podcast etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
podcast etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

urtarrila 23, 2024

podcast. KONTZEZINOAREN AURREAN - FRENTE A LA CONCEPCION. podcast

PODCAST

Astoaren ibilbideko paisaiak berritasuna erakusten zuen. Eta badirudi, buru makur, tristeziak gainditu duela animalia,  "Begira zertan amaitu diren Arrasateko eraikin zaharrenetakoaren hormak!" pentsatzen ariko balitz bezala. Eta horrela zen, Kontzezinoko komentu zaharra betiko erautsi baitzuten. 1979. urtea zen.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El paisaje de la acostumbrada ruta del burro presentaba una novedad. Y parece que el animal, apesadumbrado con la cabeza gacha,  dice  Mira en qué han acabado los muros de uno de los edificios más antiguos de Mondragón!"  Efectivamente, había desaparecido el antiquísimo convento de la Concepción. Era 1979.


urtarrila 14, 2024

Podcast. 1924 URTEARI HASIERA EMANEZ. Podcast


Jesus Trincado

“1924. urteari hasiera emanez ” ipini diot izenburua gaurko argazkiari. Eta hain zuzen ere, duela ehun urte Arrasaten emandako albiste bati dagokio erretratoa. Konkretuki Jesus Trincado Baños arrasatearrak Donostiako egunkari baten titularrak irabazi baitzituen, “Un gran artista” zioena. Jesus Trincado arrasatear peto-peto horietakoa izan zen, 1909an jaioa.

Baina 2024an sartu berri garenez, begira dezagun zer gertatzen zen Arrasaten duela mende oso bateko urtarril hartan.

===================.

Primo de Riveraren diktadurapean bizi zen  estatuan, eta noski Arrasateko udaletxera ere horren eragina heldu zen. Direktorioaren agindupera osatu zen udala eta 1923ko urritik Melkiades Jauregibarria zen alkatea. Udal kudeaketan 1924. urteari, beraz, Jauregibarriarekin eman zitzaion ongi etorria. Diodan, dena den, urte hartako martxoan, beste agindu baten bitartez Dagoberto Resustak hartu zuen agintaritza udaletxean.

Prentsara jo dut, 1924ko hasieran Arrasaten zer bizi zen jakiteko. Eta honako albiste honekin egin dut topo, urteari hasiera ematen ziona: Biteriko lorategiak bertan behera utzita zeuden. Bai, Udalak ez bide zien arreta handirik ipintzen eta umeteriak txikizioak egiten zituen jolaserako orduetan. Arrasateko korrespontsalak gogoratzen zuen moduan, Pedro Biteriri ere zor zitzaion Azoka Plaza eta zioenez urte hartan 8.000 pezeta garbiko irabaziak utziko zituen zergen bitartez; eta bere idazkia amaitzeko galdetzen zuen kazetariak: ezin al du Udalak diru horretatik apur bat zaintzaile bat kontratatzean inbertitu?

===================.

1924 urteko Errege Egunean -Arrasaten diru biltze bat egin zen. Helburua Txinako umeen aldeko laguntza eragitea zen, eta horretarako auzoz auzo eta kalez kale ibili ziren ume arrasatear biltzaileak txinatar erara jantzi ziren eta, kronikak dioenez, diru kopuru handi lortu zen.

Diruarekin pozik geratuko zen beste bat Jose Otxoa txistularia izan zen, udal funtzionario izendatu berria. Ordura arteko txistulari titularrak 210 pezeta kobratzen zituen urtero, eta berari urtarrilaren 7ko udal bilkura osoak soldata 260 pezetatan jartzen erabaki zuen.

Urtarrilaren 7ko bilkuran ere Udalak herriko bolatokia eta frontoiaren urteko kudeaketa enkantean jarri zituen. Bolatokiaren zerbitzua Antonio Madinabeitiak eraman zuen 102 pezetatan, eta frontoian Juan Zaitegik 125  pezetaren truke.

Eta urtarrilaren 13an egundo haize boladak izan bide ziren Arrasateko inguruetan; teilak haizetik zihoazen eta jendea arrisku handirekin ibiltzen zen kaleetan. Kalterik handiena Maala futbol zelaiaren inguruan eman zen. ELMA enpresa sortu berriaren tailerreko teilatua haizeak metro batera altxatu zuen eta eraikina behera erori zen. Kalteak 10.000 pezetatan baloratu ziren. Zorionez ez zen kalte pertsonalik gertatu.

