Santutxu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Santutxu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

abendua 10, 2021

SANTUTXO

 


Denboraren joanak dena irensten du, baita izendegia ere. Arrasaten bagenuen elizatxo bat – hainbat eta hainbat herritakoaren antzera- Santutxo esaten geniona. Izen horretako eraikin erlijosoak herrietako sarreretan ikusten ziren eta ibiltariei ongi etorri egiteko jasotzen ziren bide bazterretan. Uribarri auzoko hau XVII. mendekoa da.

Iragan mendean gu umeontzat eskolatik Santutxura joatea egundoko txangoa zen, eta pozik itzultzen ginen etxera, abenturaz disfrutatu ondoren. Berriztatu zuten baselizatxoa, aldatu zuten ormaren gainkaldeko kartela… eta Santutxu izena galdu zen. Eta gure izanaren apurtxo bat ere.

 ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El paso del tiempo echa a perder todo, incluso el nomenclator. En Mondragón teníamos una pequeña ermita, como la de tantos pueblos, que llamábamos Santutxo. Los edificios religiosos de este nombre – en castellano Humilladero- se veían en las entradas de los pueblos y se erigían para dar la bienvenida a los caminantes. Esta nuestra del barrio de Uribarri data del siglo XVII.

En el siglo pasado, ir los niños y niñas de nuestra edad de la escuela a Santutxo era una excursión maravillosa, y volvíamos a casa contentos habiendo disfrutado de la aventura. Se restauró la ermita, se cambió el cartel de la parte superior del frente… y se perdió el nombre de Santutxo. Y un poco de nosotros mismos.




 

azaroa 19, 2013

HOTZA 1952ko UDAZKENEAN



Udazken euritsua daramagu eta hotzak ere bisita egin digu. Noiz arte gertazeko? Auskalo! Horretarako Arantzazuko Pellori galdetu beharko genioke. Eta berak ere ez dakit asmatuko ote zuen. 

Dena den, hotza eta neguko gordintasuna ez dira gaur egunekoak. Gertatzen dena da oroimena oso hauskorra daukagula eta behehala ahazten ditugu iraganeko gertaerak. Begira, bestela argazki hau. 1952ko udazkena zen, eta ongi jantzita agertzen zaizkigu protagonistak. Nortzuk dira? Begira:  ezkerrekoa naukazue; erdikoa nire ahizpa Txaro eta eskuinekoa Marga Merkader. Non gauden? Nik uste dut argazkilariak Santutxuko inguruetan harrapatu gintuela, Erguin aldean.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU


Llevamos un otoño pasado por agua y el frio también nos ha visitado. ¿Hasta cuándo se quedará? ¡Adivínalo! Quizás no lo sepa ni el mismo Pello, de Arantzazu. 

De todos modos, el frío y la dureza invernal no son privativos de hoy en día. Lo que sucede es que somos unos desmemoriados y enseguida se nos evaporan los recuerdos. Ahí tenéis una foto del otoño de 1952 y las tres protagonistas aparecen bien arropaditas, por si acaso. ¿Que quiénes son? Apuntad: la de la izquierda soy yo; en el medio aparece mi hermana Txaro y a la derecha Marga Mercader. ¿Dónde está hecha la foto? Creo que en los alrededores de Santutxu, en Ergüin.