Arrasateko EAJ-k ikastola eta Gurea frontoia
finantzatu zituen gerra aurrean. Adan de Yarza familiaren jarrera zabalari
esker, abertzaleek aurrera egin ahal izan zuten bi errealitatea haren
egonkortzean. Ekimena abertzaleek euren diruarekin ordaindu ahal izan zen,
heren baten neurrian, gutxi gora behera, eta horretarako bonoak atera zituzten, zenbait
alditan. OGETABOST L-KO (hogeita bost
laurleko (pezeta)) adierazten zuen bono bakoitzak eta arrasatear mordo batek
erosi zituen bonoak, herriko EAJren ondasunaren zati baten jabe bihurtuz.
Frontoiaren kostua, 80.000 pezeta ingurukoa izan zen, eta zenbait mailegurekin
estali ahal izan zen diferentzia.
Gero faxisten matxinada izan zen eta hura
guztia zeharo izoztuta geratu zen. 1941an Juventud Deportiva Mondragon sortzean, elkarte
hark hartu zuen bere gain lehendik ordaindu gabe zegoen zorra, 40.000 pezeta
inguru. Eta frontoiaren titularitatea eskuratu zuen. Partidu haren galtzaileak
bonoen erosleak gertatu ziren.
ARGAZKIAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
El PNV de
Mondragón financió la ikastola y el frontón Gurea de antes de la guerra. Gracias a
la actitud generosa de la familia Adan de Yarza, los abertzales mondragoneses
pudieron avanzar en la consolidación de aquellas dos realidades tan ansiadas en la villa. La iniciativa fue financiada en un tercio, aproximadamente, por
quienes quisieron suscribir bonos u obligaciones que se emitieron en varias ocasiones.
Cada bono representaba OGETABOST L-KO
(veinticinco (laurleko) pesetas) y fueron adquiridos por un grupo amplio de
arrasatearras que de esa manera se convertían en dueños de parte de la
propiedad del PNV en la localidad. El coste del frontón rondó las 80.000
pesetas, y la diferencia no cubierta con la suscripción popular se decidió
hacerla mediante préstamos.
Luego vino
el levantamiento fascista y todo quedó congelado. Tras la creación de Juventud Deportiva Mondragón en 1941, esa asociación asumió la deuda pendiente
de los préstamos, de alrededor de 40.000 pesetas. Y se hizo con la propiedad del
frontón. Los perdedores de aquel partido fueron los obligacionistas.