apirila 23, 2024

SAN MIGUELERA KAMIOIAN

 


1947ko urriaren 5. Arrasateko lagun talde batek kamioi bat alokatu eta… Aralarreko San Migelera joan ziren, erromes gisa. Euskaldunen artean San Migelekiko debozioa oso sustraitua egon da eta arrasatearrek ere halaxe erakusten zuten.

Lehen lerroan, txango haien antolatzaile omen zirenak ageri zaizkigu, txoferra erdian daukatelarik: Modesto Zuleta, ezkerrean; eta Frantzisko “Pako” Etxebeste, eskuinean. Hogetamarren bat lagun kamioiaren kutxan eta, dirudienez, bakanen bat kabinaren gainean ere joan bide zen, erosoago sentitzeko manta batzuk ipinita. Aurpegi ezagun asko txangolarien artean. Zenbat ordu emango zuten bidean?

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

5 de octubre de 1947. Un grupo de amigos de Mondragón alquilaron un camión…y  viajaron a San Miguel de Aralar como peregrinos. La devoción por dicho santo entre los vascos ha estado muy arraigada y así lo demostraron ese día los mondragoneses y mondragonesas de la foto. 

En primera línea aparecen los supuestamente organizadores de la excursión, con el chófer en el centro, Modesto Zuleta a la izquierda y Francisco “Pako” Etxebeste a la derecha. Una treintena de personas se desplazaron en la caja del camión y, al parecer, alguna fue sobre la cabina, colocando unas mantas para sentirse más cómodo. Muchas caras conocidas entre los excursionistas. ¿Cuántas horas pasarían por el camino?































apirila 16, 2024

MERCADER-SOLOGAISTOA

 

Piszinara bota. Horixe zen Union Cerrajeraren Zaldispeko kirol orubean udan egiten zena. Argazkiko bikote bat bizitzaren piszinara botatzen ari zen egun hartan, 1948 urtean. Juanita Sologaistoa eta Carlos Mercader ziren ezkontzen zirenak, eta sendi argazkia egiteko bazter haietako instalakuntza ederrak aukeratu zituzten.

ARGAZKIA: LASO

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Echarse a la piscina. Eso era lo que se hacía en verano en el solar deportivo de Unión Cerrajera en Zaldispe. Una pareja de la foto, sin embargo, se estaba echando a la piscina de la vida un día de verano de 1948. Juanita Sologaistoa y Carlos Mercader eran los que aquella mañana habían contraído matrimonio y para hacer la foto de familia eligieron las preciosas instalaciones de aquel rincón.


apirila 09, 2024

podcast. ARDANZA ALKATEA ZELA - SIENDO ALCALDE ARDANZA. podcast

 PODCAST

Atzo zendu zen Jose Antonio Ardanza, Arrasateko alkate ohia. Harreman sendoa izan nuen berarekin, herriko lehen agintari bezala (1979-83) eta Diputatu Nagusi eta Lehendakari izan zen urteetan. Gaurko bi argazkietan nire lehen bi liburuen aurkezpenean ikusten dugu Ardanza,

Goikoan, "Sebero Altube" liburua zen Udaletxeko pleno areoan aurkeztu genuena. Mahaian, goitik: Juan Antonio Garmendia, Jose Antonio Arana-Martija eta Patxi Altuna euskaltzainak, Ardanza alkatea, Aita Luis Villasante euskaltzainburua, Arantza Akizu Kultura zinegotzia eta ni. 1979ko abenduaren 6a zen.

Behekoan, berriz, "Iokin Zaitegi" biografiaren aurkezpenari dagokio. Eta liburuak sinatzen ari naizen bitartean, Ardanza alkateak bere sinadura eskatzen ari zaio Jesus Mari Leizaola Lehendakari zaharrari. Eskuineko behe aldean, bizkarra emanez, Juan San Martin, Euskaltzaindiko idazkaria.1981ko abenduaren 1ean izan zen.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Ayer falleció José Antonio Ardanza, exalcalde de Mondragón. Mantuve una buena relación con él, tanto como primera autoridad de la villa (1979-83) como durante los años en que ejerció de Diputado General y Lehendakari. En las dos fotos de hoy vemos a Ardanza en la presentación de mis primeros dos libros.

Arriba, se trataba de la biografía “Sebero Altube" que la dimos a conocer en el salón de plenos del Ayuntamiento. En la mesa, desde el ángulo superior: Juan Antonio Garmendia,  los académicos José Antonio Arana-Martija y Patxi Altuna, el alcalde Ardanza, Aita Luis Villasante presidente de Euskaltzaindia, la entonces concejala de Cultura Arantza Akizu, y yo. Era el 6 de diciembre de 1979.

La foto inferior corresponde a la presentación del libro "Iokin Zaitegi". Y mientras aparezco firmando libros, el alcalde de Ardanza pide su firma a Jesús María Leizaola el Lehendakari Zaharra. En el ángulo inferior derecho, de espaldas, el secretario de Euskaltzaindia Juan San Martín. Era el 1 de diciembre de 1981.


GEHIAGO

https://1949arrasate.blogspot.com/2019/12/sebero-altube-liburua-40-urte.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2021/11/iokin-zaitegi-liburua-40-urte.html


apirila 02, 2024

ESCUELA DE LOS MAESTROS

1936ko gerraren ondorioetan goiko argazkiko eskolak zer ikusirik izango zuenik inork pentsatu bazuen, ziur ez zela bere iragarpenetan iritsiko errealitatean gertatu zen tragediaraino. Arrasateko abertzaleek 1934an euskaraz irakasteko martxan jarritako ikastola arbuiatuz, herriko eskuinak beste eskola bat irekitzea erabaki zuen, espainiar baloreak defendatzeko. Diru bila herriko zenbait pertsonaia aberatsengana jo zuten eta argazkiko eraikina jaso zen. 

Arrasaten bazen, jakina, aipatu baloreak defendatzen zituzten eskola publiko eta pribatuak, herrian bertan eta baita auzoetan ere. Baina tradizionalistek euren helburua garbi zuten eta ez ziren geratu eskola ireki arte. Proiektu haren kontra Jose Joakin Arin orduko erretorea azaldu zen, eskolen eskaintza nahikoa zela adieraziz eta adar berriak herritarren arteko bakea arriskuan jar zezakeela argudiatuz. Eta, beste aitzakia tarteko, horrek ere ireki zion erretoreari... bere hilobia, 1936an afusilatu zutenean bekatu hori leporatu baitzioten garaileek.

Bizitzak aurrera segitu zuen eta - 1936tik gure belaunaldikoontzako Gazteluondoko "Escuela de los maestros" hura- urteetara ikastola bilakatu zen. 

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Si alguien se hubiera puesto a pensar sobre lo que iba a tener que ver la escuela de la imagen de arriba en la guerra de 1936, estoy seguro de que no alcanzaría en sus predicciones a imaginar la tragedia que realmente sucedió. Rechazando algunos la ikastola creada por los nacionalistas de Mondragón en 1934 para impartir la enseñanza en euskera, la tradicional derecha mondragonesa decidió abrir otra escuela con el objetivo de defender los valores españoles. Acudieron en busca de financiación a algunas de las personas adineradas de la villa y consiguieron su objetivo, levantando el edificio de la foto.  

En Mondragón, por supuesto,  existían tanto en el casco urbano como en los barrios, escuelas públicas y privadas defendiendo los mismos principios. Pero los tradicionalistas tenían claro su objetivo y no pararon hasta que hicieron realidad su plan. Una persona que se opuso a aquella expansión fue el párroco arrasatearra José Joaquín Arín, argumentando la existencia de suficiente oferta de escuelas y haciendo hincapié en que el nuevo centro podía poner en peligro la paz entre los habitantes de la villa. Y ahí es donde el rector cavó... su tumba, ya que semejante “pecado”, entre otros insostenibles, fue una de las acusaciones que hicieron le condujeran en octubre de 1936 a Arin a la tapia del cementerio de Oiartzun.

La vida continuó y, cosas de la vida, la que desde 1936 en Mondragón se conoció como "Escuela de los maestros" de Gazteluondo, con los años se convirtió en ikastola.  


martxoa 26, 2024

DANOK BAT



Danok Bat elkarteko bi bazkide sortzaile, 1943ko igande goiz batean Biteri etorbideko euren txokoaren atartean aurkitzen ditugu, jaiak eskainitako aisitartea mahai baten inguruan lagunkiro emateko asmoz.  Domingo Egidazu, ezkerrean, eta Patxi Velez de Mendizabal elkartearen lehen lehendakaria dira. 1935ean jaioarazi zuten Danok Bat, eta herriko elkarterik adintsuena da.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
 Encontramos a dos socios fundadores de la sociedad recreativa Danok Bat, una mañana de domingo de 1943, en la entrada de su txoko en la Avenida de Viteri, con la intención de compartir un rato de ocio alrededor de una mesa. Son Domingo Egidazu, a la izquierda, y Patxi Velez de Mendizabal, primer presidente de la asociación. Danok Bat nació en 1935 y es la sociedad más antigua de la villa.

martxoa 19, 2024

BI LEHENGUSINAK - LAS DOS PRIMAS

1966ko ekainaren lehenean ezkondu nintzen Dorletako Santutegian. Dantzaldian ari gara nire lehengusina Anparo Lopez Letona eta biok, eta ikus daitekeenez Orquesta Arrasate musikaren erritmora, Jose Antonio Villarek gidatua.
 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JUANI UGARTE

Me casé el 1 de junio de 1966, en el Santuario de Dorleta. Y ahí me tenéis, bailando con mi prima Amparo Lopez Letona, y como se puede apreciar, con la  música de la Orquesta Arrasate, con José Antonio Villar como líder.

martxoa 12, 2024

ARRIARAN III.ak OGUETA KANPORATU - ARRIARAN III ELIMINA A OGUETA

 


1954ko martxoaren 7an, Gasteizko Vitoriano frontoian Pako Arriaran - Arriaran III.ak-  arabarren itxaropen dirdiratsua zen Jose Mari Palacios "Ogueta" kanporatu zuen urte hartako buruz buruko txapelketatik.

Azken emaitza 22-7 izan zen eta arrasatearrak bere herrikide Bizente Uribe pilotari profesional ohia izan zuen botilero. Sakeak 2 zenbakitik egin zituzten bi pilotariek. Eta emaitzak darakutsan bezala, partiduak ez zuen kolorerik izan.

Urte hartako txapelketa Tolosako Soroak irabazi zuen.

Hirurogeita hamar urte eman dira Gasteizko  egun hartatik.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El 7 de marzo de 1954, en el frontón Vitoriano de la capital alavesa, Pako Arriaran -Arriaran III- eliminó a la esperanza de los pelotazales alaveses José Mari Palacios "Ogueta" del torneo mano a mano de ese año.

El resultado final fue 22-7 y el arrasatearra tuvo a su paisano Vicente Uribe ex pelotari profesional como botillero. Los saques los realizaron ambos jugadores desde el número 2. Y como lo demuestra el resultado, el partido no tuvo color.

El campeonato de ese año lo ganó el tolosarra Soroa.

Han pasado setenta años desde aquel día del Vitoriano.


martxoa 05, 2024

JESUS URKIA "SEBITAS"

Iturripe zaharra. 1953-54 denboraldia
Moreno, Guridi "Ziriles", Alberdi, Berezibat "Txaparro", Egidazu "Kurri", Urkia "Sebitas"
Arriaran, Zeziaga (Im) Divino I, Arregi (L), Zeziaga (Im) Divino II, Aranburu "Fertxu", Arregi (E)
Jesus Urkia "Sebitas"

Juventud Deportiva Mondragón, 1953-54 denboraldia. Oso txapelketa ona egin zuen Arrasateko futbol taldeak. Hirugarren mailan ari zen eta jokalari onak zituen, bere arerioak Huesca, Burgos, Indautxu, Numancia eta gisa horretakoak zirelarik. Azkenean laugarrena izan zen, Sestao, Huesca eta Arenasen atzean.

