martes, 26 de febrero de 2019

ETA EKIPO HAUEK? / ¿Y ESTOS EQUIPOS?

Zertan ari ziren gure protagonista horiek Iturripe zaharrean?  Itxura guztien arabera lodi argalen kontrako partidua zen, eta argalen artean - aza erraldoia bere eskuan eta oinetan garaikurra - Jose Zeziaga dugu, kamerari fijo-fijo begira. Lodien burua Rafa Fernandez zen. Eta "el trío arbitral" Juanito Egidazu "Kurri", Karlos Mercader eta Juanito Amozarrain genuen.

1960 inguruan kokatzen dut argazkia. Eta ez dakit nola amaitu zen partidua.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

¿Qué hacían estos equipos de fútbol en el viejo Iturripe?  Por lo que parece se trataba de un partido entre gordos y flacos de la localidad, y entre los delgadillos aparece José Zeziaga, con una berza en la mano a guisa de ramo de flores, y a sus pies el trofeo en disputa. El capitán de los más voluminosos era Rafa Fernández. Y el trío arbitral no era otro que el formado por los linieres Juanito Egidazu "Kurri" y Juanito Amozarrain y por el árbitro Carlos Mercader, que efusivamente estrecha la mano de Rafa. 

Estimo que la foto fue obtenida hacia 1960. Y no tengo ni idea de cómo terminó el partido.



martes, 19 de febrero de 2019

BOST PILOTARIAK EGUN BERDINEAN - LOS CINCO PELOTARIS EL MISMO DIA



Santi Etxebarria Zurdo de Mondragón
Felix Arriaran I


















 
Izan zen garai bat Arrasateko pilotari profesionalek frontoietako karteldegiak betetzen zituztela euren izenekin, bi arrazoirengatik: kantitate eta kalitatearengatik. Begira, bestela, 1945eko otsailaren 18an, igandea, nolako partiduak jokatu ziren toki desberdinetan. Herriko zaleak helburu desberdinetara sakabanatuko zirelakoan nago, urte haietan frontoiak, normalean, bete egiten baitziren. 

Bergaran:
Zurdo de Mondragón eta Urzelay I, 22 - Arrien eta Ubilla III, 12;

Ubilla II eta Arriaran II, 22  - Zabaleta eta Uranga, 13.

Tolosan:

Arriaran I eta Artazo, 16 – Urzelay II eta Larrañaga I, 16 (Artazoren lesioarengatik suspenditu zen partidua)

Eibarren:

 Bolinaga eta Kortabitarte, 22 – Akarregi eta Gallastegi, 7

Chiquito de Artadi eta Mondragonés, 22 – Unamuno eta Badiola, 11.



Joxe Arriaran II
Arrasateko bost pilotari profesional egun berean! Mondragonés hura Juan Bautista Azkarate txapeldun handiaren semea zen. Zalantzarik gabe, oso emaitza onak izan ziren Arrasateko pilotarientzat.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hubo una época en la que las actuaciones de los pelotaris profesionales mondragoneses eran constantes en las carteleras de los frontones, por razones de calidad y cantidad. Y a las pruebas me remito: el 18 de febrero de 1945, domingo, jugaron los cinco pelotaris en activo en aquel momento. Los aficionados arrasatearras se verían con dudas a la hora de elegir a dónde acudir. Este es el cuadro de actuaciones de aquel día:


Bergara:

Zurdo de Mondragón y Urzelay I, 22 - Arrien y Ubilla III, 12;

Ubilla II y Arriaran II, 22  - Zabaleta y Uranga, 13.

Tolosa:

Arriaran I y Artazo, 16 – Urzelay II y Larrañaga I, 16 (Por lesión de Artazo se suspendió el partido con ese tanteo)

Eibar:

Bolinaga y Kortabitarte, 22 – Akarregi y Gallastegi, 7

Chiquito de Artadi y Mondragonés, 22 – Unamuno y Badiola, 11.

¡Cinco pelotaris en el mismo día! Y con muy buenos resultados para ellos en las distintas canchas.  "Mondragonés" era Tadeo Azkarate, hijo del campeonísimo Juan Bautista.                                                                                          

Eugenio Bolinaga
Tadeo Azkarate Mondragonés

























Argazkiak: JMVM

martes, 12 de febrero de 2019

NAFARROA ETORBIDEAN AMETS EGITEN - SOÑANDO EN AVENIDA DE NAVARRA

Lehen planoan, ezkerraldean, Nestor Maidagan, atzean Beatriz Maidagan, besoetan lehengusina Anabel duela; eta eskuinean, txikitxoa, Josetxo Arana. Neskatila mototsduna Pili Askasibar.

Nafarroa Etorbidean daude... aspaldi. Artean trena zebilen, eskuineko zuhaitzen ondotik.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

En primer plano, a la izquierda, Néstor Maidagan; atrás Beatriz Maidagan, que lleva en sus brazos a su prima Anabel; el noño de la derecha, Josetxo Arana; y las nila con coleta, Pili Askasibar.

Están en Avenida Navarra. Hace tiempo... Aún pasaba el tren, al lado de los árboles que se adivinan a la derecha.

martes, 5 de febrero de 2019

KRISTOBAL ALTUBE. "TXINDURRI"


Ez dut Aretxabaletarekin ezelako gerrarik sortu nahi "Txindurri"ren jatorria dela eta. Jakin badakit Kristobal Altube atxabaltarra dela jaiotzez, baina iruditu zait interesgarria izan daitekeela abeslari ospetsu honen gaineko lerro batzuk idaztea txoko honetarako, irakurle arrasatearrek jakin dezaten zein nolako herrikide izan zuten XX.aren lehen urteetan. 

Izan ere, Txindurri gaitzizenez ezagututakoa Arrasaten bizi izan zen zenbait urtez. Beraz, aitorpena eginda, goiko argazkiaren zehazkizun batzuk emango ditut eta irakurleari beste helbide baterako gonbitea egingo diot, Aretxabaletatik sortutako artistarik handienetakoaren berri zehatzagoa izan dezan.

Munduko eszenategi askotan opera abestu zuen atxabaltarra da Kristobal Altube Bergara. Eta Aretxabaletan dago aterata argazkia, 1946ko abuztuaren 18an, Altuberi omenaldia egin zitzaion egunean, hain zuzen. Bertan, eserita txapelarekin, Kristobal Altube opera abeslari ospetsua dugu. Eta bere atzean Domingo Arzamendi Aranzabal dago, zutik. 

Domingo Arrasateko alkatea zen une haietan eta Aretxabaletara gonbidatu bazuten bi arrazoirengatik izan zen: alkatea zelako eta abeslaria oso ondo ezagutzen zuelako, izan ere Kristobal Arrasateko Unión Cerrajeran lanean ibili zenean artzamenditarren etxean egon zen apopilo, Erdiko kaleko Zirkulu Tradizionalistan, eta oso ondo ezagutzen zuen abeslaria.

Altube "Txindurri"-ri buruz gehiago jakiteko, irakurri Euskonews aldizkarian idatzi dudana:

https://txemax3.blogspot.com/2018/07/cristobal-altube-euskal-txindurri.html

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

No quiero tener ningún lío con Aretxabaleta respecto al orígen de "Txindurri". Bien conozco que Cristóbal Altube era aretxabaltarra de nacimiento, pero me ha parecido interesante traer a este rincón algunos detalles sobre este cantante de ópera conocido en todo el mundo. No en vano, Altube residió durante varios años en Mondragón, allá por principios del XX. Quien en nuestro entorno era conocido con el apodo de Txindurri llegó a ser considerado durante el primer tercio del pasado siglo como uno de los mejores tenores del mundo, especializado en óperas de Verdi.

Cristóbal Altube Bergara cantó en los principales escenarios operísticos, tanto europeos como americanos. Y el 18 de agosto de 1946, fecha en que fue obtenida la foto, se le tributó un caluroso homenaje en su pueblo natal. En la foto vemos a Txindurri sentado, con boina, y detrás tiene a Domingo Arzamendi Aranzabal, a la sazón alcalde de la villa cerrajera. La razón de haber invitado a intervenir a los postres de la comida a Arzamendi era otra distinta a la de ser alcalde: cuando Altube trabajó en Unión Cerrajera hacia 1918  se alojó en casa de los Arzamendi, en el edificio del Círculo Tradicionalista, y Domingo conocía muy bien al cantante.

Para más información sobre Altube "Txindurri" leer lo que he escrito en la revista Euskonews: