Albina Madinabeitia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Albina Madinabeitia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

maiatza 03, 2022

ALBINA ETA TXINDURRI


Argazkiak, iragan mendeko berrogeietako amaieran aterata,  goi mailako bi artista dakarzkigu, biak Arrasaterekin zuzen-zuzenean erlazionatuta. Albina Madinabeitia biolin jole arrasatearra eta Cristobal Altube "Txindurri" abeslari liriko atxabaltarra, ospe mundialekoa... Arrasaten lan egin eta bizi izan zena.

Madrilen atera zieten argazkia, Altubek Madrileko Goi Musika Kontserbatorioaren Kantu Katedra 1945ean eskuratu  ondoren. Argazki historikoa dugu, zalantzarik gabe.

ARGAZKIA: KARMELE BARANDIARAN

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La fotografía, realizada a finales de los años cuarenta del siglo pasado, nos presenta a  dos artistas de primer nivel, ambos directamente relacionados con Mondragón. Albina Madinabeitia, la extraordinaria violinista mondragonesa y Cristóbal Altube "Txindurri", cantante lírico aretxabaltarra de fama mundial... que había trabajado y vivido en Mondragón.

Fueron fotografiados en Madrid tras obtener Altube la Cátedra de Canto en el Conservatorio Superior de Música de Madrid en 1945. Sin duda, se trata de una imagen histórica.

ALBINA MADINABEITIARI BURUZ GEHIAGO

https://txemax3.blogspot.com/2019/03/albina-madinabeitia-arrasatetik.html

CRISTOBAL ALTUBE "TXINDURRI"RI BURUZ GEHIAGO

https://txemax3.blogspot.com/2018/07/cristobal-altube-euskal-txindurri.html

 


 

apirila 09, 2019

ALBINA MADINABEITIAREN SENARRA

Albina Madinabeitia biolin jole arrasatearraren biografia prestatzeari ekin nionean, nituen inkogniten artean haren senarrari buruzkoa zen nabarmenetakoa. Ez nekien ezer Jon Velarren aita izan zenaren gain, eta Arrasaten handik eta hemendik galdetu arren, zurrumurruez gain inortxok ez zuen egiaztatzerik gizon haren identitateaz.

Azkenik, Euskomediaren artxiboko datu bati esker tiraka hasi nintzen eta Sabino Arana Fundazioaren artxiboetaraino heldu nintzen eta, nire pozerako, Frantzisko Velar Jauregibeitia azaldu zitzaidan. Huraxe zen Albina Madinabeitiaren senarra! Eta argazkiari erreparatuz, ezin uka Jon semeak sekulako antza zuela bere aitarekin.

Datorren larunbatean gizon honen gaineko informazio gehiago emango dut, "Hots begi danbolinak" nire blogean Albina Madinabeitiaren biografiari eskaintzen ari natzaion sailaren hurrengo atalean.

ARGAZKIA: SABINO ARANA FUNDAZIOA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Cuando comencé a preparar la pequeña biografía sobre la violinista mondragonesa Albina Madinabeitia que estoy publicando en mi blog "Hots begi danbolinak", una de las incógnitas que más me perseguían era la de la identidad de quien fuera marido de la gran artista. No sabía nada acerca del padre de Jon Velar, a quien muchos conocimos, y aun a pesar de preguntar en Mondragón a unos y otros, lo que recogía no pasaba de rumores sin ninguna veracidad.

Por fín y gracias a una pista que encontré en el archivo de Euskomedia, acudí a los de la Fundación Sabino Arana, y para mi alegría allí encontré lo que andaba buscando. ¡Apareció Francisco Velar Jauregibeitia! Y reparando en la foto, es indudable el parecido del padre con su hijo Jon.

Siguiendo con la biografía de Albina Madinabeitia, el próximo sábado publicaré en el blog "Hots begi danbolinak" el séptimo capítulo y en él daré más información sobre Francisco Velar.



 

urtarrila 09, 2018

ALBINA MADINABEITIA ERREPUBLIKAREKIN



Albina Madinabeitia Arrasateko biolin jole handiak  1918an eta zortzi urterekin,  Eibarren eskainitako emanaldi artistiko eder baten berri eman nuen aurreko batean. Lehen gerra mundialeko umezurtzen alde aritu zen artista arrasatearra. Oraingoan beste kontzertu solidario baten aipamena egin nahi dut, 1932ko urtarrilaren 24an Madrilen burutua. Errepublikako Etxearen eskolak laguntzea zuen helburu nagusia ekintzak eta Albina Madinabeitia izan zen izarrik dirdiratsuena Teatro Español-ean. 

Alcala Zamora Errepublikako lehendakariak presiditu zuen gala eta egitarauaren zati nagusia Albinaren kontzertua izan zen, Gloria Loizaga piano joleak lagunduta. Turina, Vivaldi, Schubert, Bach, Sarasate eta Wieniawski ren obrak interpretatu zituen. Arrasatearra goi mailako kontzertista zen ordurako  eta bere ospea penintsulako lurralde guztietara hedatu zen, kontzertu ugari emanez bakarlari gisa. 

Manuel Matxado poeta espainiarrak ere hartu zuen parte gala hartan, eta amaiera hiru artistak argazkirako agertu ziren.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Hace unas fechas daba cuenta en este mismo blog de un concierto solidario que había ofrecido la mondragonesa Albina Madinabeitia en 1918 en Eibar, con ocho años de edad. El objetivo de aquel acontecimiento artístico fue el recabar ayuda para los huérfanos de la primera guerra mundial, en toda su virulencia en aquellos días. Hoy  quiero traer a este rincón la noticia de otra actuación artística de la afamada violinista mondragonesa, también con ánimo de ayuda, en la ocasión a favor de las escuelas de la Casa de la República. El concierto se desarrolló en el Teatro Español de Madrid el 24 de enero de 1932, y Albina fue la estrella de la gala. 

Con la presencia en el teatro del presidente de la República Niceto Alcalá Zamora, acompañada al piano de Gloria Loizaga Albina interpretó obras de Turina, Vivaldi, Schubert, Bach, Sarasate y Wieniawski. La concertista arrasatearra gozaba de una gran fama en toda la península, donde se prodigaban sus actuaciones como solista.

En aquella gala participó también el poeta español Manuel Machado, quien recitó varias de sus composiciones, y al finalizar el acto los tres artistas posaron para el fotógrafo.

Albina Madinabeitiari buruz gehiago: