martes, 26 de junio de 2018

SAN JUAN EGUNA. 1956

San Juan egunean atera ziguten argazki hau. Urtea? 1956. Eta hor agertzen garenok sendiko kideak gara. Suposatzen dut egun hartan elkarrekin bazkalduko genuela, beharbada Ferrerias kalekko nire etxean. Ez dizkizuet izenak adierazizko. Ia asmatzen dituzuen. Animo! Ez da hain zaila

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA ZUBIA

La foto nos sacaron el día de San Juan. ¿Año? 1956. Los que aparecemos tan modositos somos los componentes más jóvenes de la misma familia. Supongo que aquel día comeríamos todos juntos, quizás en mi casa de Ferrerías.  No os voy a decir los nombres; a ver si acertáis.¡Ánimo! No es tan difícil.

martes, 19 de junio de 2018

DANBORRADETAN - EN LAS TAMBORRADAS


Neure lehenengo San Juanekin gogoratu naz (ez nintzen-ta Mondragoen bizi, lanian hemen hasi arte). Argazki hori San Juan bizperakua da, 1967 urtekua, danborradan urten ginen izara batekin (edo holako zeozer) dirua batzen hospitalerako. Hortxe gaz, ezkerretik,  Mari Asun Abarrategi, Arantza Zumelaga, Castillo Beitia, Arantza Etxebarria,Rosarito Gonzalez eta ni, diru biltze alaian.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ITXARO MENDIZABAL
Son mis primeras fiestas de San Juan - yo no vivía aquí hasta empezar a trabajar. Y ahí estamos en la víspera de la fiesta del patrono, en el año 1967. Salimos en la tamborrada provistas de una especie de sábana para recoger donativos para el hospital. Aparecemos, por la izquierda,  Mari Asun Abarrategi, Arantza Zumelaga, Castillo Beitia, Arantza Etxebarria, Rosarito Gonzalez y yo, en alegre cuestación.

========.=======

Sanjuanetakoa danborrada genuen, 1968koa?. Hortxe naukazue, nire oinetan dagoen gerlariaren ondoan - oker ez banago Ayerbe da. Gazte gazte. Inguratzen nauten guztien antzera. Alaitsu bizi ginen.
 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MERTXE GOROSTIZA
Estamos en la tamborrada de los sanjuanes... ¿de 1968? Ahí me tenéis, de pie junto al agachado guerrero - que si no me equivoco es Ayerbe. Jóven, tremendamente jóven... al igual que el resto de compañeros/as. Vivíamos alegres.



martes, 12 de junio de 2018

GORANTZ / HACIA ARRIBA

Gorantz doaz eraikin berriak. Biteri lorategiak historiako erreferente bilakatu dira, ahaztuak izateko kondenatuta, eta hiri paisaia hankaz gora ipintzen ari da, berriz ere. Garabiak garapenaren sinonimoa genituen ... eta baita ezkerreko behe aldean, Garibay eta Biteri Etorbideko gurutzean ageri den udaltzaina, bere kaso zuriaz jantzita. Sanjuanetan geundelako seinalea. 1972koetan.

Lehen lerroan, Biteriko aparkalekuan, barrakak eta baita "Butano"ko bankuen atze aldean ere. "Balanssé 2000" irakurtzen dugu kartel batean... duela berrogeita sei urte gure aurretik igaro zen etorkizunerako bidaia.Eta gu ezta ohartu ere!

ARGAZKIA: XABIER USOBIAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los edificios apuntan hacia el cielo. Los jardines de Viteri han desaparecido, y no dejan de ser un referente del pasado, condenado a olvidarse. El paisaje urbano va transformándose. Las grúas son sinónimo de progreso... junto al guardia urbano con su casco blanco que aparece en el rincón inferior izquierdo. Señal de que estábamos en fiestas de San Juan. De 1972.

En primer plano, barracas en el parking de Viteri, al igual que tras los bancos de "Butano". En un cartel se lee "Balanssé 2000"  ... un viaje al futuro, que pasó por delante de nosotros ahora hace cuarenta y seis años. Y nosotros ni enterarnos.

martes, 5 de junio de 2018

GERRARAKO PREST - PREPARADOS PARA LA GUERRA


Pista batzuk emango ditut: a) Argazkia egin zen urtea 1958 da b) Atze aldeko eraikina Roneo zaharra da, Garibay kaleko lantegi nagusia c) Hiru protagonistak - gerrako danborra jotzen ari dena barne-  Arrasaten bizitzen segitzen dute.

Guztion izenak asmatzen dituenen artean, Julio Caro Barojaren  "Historia de la fisiognómica: el rostro y el carácter" liburua zozketatuko da. Oso interesgarria.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Daré algunas pistas: a) El año que se hizo la foto es 1958 b) El edificio que se ve al fondo es el viejo Roneo, con entrada principal por la calle Garibay c) Tres de los fotografiados - incluído el que toca el tambor de guerra- siguen viviendo en Mondragón

Entre los que acierten el nombre de los protagonistas se sorteará el libro de Julio Caro Baroja "Historia de la fisiognómica: el rostro y el carácter"  Muy interesante.