Ez dut Aretxabaletarekin ezelako gerrarik sortu nahi "Txindurri"ren
jatorria dela eta. Jakin badakit Kristobal Altube atxabaltarra dela jaiotzez, baina iruditu zait
interesgarria izan daitekeela abeslari ospetsu honen gaineko lerro batzuk
idaztea txoko honetarako, irakurle arrasatearrek jakin dezaten zein nolako herrikide izan zuten
XX.aren lehen urteetan.
Izan ere, Txindurri gaitzizenez ezagututakoa Arrasaten bizi izan zen zenbait urtez. Beraz, aitorpena eginda, goiko argazkiaren zehazkizun batzuk emango ditut eta irakurleari beste helbide baterako gonbitea egingo diot, Aretxabaletatik sortutako artistarik handienetakoaren berri zehatzagoa izan dezan.

Munduko eszenategi askotan opera abestu zuen atxabaltarra da Kristobal Altube Bergara. Eta Aretxabaletan dago aterata argazkia, 1946ko abuztuaren 18an, Altuberi omenaldia egin zitzaion egunean, hain zuzen. Bertan, eserita txapelarekin, Kristobal Altube opera abeslari ospetsua dugu. Eta bere atzean Domingo Arzamendi Aranzabal dago, zutik.
Domingo Arrasateko alkatea zen une haietan eta Aretxabaletara gonbidatu bazuten bi arrazoirengatik izan zen: alkatea zelako eta abeslaria oso ondo ezagutzen zuelako, izan ere Kristobal Arrasateko Unión Cerrajeran lanean ibili zenean artzamenditarren etxean egon zen apopilo, Erdiko kaleko Zirkulu Tradizionalistan, eta oso ondo ezagutzen zuen abeslaria.

Altube "Txindurri"-ri buruz gehiago jakiteko, irakurri Euskonews aldizkarian idatzi dudana:
https://txemax3.blogspot.com/2018/07/cristobal-altube-euskal-txindurri.html
https://txemax3.blogspot.com/2018/07/cristobal-altube-euskal-txindurri.html
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
No quiero tener ningún lío con Aretxabaleta respecto al orígen de "Txindurri". Bien conozco que Cristóbal Altube era aretxabaltarra de nacimiento, pero me ha parecido interesante traer a este rincón algunos detalles sobre este cantante de ópera conocido en todo el mundo. No en vano, Altube residió durante varios años en Mondragón, allá por principios del XX. Quien en nuestro entorno era conocido con el apodo de Txindurri llegó a ser considerado durante el primer tercio del pasado siglo como uno de los mejores tenores del mundo, especializado en óperas de Verdi.
Cristóbal Altube Bergara cantó en los principales escenarios operísticos, tanto europeos como americanos. Y el 18 de agosto de 1946, fecha en que fue obtenida la foto, se le tributó un caluroso homenaje en su pueblo natal. En la foto vemos a Txindurri sentado, con boina, y detrás tiene a Domingo Arzamendi Aranzabal, a la sazón alcalde de la villa cerrajera. La razón de haber invitado a intervenir a los postres de la comida a Arzamendi era otra distinta a la de ser alcalde: cuando Altube trabajó en Unión Cerrajera hacia 1918 se alojó en casa de los Arzamendi, en el edificio del Círculo Tradicionalista, y Domingo conocía muy bien al cantante.
Para más información sobre Altube "Txindurri" leer lo que he escrito en la revista Euskonews:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina