako Lezeta ikusten dugu.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA MERCADER
Ahí me tenéis, con mis quince años...aún por cumplir. También el gigante de Arbolapeta mostraba gran salud. Normal, no en balde han transcurrido desde entonces la friolera de cincuenta y seis años. Estábamos en 1964, el día 28 de junio, fecha en la que se celebró en Mondragón la primera gran Fiesta Vasca.

Conmigo aparece una gran amiga, Puri Iturbe, compañera en multitud de aventuras de la época. Las dos con peinado la mar de moderno. Y sentado en el banco tenemos a Lezeta, del bar Lorenzo.


1964ko euskal jaiari buruzko gehiago / Más sobre la Fiesta vasca de 1964

viernes, 26 de junio de 2020

EGITASMO BAT - UN PROYECTO

Argazkia 1964ko ekainaren 6an atera ziguten, Mendiatarren lorategian, San Viator ikastetxe berria eraikiko zen orubean. Batxilergoko 5. urtea amaitzear geunden. Gauza da, handik zenbait egunetara argazki hori Diario Vasco egunkariak erabili zuela, ondoko titularrarekin: "Un proyecto" 

Berrogeita hamasei urte geroago eta geuri dagokigunez galde genezake: bete al zen egitasmoa?
ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La foto está sacada el 6 de junio de 1964, en los jardines de Mendia, donde se construiría el nuevo Colegio San Viator. Estábamos a punto de terminar el 5º de bachiller. La cosa es que, a los días, el Diario Vasco utilizó la foto para ilustrar un artículo que titulaba: "Un proyecto" 

Han transcurrido cincuenta y seis años y respecto a los jovencitos de la foto, se podría hacer la pregunta: "¿Se ha cumplido el proyecto?



martes, 23 de junio de 2020

SAN JUANAK. UNETXOAK

Aurreko beste batzuetan bezala, hona hemen Arrasateko San Juan jaietan urte desberdinetan ateratako argazkiak //
Como en otras ocasiones, he aquí algunos momentos de fiestas de San Juan 

Argazkiak: Carmelo Letona bilduma,  Jose Ignazio Zaitegi, JMVM

1944

1945

1950
1952


1960
1964
1970


SAN JUANETAKO ARGAZKI GEHIAGO


viernes, 19 de junio de 2020

ARRASATEKO JOSHEMARITARRAK BASARRIK KANTATUTA - LOS JOSHEMARITARRAS DE MONDRAGON CANTADOS POR BASARRI


Argazkia 1960ko hamarkadakoa da. Arrasateko joshemaritarrak dira, herriko talde eragilerik sutsuenetakoa, modu informalean denetariko ekimen herrikoiak bultzatzen zituena... euren artean ongi emateaz gain. Taldeak hiru hamarkada iraun zuen, eta Etxe Zuri taberna izan ohi zuen biltzeko tokia. Taberna horren kanpoaldean dago aterata argazkia.

Erdian eserita, ile zuridunaz, Jose Azkoaga agertzen da, Arrasateko eragilerik prestuenetakoa bere gaztarotik. Bere ezkerrean Manuel Olaizola "Uztapide" bertsolari handia dauka. Eta behean aldatu ditudan lerroak Ignazio Eizmendi "Basarri" ahaztu ezinak idatzi zituen San Juanetako jaien esku-egitarauan, 1964an; Azkoagaren eskuinean bigarrena da bertsolari eta idazle bikain hura.


        ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
La foto es de principios de la década de los sesenta del pasado siglo. Se trata del grupo de amigos "Los Joshemaritarras", colectivo de gran influencia en actividades organizadas en la villa durante décadas. Solían acostumbrar a reunirse en el bar Etxe Zuri, frente a la antigua estación del tren. Y ahí es donde está obtenida la fotografia.

En medio, sentado y de pelo blanco, aparece José Azkoaga, personaje de mucha inciativa desde su juventud. A su izquierda tiene al gran bertsolari Manuel Olaizola "Uztapide" Y segundo a su derecha aparece el también inolvidable bertsolari Ignazio Eizmendi "Basarri", quien en el programa de fiestas de Mondragón del año 1964 escribió:

  “!Qué recuerdos tan gratos tiene el cronista de Mondragón! Hace más de veinte años que acudo anualmente el día de la Purísima, acompañado de mi amigo “Uztapide” a amenizar la fiesta de los simpáticos “Joshemaritarras”. ¡Cuántas estrofas, Dios mío, nos ha tocado improvisar en la villa cerrajera.
Pueden dar testimonio de ello nuestros inolvidables amigos “Bibillo”, “Pólvora”, “Muxibar”, “Aramayo”, “Shegundo” y compañía. ¡Cuánta nobleza entre los mondragoneses y cuán ejemplar compañerismo. Saben querer y apreciar a las personas, entregarse en cuerpo y alma, pareciéndoles poco todo cuanto hacer por atenderte y agasajarte. No podremos olvidar en lo que nos queda de vida el trato que venimos recibiendo en Mondragón. Hago fervientes votos para que las fiestas patronales de San Juan os resulten a la medida de vuestras aspiraciones. Generoso y acogedor pueblo de Mondragón: yo te saludo con la copa en alto, brindando por tu prosperidad y bienestar:

Andre ta gizonezko
mutil eta neskak
daudela geldi, geldi
tximini zar, beltzak.
Utzi une batean
lanerako kezkak
eta ondo igaro
zuen erri pestak.



martes, 16 de junio de 2020

ZEZEN PLAZAN 1956 EN LA PLAZA DE TOROS

Zezen plazan, 1956ko San Juan jaietan, ekainaren 24, igandea. Arratsaldeko 5´30etan (eta ez 5etan, ohiko ordutegi mitikoan) ekin zitzaion zekorketari, Eskola Profesionalaren atze aldean eraikitako plazatxoan. Ikusleak irrikan zeuden, zezen-atetik animaliak noiz aterako. Kalahorrako Jesus Diazen zekorrak ziren eta Madrileko Alfontso Galera eta Logroñoko Txutxo Ortega izan ziren toreroak.
Harmailetan  aurpegi ezagunak.

Alfonso Galera
Txutxo Ortega




ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En la plaza de toros, fiestas de San Juan, 24 de junio, domingo. A las 5´30 de la tarde (y nada de las 5, como dice el poema) sonaron los clarines en la plaza instalada en la trasera de la entonces Escuela Profesional, para presenciar la anunciada novillada. Los espectadores, muchas caras conocidas en el tendido, esperaban con ansiedad la salida del primer morlaco, de la ganadería de Jesús Diaz de Calahorra, que serían lidiados por Alfonso Galera de Madrid y Txutxo Ortega de Logroño.

viernes, 12 de junio de 2020

EUREN EGUNA OSPATZEN - CELEBRANDO SU FIESTA

2020an modu berezian baloratzen ari gara erizain eta -oro har- mediku sistemako profesionalak. Ez da, ordea, gaurkoa bakarrik horienganako atxikimendua. Argazkikoak,  iragan mendearen hirurogeietako Arrasateko erizain eta  praktikanteak ditugu. Eta martxoaren 8an ospatzen zuten euren eguna, Jainkoaren Donibaneko jaia. Hortxe daude, bazkari batean Zigarrolako Hostalean.

Karmina Briones, Ana Mari Gonzalez, Pakita XX, Jesus Beltran de Gebara. Mertxe Mogilnicki, Justi Arenaza "La Vasquita" eta Luis
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
En 2020 estamos valorando de una manera especial a las enfermeras y, en general, a todos los trabajadores del sistema sanitario. Pero no es sólamente de hoy el reconocimiento hacia esos profesionales. En la foto aparecen las enfermeras y practicantes que en los años sesenta del pasado siglo atendían puntualmente a la población de la villa. Celebraban la festividad de su patrón, San Juan de Dios,  8 de marzo, en el Hostal de Zigarrola.

Son Carmina Briones, Ana Mari Gonzalez, Paquita, Jesús Beltran de Guevara, Mertxe Mogilnicki, Justi Arenaza "La Vasquita" y Luis

jueves, 11 de junio de 2020

CORPUS CHRISTI. 1958

Gaur, osteguna, Corpus Christi jaia ospatzen du elizak. Iraganeko ospakizunak ez dauka zer ikusirik gaurkoarekin, egun arrunt bezala baitago markatuta.  Argazkia 1958koa da. Erdiko kaletik gora doaz neskatilak, Gazteluondo aldera, handik Ferrerias kaletik Portaloira jaisteko. Lehen lerroko neskatilek urte hartan egin zuten lehen jaun hartzea.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hoy jueves la iglesia celebra la fiesta del Corpus Christi. Las celebraciones del pasado no tienen nada que ver con las de hoy día, marcado en el calendario como otro laboral cualquiera. La foto es de 1958. Y la procesión está subiendo por la calle del Medio (entonces no se llamaba así) para llegar hasta Gazteluondo y de allí, por Ferrerías, bajar de nuevo al Portalón. Las tres niñas de primera fila hicieron aquel año la primera comunión.

martes, 9 de junio de 2020

NOR DA FUTBOLISTA HAU? / ¿QUIEN FUE ESTE FUTBOLISTA?


Norbaitek al daki zein zen argazkiko futbolari hau? Arrasatekoa genuen, Mondran aritua. Eta Real Madridekin jokatu zuen lehen arrasatearrra da.

Pertsonaiaren gaineko informazio zabala bihar izango da "Hots begi danbolinak" blogean.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

¿Alguien conoce la identidad de este futbolista?  Nació en Mondragón y jugó en el Mondra. Y fue el primer mondragonés en hacerlo con el Real Madrid.

Información detallada sobre el personaje, mañana en el blog "Hots begi danbolinak"

martes, 2 de junio de 2020

BIXENTEREN ORDEZ FRANTZISKO XABIER - FRANCISCO JAVIER EN VEZ DE VICENTE

Ez, ez; badakit aste santua igaro dela - konfinatuak, baina igaro egin zen. Gaur nakarrena prozesioko irudia da: San Bixente Ferrer, Arrasaten hainbeste debozio izan zuen santua. Areago, mendetan pentsatu zen Arrasaten egon zela 1408an. Idatzi nuen horretaz duela sei bat urte.

Ba, artikuluan nioenez, Ferrer ez zen Arrasaten inoiz egon. Legenda bat genuen. Baina, inork gutxik dakiena da Arrasaten beste santu bat egon zela, mende eta erdi geroago Nor?  San Frantzisko Xabier!!! Bihar emango dut horren berri, "Hots begi danbolinak" blogean.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
No, no... ya sé que la semana santa ha pasado (confinados, pero ya pasó) La razón que hoy me trae a esta foto es la figura que aparece en la procesión: San Vicente Ferrer, personaje que durante siglos gozó de una gran devoción en Mondragón, que muy seguramente procedía de la idea de que el santo había estado en 1408 en la villa, en la que predicó. Sobre ello escribí hace unos años.

Como decía en el citado artículo, Ferrer no estuvo en Mondragón. Era pura leyenda. Pero lo que, me atrevería a decir, nadie conoce es que otro santo estuvo en la villa siglo y medio más tarde. ¿Quién? ¡San Francisco Javier!  Mañana publicaré sobre el tema en mi blog "Hots begi danbolinak"

Bixente Ferrer Santuari buruz / Sobre San Vicente Ferrer  

martes, 26 de mayo de 2020

APRENDIZAK BIDAIAN - LOS APRENDICES DE VIAJE

Arrasateko Escuela de Aprendiceseko irakasle eta ikasleek ikas-bidaia egin zuten ikasturtearen amaieran, 1953an. Eta ordukoak dira argazki hauek, biak maiatzaren 30ean ateratakoak. Goikoan Eskolako irakasleak agertzen dira, Segovian,  Alkazarreko torreoian. Zutik ezkerretik: Ezkurra, Jauregi, Markaide, Lasa eta Palacios. Horren ondoren daudenak bidai-lagunak ditugu, Unión Cerrajerarekin erlazionatuta: David Arzamendi, Clemente Lopez-Cano - 1960-65 aldian Arrasateko ikastetxeko zuzendari izango zena, eta beste biatorista Marciano Tejada dam 1957-60 aldiko zuzendaria. Zutikako besteak, ezkerretik: Ezkurra, Jauregi, Markaide, Lasa eta Palacios. Makurtuta, ezkerretik: Etxebarria, Garro, Lopez de Goikoetxea eta ezezaguna. 

Beheko argazkian txangokideen talde osoa agertzen zaigu, Palentziako katedralaren aurrean.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los profesores y alumnos de la Escuela de Aprendices de Mondragón realizaron un viaje de estudios al finalizar el curso 1952-53,. Y las dos fotos son de aquella ocasión, sacadas ambas el 30 de mayo de 1953. En la superior, obtenida en Segovia, en el torreón del Alcázar. Podemos ver a un grupo de profesores, junto a otras personas relacionadas con Unión Cerrajera pero que eran meros acompañantes-los tres de la derecha de pie: Marciano Tejada, quien a los años (1957-60) sería el director del Colegio San José; Clemente Lopez-Cano, también futuro director de los viatoristas en Mondragón (1960-65) y David Arzamendi. Los profesores, por la izquierda de pie: Ezkurra, Jauregi, Markaide, Lasa y Palacios.  Y agachados, por la izquierda: Etxebarria, Garro, Lopez de Goikoetxea y no identificado.
  En la foto inferior aparece todo el grupo desplazado, en la catedral de Palencia.

viernes, 22 de mayo de 2020

KANIKETAN

Berriro gatoz leiho honetara, 2014an egin genuen bezala. Oso zaila ipini da urtea eta ez dago jakiterik aurten ere elkartuko garen. Baina garbi dago, gure haurtzaroko bizitzarako gogoa oraindik piztuta dagoela eta aurrera joko dugula. Gure kanika jokalarien bideoa erakusten duen moduan:

ARGAZKIA ETA BIDEOA: 1949arrasate
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

De nuevo aparecemos en esta ventana, al igual que lo hicimos en 2014. Se ha puesto muy complicado el año y no podemos aventurar si en el transcurso del mismo nos volveremos a reunir. Pero lo que sí está claro es que seguimos con las ganas de vivir de nuestra niñez, y que iremos hacia adelante. Como lo muestra el vídeo de nuestros kanikeros:

martes, 19 de mayo de 2020

JOSE OTXOARI OMENALDIA - HOMENAJE A JOSE OTXOA. 1946

Goiko argazkiak XX. mendeko Arrasateko mugimendu musikalaren hiru mugarri adierazgarri agertzen dira. Dionisio Isasmendi apaiza, Jose Otxoa eta Luzio Markaide. Iragan mendearen lehen erdian jardun zuten batez ere hiruek euren ekarpentxoa esku zabalez luzatzen. Hiru lagun horien ikasgaiez Arrasateko ehunka abeslari eta musikari aberastu ziren. 

Otxoa 1895ean jaio zen, Aretxabaletan. Arrasatera aldatua, oso txistulari ona izan zen eta instrumentuaren irakasle emaritsua. 1928an Arrasateko Orfeoian sortu zenetik, baxu liriko bezala nabaritu zen. Eta 1946ko maiatzaren 25ean omenaldi bat egin zitzaion, eta ordukoak dira argazkiak. Arrasateko Orfeoiak kontzertu eder bat eman zuen Ideal Zineman, ehun eta hogei ahotsekin. Haietako bateon batek oraindik ere bere kantu saiotxoak egiten ditu, maisu haien lana ez zela nolanahikoa izan frogatuz. 

Gauza da, Orfeoiak Tanhausser, Wagner, Solozabal, Usandizaga, Schubert eta goi mailako beste musikari batzuen lanak aurkeztu zizkiola herriko pubikoari. Eta abesbatzari organo eta pianoarekin lagunduz,  Isasmendi - organo jole titularra- David Arzamendi eta Ignazio Goikoetxea abokatu eta musika zalea aritu ziren, bigarren argazkiko taldearen atze aldean ikusten ditugunak: David, Isasmendi eta Goikoetxea. Orfeoiaren zuzendaritza Luzio Markaideri - beheko argazkiko lehen lerroan- egokitu zitzaion.

Otxoa eta kontzertuari buruzko albiste bat ematen dut bukaeran, Juan Gorostidi Orfeoi Donostiarraren zuzendariak Diario Vasco egunkarian 1946ko maiatzaren 28an sinatua.
ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
La primera fotografía nos muestra a tres piezas clave en el desarrollo musical de Mondragón en la primera mitad del siglo XX. Se trata del sacerdote Dionisio Isasmendi y de José Otxoa y Lucio Markaide, quienes en aquellos años realizaron una gran labor en pro de la formación musical en la villa. Cientos de cantores e instrumentistas se formaron con aquellos maestros locales.

Otxoa había nacido en 1895, en Aretxabaleta. Establecido en Mondragón,  se había distinguido como txistulari y gran bajo lírico desde la creación del Orfeón Mondragonés en 1928. Formó parte también del Orfeón Donostiarra. Resultó que el 25 de mayo de 1946 se le rindió un homenaje al txistulari y cantante y de aquel día son las fotos que mostramos.

El Orfeón Mondragonés quiso hacerlo por todo lo alto y preparó un magno concierto en el Ideal Cinema, en el que participaron 120 orfeonistas, algunos de los cuales siguen dando aún hoy en día muestras de su pasada capacidad artística. El programa se confeccionó con obras de Tanhausser, Wagner, Solozabal, Usandizaga, Schubert y otros maestros de semejante nivel. Acompañaron a los orfeonistas, al órgano Dionisio Isasmendi, a la época organista titular de la parroquia, y David Arzamendi, y al piano Ignacio Goikoetxea, jóven abogado y aficionado a la música, quienes aparecen al fondo de la foto inferior. Dirigió al Orfeón Lucio Markaide, en primera fila.

Sobre Otxoa y aquel concierto escribió en el Diario Vasco del 28 de mayo Juan Gorostidi, a la sazón director del Orfeón Donostiarra, un pequeño artículo del que he extraído lo siguiente:

“Medio siglo cantando y muchos años de tamborilero… Mala jornada suele ser la de los homenajes, demasiada emoción, y no es extraño que a la hora de los discursos, regalos y cánticos Ochoa, el excelente artista, llorara de emoción. 

El concierto del sábado, con 120 cantores, bien adiestrados por el maestro Marcaide, fue una prueba de vitalidad artística del Mondragón coral. El banquete del domingo cerró esta fiesta, a la que asistí porque José Ochoa, en su vida ha encontrado también un hueco para nuestro Orfeón Donostiarra. Y su bella voz de bajo todavía ha de dejarse oir con nosotros en las fiestas del Pilar de Zaragoza”

domingo, 17 de mayo de 2020

SANJUANDEMATUTE

2014 urteak ilusioz beterik hartu gintuen, artean zerbaiterako balio genuela munduari azaltzeko gogoarekin. Eta sei urteren buruan honela jarraitzen dugu, markatzen zaizkigun arauak betetzen badakigula eta haizea bezala libre izan nahi dugula erakutsiz,... kaniketan edota sanjuandematuteka jolasten ginenean bezala. Gaur nesken jolasarekin geratuko gara. Baina itzuliko gara, lasai!

ARGAZKIA ETA BIDEOA: 1949arrasate
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
El año 2014 nos cogió llenos de ilusión, deseosos de mostrar al mundo que aún valíamos para mucho. Y seis años después seguimos igual, demostrando que sabemos cumplir con las normas que se nos marcan pero diciendo en voz alta que queremos seguir siendo libres... como cuando jugábamos a canicas o al sanjuandematuté. Hoy nos quedamos con el juego de las chicas. Pero, tranquilos, porque volveremos...

viernes, 15 de mayo de 2020

SAN ISIDRO

Gaur San Isidro jaia, nahiz eta hamar pertsonetako talde txikitan, eta kafetegietako terrazetan eserita, edo goizeko 10ak eta eguerdia bitartean nagusia bazara, edo nor bere etxean sartuta... edo batek jakin nola ospatu behar den. Horra hor aspaldiko bi argazki, garaiko alaitasunaren ispilu.
 
ARGAZKIAK: RAFA GARAY
 KOMENTARIOAK:JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hoy fiesta de San Isidro, aunque se tenga que celebrar en grupos pequeños en las terrazas de las cafeterias, sentados, o de 10 a 12 del mediodía si eres mayor, o cada uno en su casa... o cualquiera sabe cómo se puede hacer. Os dejamos de muestra dos fotos antiguas, para recordar cómo se celebraba antes.


jueves, 14 de mayo de 2020

RIKARDO AZKOAGA EZKONTZEN DA - SE CASA "DON RICARDO"


Gaur dakardan pertsonaia - Rikardo Azkoaga Resusta "Axal"- Arrasateko historian ezaguna dugu hainbat faktorerengatik. Agian sendoena izango da, 1934ko iraultzan – Marcelino Oreja eta Dagoberto Resustarekin -bere osaba- batera detenitua zegoela- bizirik atera zen bakarra izan zelako, ihes egin izan baitzuen garaiz, beraien kontra tiroka hasi zitzaizkienean. Beste biak baino gazteago eta sasoiagoa, baletatik libraru ahal izan zen, Trinkete ondoko terrenoetatik Aramaio ibaira salto eginez. Azkoaga Unión Cerrajerako goi kargua zen une haietan. Arrasateko alkatea ere izan zen zenbait urtez. Horren harira, bada anekdota bat Juan Manuel semearengana eramaten gaituena. Jose Manuel Azkoaga Cano ere Arrasateko alkatea izan zen 1964-71 bitartean, eta aitari Danok Bat elkartean esan ziotenean gobernadoreak semea alkate izendatu nahi zuela, Rikardok erantzun zuen: "Juan Manuel alkate? Ferrerias kalie nun dauen bajakik ala...?"

Rikardo Azkoaga Resusta 1887ko irailaren 7an jaio zen Arrasaten. Jose Maria Resusta industria kapitainaren biloba zen amaren aldetik. Diodan bezala, garai batean UCEMeko zuzendari nagusia ere izateraino heldu zen. Beheko argazkian 1926an Unión Cerrajerara bisita egin zuen Miguel Primo de Rivera jeneral diktadore gobernu buruarekin ikusten dugu.

Baina gaur beste arrazoi lurtarragoarengatik ekarri dut txoko honetara. Hain zuzen ere, egunkari zaharretako arakatze zaletasunak eramanda, topo egin dut Azkoaga Resustaren ezkontzako albistearekin, Gasteizen izan zena. Eta bitxia iruditu zaidalako, horra hor bukaeran, egun hartan gonbidatuek bazkaldu zutena barne. Bikotea Garibay kaleko euren txaletean “Don Rikardorenean” bizi izan zen beti, guardia zibilen kuartelaren aurrean, hain justu. Ezkontza hura 1920ko maiatzaren 14an izan zen, orain ehun urte...

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El personaje que hoy traigo a este rincón - Ricardo Azkoaga Resusta "Axal"-  es conocido por varias razones en la historia de Mondragón. Sin duda. la más impactante es que se trata del único de los directivos de Unión Cerrajera que se salvó de la muerte en la llamada revolución de Octubre, cuando fueron abatidos Marcelino Oreja y Dagoberto Resusta, tío del que nos ocupa. Ricardo Azkoaga, más jóven y ágil que sus compañeros, saltó de los terrenos cercanos al Trinquete al río Aramaio, y pudo escapar de las balas. Azkoaga ocupaba un alto cargo en la dirección de la empresa. Durante un par de años (1928-30) fue alcalde de Mondragón. Hay una anécdota relacionada con su hijo Juan Manuel, también alcalde de la villa en el período 1964-71, que ubica una tarde a Ricardo en la sociedad Danok Bat, a la que acudía casi a diario, cuando alguien le comenta que en el pueblo se rumorea que su hijo será el próximo alcalde. La respuesta en euskera del padre fue: "¿Juan Manuel alcalde?... ¡Pero si no sabe ni dónde está la calle Ferrerías!"

Ricardo Azkoaga Resusta nació el 7 de septiembre de 1887 en Mondragón. Era nieto del capitán de industria mondragonés José María Resusta. Ricardo llegó a ser en una época director general de UCEM. En la foto inferior le vemos junto al general dictador jefe de gobierno Miguel Primo de Rivera, en la visita que hizo éste a la empresa en 1926.

Pero la razón de que hoy traiga a Azkoaga Resusta, "Don Ricardo",  a este rincón es otra, completamente distinta. Leyendo en periódicos antiguos he encontrado la noticia de la boda de nuestro personaje en Vitoria. Y me ha parecido curiosa, por lo que he querido compartirla con los lectores. El matrimonio vivió siempre en su chalet de la calle Garibay, frente al cuartel de la guardia civil. Sucedió ahora cien años, el 14 de mayo de 1920, como lo atestigua El Heraldo Alavés ...