Jesus Trincado etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jesus Trincado etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

urtarrila 14, 2024

Podcast. 1924 URTEARI HASIERA EMANEZ. Podcast


Jesus Trincado

“1924. urteari hasiera emanez ” ipini diot izenburua gaurko argazkiari. Eta hain zuzen ere, duela ehun urte Arrasaten emandako albiste bati dagokio erretratoa. Konkretuki Jesus Trincado Baños arrasatearrak Donostiako egunkari baten titularrak irabazi baitzituen, “Un gran artista” zioena. Jesus Trincado arrasatear peto-peto horietakoa izan zen, 1909an jaioa.

Baina 2024an sartu berri garenez, begira dezagun zer gertatzen zen Arrasaten duela mende oso bateko urtarril hartan.

===================.

Primo de Riveraren diktadurapean bizi zen  estatuan, eta noski Arrasateko udaletxera ere horren eragina heldu zen. Direktorioaren agindupera osatu zen udala eta 1923ko urritik Melkiades Jauregibarria zen alkatea. Udal kudeaketan 1924. urteari, beraz, Jauregibarriarekin eman zitzaion ongi etorria. Diodan, dena den, urte hartako martxoan, beste agindu baten bitartez Dagoberto Resustak hartu zuen agintaritza udaletxean.

Prentsara jo dut, 1924ko hasieran Arrasaten zer bizi zen jakiteko. Eta honako albiste honekin egin dut topo, urteari hasiera ematen ziona: Biteriko lorategiak bertan behera utzita zeuden. Bai, Udalak ez bide zien arreta handirik ipintzen eta umeteriak txikizioak egiten zituen jolaserako orduetan. Arrasateko korrespontsalak gogoratzen zuen moduan, Pedro Biteriri ere zor zitzaion Azoka Plaza eta zioenez urte hartan 8.000 pezeta garbiko irabaziak utziko zituen zergen bitartez; eta bere idazkia amaitzeko galdetzen zuen kazetariak: ezin al du Udalak diru horretatik apur bat zaintzaile bat kontratatzean inbertitu?

===================.

1924 urteko Errege Egunean -Arrasaten diru biltze bat egin zen. Helburua Txinako umeen aldeko laguntza eragitea zen, eta horretarako auzoz auzo eta kalez kale ibili ziren ume arrasatear biltzaileak txinatar erara jantzi ziren eta, kronikak dioenez, diru kopuru handi lortu zen.

Diruarekin pozik geratuko zen beste bat Jose Otxoa txistularia izan zen, udal funtzionario izendatu berria. Ordura arteko txistulari titularrak 210 pezeta kobratzen zituen urtero, eta berari urtarrilaren 7ko udal bilkura osoak soldata 260 pezetatan jartzen erabaki zuen.

Urtarrilaren 7ko bilkuran ere Udalak herriko bolatokia eta frontoiaren urteko kudeaketa enkantean jarri zituen. Bolatokiaren zerbitzua Antonio Madinabeitiak eraman zuen 102 pezetatan, eta frontoian Juan Zaitegik 125  pezetaren truke.

Eta urtarrilaren 13an egundo haize boladak izan bide ziren Arrasateko inguruetan; teilak haizetik zihoazen eta jendea arrisku handirekin ibiltzen zen kaleetan. Kalterik handiena Maala futbol zelaiaren inguruan eman zen. ELMA enpresa sortu berriaren tailerreko teilatua haizeak metro batera altxatu zuen eta eraikina behera erori zen. Kalteak 10.000 pezetatan baloratu ziren. Zorionez ez zen kalte pertsonalik gertatu.

===================.

Duela mende osoko Arrasate hartako giroaren gaineko ideia egiten jarraitzeko, diodan, urtarrilaren 13an pilota partidua izan zela, Afrikan zeuden herriko soldaduen premiak arintzearen alde. Mondragones II eta Velez de Mendizabal aritu ziren Zarraoa eta Zestonaren kontra. Lehenek irabazi zuten samur. 165 pezeta bildu ziren, eta diru biltzaileak Faustina Arregi, Narzisa Ayastuy eta Maria Isasi andereñoak izan ziren.

Eta urtarrilaren 13an futbolean Club Deportivo Mondragónek Bergarako Alkartasunaren kontra jokatu zuen Maalako futbol zelaian. Mondrak honako ekipoa azaldu zuen: Madinabeitia; Herrera, Azkoaga; Arregi, Zabarte, Mondragón; Mendizabal, Oianguren, Orobengoa, Ubago eta Zarraoa. Etxekoek irabazi zuten 1-0, Herrerak penaltyz sartutako golari esker.

Intzidentzia larriak izan bide ziren arbitroak jokalari bana kanporatu baitzituen, euren arteko liskarrarengatik. Kanporatutako arrasatearra Azkoaga izan zen. Kronika egileak dioenez, Bergarako jarraitzaileek bortizki erreakzionatu zuten eta guardia zibilek interbenitu behar izan zuten iskanbila handiagoetara ez pasatzeko.

Baina egun haietako albisteen artetik gehien atsegin izan dudana, herriko neskei egiten zitzaien deialdiarekin du zerikusirik. Club Deportivo Mondragonek dei berezia egiten zien neska arrasatearrei, kirolaren praktikarako izena eman zezaten; eta klubak agintzen zuen, futbolaren praktikarako ez ezik, tenis eta mendizaletasunari eragiteko ere bitartekoak ipiniko zituela.

Deialdi garrantzitsua, bai horixe!

apirila 11, 2023

podcast. MOJEKIN. 1915. CON LAS MONJAS. podcast

 PODCAST

1915eko argazkia da, gutxi gora behera. Mesedeetako mojek bildu dituzte euren eskolako zenbait ikasle, Eibarko argazkilariaren aurrera. Itxura guztien arabera Debako hondartzara hurbildu ziren egun hartan neska mutikoak.

Guztietatik, ikasle bakar bat ezagutu dut, ezkerreko mojaren ondoko mutikotxoa: Joxe Letona, zazpi bat urteko mukizua. Jakin badakit mutikoetako beste bat Jesus Trincado dela, baina auskalo nor den. Erdiko moja nire aitonaren arreba da, Sor Delfina Velez de Mendizabal. Gainerakoen identifikazioa irakurle trebearen begietan uzten dut.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Es una fotografía de 1915 aproximadamente. Las monjas de la Merced han reunido a algunos alumnos de su escuela ante el fotógrafo eibarrés. Según todas las apariencias, se encuentran en la playa de Deba, a donde se habrían trasladado en el famoso camión-autobús de la época. Aún no existía el tren.  j

De todos los alumnos/as, sólo he reconocido a uno, sentado al lado de la mercedaria de la izquierda: Joxe Letona, un chaval de siete años. Sé que de aquel grupo era alumno - y seguramente está en la foto- Jesus Trincado. Pero vete a saber quién es. La monja del medio es Sor Delfina Velez de Mendizabal, tía abuela mía. Dejo la identificación de los demás protagonistas a los ojos del hábil lector.


urria 16, 2018

PERIKO GABIÑA ETA EVARISTO ARANA “MINGA”



Inor gutxiri egingo zaizkio ezagunak Periko Gabiña eta Evaristo Arana “Minga”ren izenak; are gutxiago, gazteei. Normala, guztiz, XX. mendearen lehen hereneko pertsonaiak baitira. Baina arrasatearren kontzientzia historikoan puntu bat bezala agertzen dira bi horiek, garai batean herriko ondaretzat hartu baitziren, batez ere euren xelebrekeriak zirela eta. 

“Bizi izan juat” nire liburan argitaratu nituen Periko eta Evaristoren gertaera batzuk. Eta bertatik atera dut idazki honi laguntzen dion marrazkia, Jesus Trincadok egina, berak bi gizonak Montevideoko bere etxetik hirurogeita hamar urte geroago gogoratzen zituen bezala. Biak ospitalean bizi ziren eta egunean zehar kaletik gora kaletik behera ibiltzen omen ziren, esku errukitsuaren zain, baxo bat ardo edan ahal izateko. Bietatik Periko zen ateraldietan bizkorrena eta horren testigantza ematen dute ondoren doazenek. 

Goiz batean Portaloi aldean zegoen Periko eta Unión Cerrajerarantz zihoan Marcelino Oreja pasatu zen haren ondotik. Toribio Agirreren suhia zen Marcelino eta poltsikotik bost zentimoko txanpon bat atereaz Perikoren eskuan utzi zuen, “… ez gastatu ardotan” esanez. Gabiñak txanponari begira eta Orejari erantzun zion: 

Zure aitak hamar zentimoko txapona ematen dit… eta aholku bat ere ez 

Zurrutero galanta zela esanda geratu da eta badirudi diru guztia gastatu bitartean ez zela gauean ospitalera itzultzen. Baina behin despistatu bide zen eta sakelan txanpon txiki batekin ailegatu zen etxera. Ohera sartu eta urduri zegoen, lo egin ezinda. Halako batean ohetik jaiki, sakelan eskua sartu, txanpona hartu, leihoa ireki… eta bere indar guztiekin txanpona urruti jaurtiki zuen. Eta ohera itzuli zen, lasai.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


A casi nadie dirán nada los dos nombres de la cabecera. Sobre todo a los más jóvenes.  Totalmente normal ya que Periko Gabiña y Evaristo Arana “Minga” son dos personajes del Mondragón de primer tercio del siglo XX. Pero los dos forman parte de la memoria de nuestro pueblo, por haber sido pequeños protagonistas en aquella sociedad que les tocó vivir. Fueron muy conocidos, sobre todo por sus célebres salidas. 

En mi libro “Bizi izan juat” (He vivido) di algunas referencias de ellos. La ilustración que encabeza este escrito es obra de Jesús Trincado, personaje central del citado libro, quien desde su casa de Montevideo recordaba, setenta años más tarde, a aquellos dos amigos que él había conocido de niño, y que – según él- formaban parte del patrimonio de la villa. Tanto Gabiña como “Minga” vivían en el Hospital y todo el día andaban de un lado a otro, en espera de una mano caritativa que les diera una moneda para tomarse un vaso de vino. El más célebre por sus originalidades debía de ser Periko, a quien se le atribuyen las dos que voy a relatar. 

Cierto día que se encontraba en el Portalón, pasó a su lado Marcelino Oreja, quien se dirigía hacia su despacho de la Unión Cerrajera. Oreja – yerno de Toribio Agirre- sacó del bolsillo una moneda de cinco céntimos y la puso en las manos de Periko, a la vez que le decía que no se la gastara en vino. La reacción de éste fue inmediata:

  -  Su señor padre acostumbra a darme moneda de diez céntimos… y nunca me aconseja nada.  

Dicen que Periko no regresaba al hospital hasta haber gastado todo el dinero que había recogido en su constante callejeo. Pero en cierta ocasión parece que se despistó y llegó con una pequeña moneda en el bolsillo. Se acostó, pero no podía dormir. Y cansado de dar vueltas en la cama, se levantó, metió la mano en el bolsillo, sacó la moneda, abrió la ventana… y arrojó la perra chica con todas sus fuerzas a la calle. Volvió a acostarse y se durmió de inmediato.