Mondra hartan bazen jokalari bat, Jesus Urkia “Sebitas” atezain atxabaltarra, bigarren mailako Alaves taldeak utzita sarrailagileekin aritu zena. Oso denboraldi bikaina egin zuen Sebitasek. Hori dela eta, Alavesak bere talderako berreskuratu zuen 1954-55 denboraldirako, babazorrroak lehen mailan zeudela. Mondrako kide ohiak ez zuen urte hartan partidurik jokatu,  titularra Javier Berasaluze baitzeukan, urtebete geroago Real Madridek eramango zuen debatarra. Baina 1955-56 denboraldian lehen mailako bere debuta egin zuen atxabaltarrak, Metropolitano futbol zelaian, Atletico Madriden kontra. Gasteiztarrek 8-1 galdu zuten. Sebitasek penalty bat geratu zuen.

“Sebitas”ek bigarren mailan segitu zuen Alavesen 1959-60 denboraldira arte. Eta Juventud Deportiva Mondragonera itzuli zen 1963-64ko liga txapelketarako.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Juventud Deportiva Mondragón, temporada 1953-54. El equipo cerrajero realizó un muy buen torneo. Jugaba en tercera división y tenía buenos jugadores, siendo sus rivales equipos como Huesca, Burgos, Indautxu, Numancia etc. Al final quedó cuarto, por detrás de Sestao, Huesca y Arenas.

Hubo un jugador en aquel Mondra que sobresalió de manera especial, Se trataba del atxabaltarra  Jesús Urkia "Sebitas", que cedido por el Alavés de segunda división militó aquella temporada con los cerrajeros. Sebitas hizo un gran campeonato. Por ello, el Alaves lo volvió a incorporar a su equipo para la temporada 1954-55, cuando los babazorros competían en primera división. El ex portero del Mondra no jugó ningún partido ese año, siendo titular como era el gran Javier Berasaluze, jugador que un año más tarde sería fichado por el Real Madrid. Pero en la temporada 1955-56 debutó en primera división, en el campo de fútbol del Metropolitano, ante el Atlético de Madrid. Los gasteiztarras perdieron por 8-1. Sebitas paró un penalti.

"Sebitas" continuó con el Alavés en la segunda división hasta la temporada 1959-60. Y volvió a la Juventud Deportiva Mondragón para el campeonato de Liga 1963-64.

GEHIAGO ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ / MÁS SOBRE EL FUTBOL EN MONDRAGON


otsaila 27, 2024

RONEOren BULEGO TEKNIKOAN


Iragan mendeko berrogeietako hasieran agertzen dira argazkian, orduko Roneoren bi enplegatu: Esteban Etxebarria, marrazki-mahaian zutik eta Balendin Letona, eserita. Biak bulego teknikoan ari ziren.

1926an Unión Cerrajerak Ingalaterrako Roneo enpresarekin sinatu zuen akordio bat eta bulego altzariak fabrikatzeari ekin zion Arrasaten. Roneo S.A enpresa aitzindaria izan zen bere sektorean eta urtetan merkatuaren zatirik handiena bereganatu zuen. Hasiera batean britaniar Roneok akzioen %50 zituen baina 1932tik aurrera UCEM-ek bereganatu zuen osotasuna. Bitxia da, 1956an, etxe-sektoreari heldu ziola enpresak eta  Electrolux suediar enpresaren lizentziarekin hozkailuak fabrikatzeari ekin zion Roneok, eta urte hartan 10.000 unitate atera ziren Arrasateko tailerretatik.

ARGAZKIA: CARMELO LETONA BILDUMA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En la fotografía de principios de los años cuarenta del pasado siglo aparecen dos empleados de Roneo: Esteban Etxebarria, de pie ante la mesa de dibujo, y Balendin Letona, sentado. Los dos trabajaban en la oficina técnica.

En 1926 la Unión Cerrajera firmó un acuerdo con la empresa Roneo de Inglaterra y se comenzaron a fabricar muebles de oficina en Mondragón. Roneo S.A. fue pionera en su sector y acaparó la mayor parte del mercado durante años. En un principio la Roneo británica poseía el 50% de las acciones pero a partir de 1932 UCEM se hizo con la totalidad. Curiosamente, en 1956 Roneo expandió su negocio al área doméstica, y fabricó frigoríficos con la licencia de la empresa sueca Electrolux, y ese mismo año salieron 10.000 unidades de los talleres de Mondragón.

otsaila 20, 2024

ZIGARROLAKO BI AMANDRE - DOS ABUELAS DE ZIGARROLA

 

Zigarrolako bi amandre, udako berotasunetik aldendu guran makatzpeko kerizpera babestuta. 1955 inguruan. Auzoaren gizarte hedapena errealitatea zen eta etxebizitza berriak eraikitzen ari ziren. Aurki auzoaren itxurak baserri kutsuko iragana estaliko zuen.

Ezkerretik Maria Ezpeleta "Txosa"koa eta Maria Errasti Aramaion jaiotako zigarrolatarra.

ARGAZKIA: MARGA ZUBIA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Dos abuelas de Zigarrola, protegiéndose del calor del verano bajo la sombra de un peral. Alrededor de 1955. Era una realidad la expansión cada vez más rápida del barrio, y nuevas construcciones aparecían para acoger nuevos vecinos. Pronto la fisonomía de Zigarrola taparía un secular pasado rural,

A la izquierda Maria Ezpeleta del caserío "Txoza"  y a su lado María Errasti, zigarrolatarra nacida en Aramaio.

otsaila 08, 2024

IHAUTERIAK 1981


Geografiako eta denborako distantziak gaindituz. 1981ko martxoaren 3 zen, ihauterietako asteartea, eta astebete lehenago Tejerok espektakulua eman zuen Kongresuan. Guk Arrasaten eskaini genuen, alaikiro. Begira, bestela, Inesen aurpegia (goikoa).
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ROSARITO ZEZIAGA

Superando distancias geográficas y temporales. Era el 3 de marzo de 1981, martes de carnaval, y una semana antes Tejero había ofrecido su show en el Congreso, tomándolo. Por nuestra parte, nosotras en Mondragón tomamos la calle, con buen humor. Mirad, si no, el semblante de Inés (la de arriba).




 

otsaila 06, 2024

DUELA EHUN URTE UME TXINATARREN ALDE - HACE CIEN AÑOS EN APOYO DE LAS NIÑAS/OS CHINOS

 

1924 urteko Errege Egunean Arrasaten diru biltze bat egin zen. Helburua Txinako umeen aldeko laguntza eragitea zen, eta horretarako auzoz auzo eta kalez kale ibili ziren ume arrasatear biltzaileak. Argazkian ikus daitekeen moduan txinatar erara jantzi ziren.  Kronikak dioenez, diru kopuru handi lortu zen.

Argazkia garai hartan Arrasatetik ibili zen Wiliams argazkilari batek atera zuen.

ARGAZKIA: ALBERTO LOITI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El día del Rey de 1924 se llevó a cabo una postulación de fondos en Mondragón. El objetivo era recaudar dinero para la educación de los niños/as chinos y, para ello, los y las postulantes arrasatearras fueron de barrio en barrio y de calle en calle. Como se puede apreciar en la foto, vestían al estilo chino. Según la crónica se obtuvo una muy bonita cantidad de dinero.

La instantánea fue tomada por un tal Williams, fotógrafo que en aquella época estuvo por a villa.


otsaila 03, 2024

ARZAMENDI - SOLOGAISTOA


 Badirudi belaunaldi berriek lekukoa hartu nahi dutela eta Santa Agedako bezperaren ospakizunak etorkizun garbia duela. Bejondeiela mendetako ohiturari eutsi nahi dutenei!

Gaurko argazkiak atzoko belaunaldi batera garamatza. Bertan Juan Arzamendi eta Pedro Sologaistoa "Laso" ageri zaizkigu. Biak Santa Agedako koruaren euskarri garrantzitsuak. 1965eko edizioan erretratu ziren elkarrekin. Biak, gainera, Oktaboko elkartekideak ziren, kantu zale handiak.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Parece que el relevo de nuevas generaciones en el devenir de la fiesta en víspera de Santa Agueda se asegura. Hay gente nueva dispuesta a mantener la tradición. Bienvenidos.

La foto de hoy nos traslada a una generación anterior. Aparecen retratados Juan Arzamendi y Pedro Sologaistoa "Laso". Ambos fueron durante décadas columnas importantes en el coro de Santa Agueda. Se fotografiaron juntos en la edición de 1965. Eran, además, componentes de la cuadrilla del Oktabo. Y grandes cantores.

GEHIAGO SANTA AGEDAKO KOROEI BURUZ

https://1949arrasate.blogspot.com/2024/01/zatiketa-santa-ageda-division.html


urtarrila 30, 2024

ZATIKETA. SANTA AGEDA. DIVISIÓN


“Santa Ageda bezpera degu...”  1964ko argazkia dugu oraingoa,  Zigarrolako Kataide baserrian aterata. Zatiketak segitzen zuen herriko bazterretatik zehar abestera ateratzen zirenen artean, bi kororekin. Argazkikoak, “San Frantzisko”koak ziren, Rafa Garzia Trincadoren zuzendaritzapean.

Zatiketen gaineko albistea dakart gaurkoan, baina 1929koari dagokiona. “El Pais Vasco” egunkarian, 1929ko otsailaren 3ko kronikan Arrasateko korrespontsalak behekoa zioen:

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

“Es víspera de Santa Águeda...”  La fotografía de esta ocasión nos transporta a 1964, obtenida en el caserío Kataide de Zigarrola. Seguía la división entre los que salían a cantar, con dos coros por los rincones de la villa. Los de la foto eran de “San Francisco”, dirigidos por Rafa García Trincado.

Hoy traigo noticia de divisiones santaguediles en Mondragón, pero referida al año 1929. En el periódico “El País Vasco”, en su crónica del 3 de febrero de 1929, el corresponsal de Mondragón decía:

“Los coros de Santa Agueda se preparan con afán y entusiasmo para la tarde del próximo lunes entonar esa bella música y repetir como todos los años las virtudes de la Santa, mientras la “etxekoandre” refunfuña y el “etxejaun” sonriente introduce el pulgar y el índice en el bolsillo del chaleco, haciendo alarde de generosidad.

Un coro de este género, compuesto de disciplinadas voces que recorra la víspera de Santa Agueda algunas puertas cantando esta bella y tradicional composición, se capta bien pronto las simpatías de todos y no es posible dudar del buen éxito de la colecta; mas si por el contrario el grupo no se ha cuidado de otra cosa que de buscar un resultado positivo, con miras al banquetazo final, es ahí donde tropieza el clasicismo y la generosidad se ve menguada, en perjuicio, naturalmente de los coros y con él, de la tradición.

Además, el abuso que se hace de esta manifiesta generosidad, pone en guardia a los que con elogiable proceder hacen un reparto de la dádiva entre los grupos que acuden a su puerta, tornándose aquella sonrisa en despectiva mirada, quizás, para el último coro, para el rezagado.

Creemos sinceramente que la autoridad municipal debe evitar la duplicidad de estos coros, no autorizando la salida más que a uno de ellos, y sería aún más generoso el desprendimiento y altruista el proceder del coro de Santa Agueda que destinara su recaudación, en parte o íntegra, para algún fin benéfico local, bien para la Casa de Beneficencia o bien para las colonias escolares, en la seguridad de que su bondadoso gesto sería bien recibido y aplaudido a la vez”

SANTA AGEDAKO KOROAK ZATITUTA - LOS COROS DE SANTA AGUEDA DIVIDIDOS

https://1949arrasate.blogspot.com/2020/01/santa-agedako-koroak.html

urtarrila 23, 2024

KONTZEZINOAREN AURREAN - FRENTE A LA CONCEPCION


Astoaren ibilbideko paisaiak berritasuna erakusten zuen. Eta badirudi, buru makur, tristeziak gainditu duela animalia,  "Begira zertan amaitu diren Arrasateko eraikin zaharrenetakoaren hormak!" pentsatzen ariko balitz bezala. Eta horrela zen, Kontzezinoko komentu zaharra betiko erautsi baitzuten. 1979. urtea zen.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El paisaje de la acostumbrada ruta del burro presentaba una novedad. Y parece que el animal, apesadumbrado con la cabeza gacha,  dice  Mira en qué han acabado los muros de uno de los edificios más antiguos de Mondragón!"  Efectivamente, había desaparecido el antiquísimo convento de la Concepción. Era 1979.


urtarrila 21, 2024

JON SAGASTA HIL DA

 Jon Sagasta hil da. Aspaldiko laguna, betiko adiskidea. Zaude bakean, Jon, eta gozatu horko futbolarekin! Beti arte.

Ha muerto Jon Sagasta. Compañero de siempre, amigo para siempre. Disfruta de la paz y del fútbol que ahí se juegue. No te olvidamos.



1962
1965, UCEA, Aranbarri eta Larraurirekin

1969, Real Sociedad

2021-09-30, Mojategin. Omenaldia, Sagasta, Larrauri, Aranbarri.


JON SAGASTARI BURUZ GEHIAGO

urtarrila 15, 2024

BAR LAGUNILLA

 

Arrasateko Bar Lagunillan 1955 inguruan egindako argazkia dugu gaurkoa. Erdian Bizkaiko Berrizen 1884an jaiotako Rafaela Gaztelurrutia Gorroño dugu. Bizente Arregirekin ezkondua, alargundu ostean Emilio Lagunilla suhiaren Lagunilla tabernaren kargu egin zen, Karmen eta Rosario alaben laguntzarekin. Oso sukaldari ona zen Rafaela eta ez zitzaion bezerorik falta izaten. Gatz eta piperra saldoka erakusten zuen emakumea zen berriztarra.

Argazkian, Rafaelaren ezkerrean, Faustino Velez de Mendizabal  Zubia arrasatearra dago, “Vivillo” gaitzizenez ezagutua, gaztaroan pilotan erakutsitako trebetasuna zela eta. Mondragones txapeldun handiarekin batera hamaika partidutan aritu zen Faustino. Gaueroko bezeroa ei zen Lagunillan. Hirugarrena, Pako dekoradore gasteiztarra, Arrasatetik zebilenean ez zuen hutsik egiten tabernan.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La foto de hoy está realizada en el Bar Lagunilla de Mondragón hacia 1955. En el centro Rafaela Gaztelurrutia Gorroño, nacida en 1884 en Berriz (Bizkaia). Casada con Bizente Arregi, al enviudar se hizo cargo del bar Lagunilla abierto por su yerno Emilio Lagunilla, con la ayuda de sus hijas Cármen y Rosario. Rafaela era muy buena cocinera y no le faltaban clientes. Mujer salerosa,  gozaba de gran simpatía en la villa.

A la izquierda de Rafaela, aparece el  mondragonés Faustino Velez de Mendizabal Zubia, conocido como “Vivillo” por su habilidad de jóven en el juego de pelota a mano. Faustino hizo pareja en innumerables partidos con el campeonísimo Mondragonés. Era cliente diario en la taberna Lagunilla. El tercero es Paco “el decorador”,  vitoriano, quien no faltaba al bar cuando sus ocupaciones laborales le traían a Mondragón


urtarrila 14, 2024

Podcast. 1924 URTEARI HASIERA EMANEZ. Podcast


Jesus Trincado

“1924. urteari hasiera emanez ” ipini diot izenburua gaurko argazkiari. Eta hain zuzen ere, duela ehun urte Arrasaten emandako albiste bati dagokio erretratoa. Konkretuki Jesus Trincado Baños arrasatearrak Donostiako egunkari baten titularrak irabazi baitzituen, “Un gran artista” zioena. Jesus Trincado arrasatear peto-peto horietakoa izan zen, 1909an jaioa.

Baina 2024an sartu berri garenez, begira dezagun zer gertatzen zen Arrasaten duela mende oso bateko urtarril hartan.

===================.

Primo de Riveraren diktadurapean bizi zen  estatuan, eta noski Arrasateko udaletxera ere horren eragina heldu zen. Direktorioaren agindupera osatu zen udala eta 1923ko urritik Melkiades Jauregibarria zen alkatea. Udal kudeaketan 1924. urteari, beraz, Jauregibarriarekin eman zitzaion ongi etorria. Diodan, dena den, urte hartako martxoan, beste agindu baten bitartez Dagoberto Resustak hartu zuen agintaritza udaletxean.

Prentsara jo dut, 1924ko hasieran Arrasaten zer bizi zen jakiteko. Eta honako albiste honekin egin dut topo, urteari hasiera ematen ziona: Biteriko lorategiak bertan behera utzita zeuden. Bai, Udalak ez bide zien arreta handirik ipintzen eta umeteriak txikizioak egiten zituen jolaserako orduetan. Arrasateko korrespontsalak gogoratzen zuen moduan, Pedro Biteriri ere zor zitzaion Azoka Plaza eta zioenez urte hartan 8.000 pezeta garbiko irabaziak utziko zituen zergen bitartez; eta bere idazkia amaitzeko galdetzen zuen kazetariak: ezin al du Udalak diru horretatik apur bat zaintzaile bat kontratatzean inbertitu?

===================.

1924 urteko Errege Egunean -Arrasaten diru biltze bat egin zen. Helburua Txinako umeen aldeko laguntza eragitea zen, eta horretarako auzoz auzo eta kalez kale ibili ziren ume arrasatear biltzaileak txinatar erara jantzi ziren eta, kronikak dioenez, diru kopuru handi lortu zen.

Diruarekin pozik geratuko zen beste bat Jose Otxoa txistularia izan zen, udal funtzionario izendatu berria. Ordura arteko txistulari titularrak 210 pezeta kobratzen zituen urtero, eta berari urtarrilaren 7ko udal bilkura osoak soldata 260 pezetatan jartzen erabaki zuen.

Urtarrilaren 7ko bilkuran ere Udalak herriko bolatokia eta frontoiaren urteko kudeaketa enkantean jarri zituen. Bolatokiaren zerbitzua Antonio Madinabeitiak eraman zuen 102 pezetatan, eta frontoian Juan Zaitegik 125  pezetaren truke.

Eta urtarrilaren 13an egundo haize boladak izan bide ziren Arrasateko inguruetan; teilak haizetik zihoazen eta jendea arrisku handirekin ibiltzen zen kaleetan. Kalterik handiena Maala futbol zelaiaren inguruan eman zen. ELMA enpresa sortu berriaren tailerreko teilatua haizeak metro batera altxatu zuen eta eraikina behera erori zen. Kalteak 10.000 pezetatan baloratu ziren. Zorionez ez zen kalte pertsonalik gertatu.

===================.

Duela mende osoko Arrasate hartako giroaren gaineko ideia egiten jarraitzeko, diodan, urtarrilaren 13an pilota partidua izan zela, Afrikan zeuden herriko soldaduen premiak arintzearen alde. Mondragones II eta Velez de Mendizabal aritu ziren Zarraoa eta Zestonaren kontra. Lehenek irabazi zuten samur. 165 pezeta bildu ziren, eta diru biltzaileak Faustina Arregi, Narzisa Ayastuy eta Maria Isasi andereñoak izan ziren.

Eta urtarrilaren 13an futbolean Club Deportivo Mondragónek Bergarako Alkartasunaren kontra jokatu zuen Maalako futbol zelaian. Mondrak honako ekipoa azaldu zuen: Madinabeitia; Herrera, Azkoaga; Arregi, Zabarte, Mondragón; Mendizabal, Oianguren, Orobengoa, Ubago eta Zarraoa. Etxekoek irabazi zuten 1-0, Herrerak penaltyz sartutako golari esker.

Intzidentzia larriak izan bide ziren arbitroak jokalari bana kanporatu baitzituen, euren arteko liskarrarengatik. Kanporatutako arrasatearra Azkoaga izan zen. Kronika egileak dioenez, Bergarako jarraitzaileek bortizki erreakzionatu zuten eta guardia zibilek interbenitu behar izan zuten iskanbila handiagoetara ez pasatzeko.

Baina egun haietako albisteen artetik gehien atsegin izan dudana, herriko neskei egiten zitzaien deialdiarekin du zerikusirik. Club Deportivo Mondragonek dei berezia egiten zien neska arrasatearrei, kirolaren praktikarako izena eman zezaten; eta klubak agintzen zuen, futbolaren praktikarako ez ezik, tenis eta mendizaletasunari eragiteko ere bitartekoak ipiniko zituela.

Deialdi garrantzitsua, bai horixe!