===================.

Duela mende osoko Arrasate hartako giroaren gaineko ideia egiten jarraitzeko, diodan, urtarrilaren 13an pilota partidua izan zela, Afrikan zeuden herriko soldaduen premiak arintzearen alde. Mondragones II eta Velez de Mendizabal aritu ziren Zarraoa eta Zestonaren kontra. Lehenek irabazi zuten samur. 165 pezeta bildu ziren, eta diru biltzaileak Faustina Arregi, Narzisa Ayastuy eta Maria Isasi andereñoak izan ziren.

Eta urtarrilaren 13an futbolean Club Deportivo Mondragónek Bergarako Alkartasunaren kontra jokatu zuen Maalako futbol zelaian. Mondrak honako ekipoa azaldu zuen: Madinabeitia; Herrera, Azkoaga; Arregi, Zabarte, Mondragón; Mendizabal, Oianguren, Orobengoa, Ubago eta Zarraoa. Etxekoek irabazi zuten 1-0, Herrerak penaltyz sartutako golari esker.

Intzidentzia larriak izan bide ziren arbitroak jokalari bana kanporatu baitzituen, euren arteko liskarrarengatik. Kanporatutako arrasatearra Azkoaga izan zen. Kronika egileak dioenez, Bergarako jarraitzaileek bortizki erreakzionatu zuten eta guardia zibilek interbenitu behar izan zuten iskanbila handiagoetara ez pasatzeko.

Baina egun haietako albisteen artetik gehien atsegin izan dudana, herriko neskei egiten zitzaien deialdiarekin du zerikusirik. Club Deportivo Mondragonek dei berezia egiten zien neska arrasatearrei, kirolaren praktikarako izena eman zezaten; eta klubak agintzen zuen, futbolaren praktikarako ez ezik, tenis eta mendizaletasunari eragiteko ere bitartekoak ipiniko zituela.

Deialdi garrantzitsua, bai horixe!

martxoa 30, 2021

podcast.1924ko ASTE SANTUA - SEMANA SANTA DE 1924.podcast


Ehorzketa santua. 1924ko apirilaren 18

Ostiral Santuan Oinazetako Birjinaren irudia Viteri Eskola aurretik igarotzen ari da. Argazkilariari begiratzen diote hurbil daudenek, aingerutxoak barne. Arrosario Santuko Kofradiari dagokio Ama Birjinaren irudia eramatea eta horren maiordomo nagusia den alkateak  - Juan Goñi, bizarduna- prozesioa irekitzen du.

Jose Mari Urangaren apunteei esker, badakigu lehen lerroko gorbataduna Julio Barandiaran “Mentu” dugula. Eta aingeruak Jaime Zubialdea “Torres”, Jose Barrena eta Luziano Aranbarri ditugu.

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Santo Entierro. 18 de abril de 1924

El Viernes Santo pasa la imagen de la Virgen de los Dolores frente a la Escuela de Viteri. Corresponde a la Cofradía del Santo Rosario llevar la imagen de la Virgen y el alcalde Juan Goñi, con barba, mayordomo principal de aquélla, abre la procesión.

Gracias a las notas de José Mari Uranga, sabemos que en la primera línea izquierdatenemos a Julio Barandiaran "Mentu", encorbatado, y que los ángeles son Jaime Zubialdea “Torres”, José Barrena y Luziano Aranbarri.

ARRASATEKO ASTE SANTUARI BURUZ GEHIAGO / MAS SOBRE LA SEMANA SANTA EN MONDRAGON

http://1949arrasate.blogspot.com.es/2016/03/hilobi-santua-santo-sepulcro-1940.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2018/03/ostegun-santua-1944-jueves-santo.html

http://1949arrasate.blogspot.com.es/2014/04/1950eko-ostegun-santua-jueves-santo-de.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2017/04/aste-santua-1957.html

http://1949arrasate.blogspot.com.es/2015/03/oinazetako-ama-birjina-paso-de-la.html