martes, 25 de junio de 2019

TONBOLAN. 1955


Tonbola batean agertzen zaizkigu argazkiko emakumeak, Arrasateko jaietan, 1955eko ekainaren 29an, San Pedro eta San Pablo jai handian. Eskola Profesionalek, emakumeen heziketarako diru pixka bat ateratzeko asmoz eratu zuen tonbola eta herriko hainbat neskak lagundu zuten diru bilketan.

Uranga, Azkargorta, Velez de Mendizabal, Iriondo... eta beste hainbatek euren aletxoa jarri zuten tonbolak ahalik ete etekin gehien eman zezan.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Seis chicas mondragonesas  aparecen en el mostrador de una tómbola, el 29 de junio de 1955, festividad de San Pedro y San Pablo. Continuaba el programa de las fiestas patronales mondragonesas y las Escuelas Profesionales quisieron recaudar algo de dinero para impulsar la enseñanza femenina. Las jóvenes de la villa se volcaron con la iniciatva y muestra de ello es la foto que hoy publicamos.

Las Uranga, Azkargorta, Velez de Mendizabal, Iriondo...y tantas otras que no aparecen en la fotografía pusieron todo de su parte para que el resultado económico de la tómbola fuera satisfactorio.



viernes, 21 de junio de 2019

SANJUANETAKO UNETXOAK - MOMENTOS FIESTAS DE SAN JUAN


Sanjuanetako hirugarren eguna, 1954: Arzamendi, Velez de Mendizabal (2), Uranga

San Juanak 1961. Zezen plazan: Arze, Zabarte, Ramos, Sampedro, Markaide...
Danborradako erregina - Kontxi Ugalde- eta gainerako laguntzaileak. 1962
Jaietako hirugarren eguna, 1967: Arze, Garro, Bidaburu, Azkarraga, Gorostiza...
Hirugarren egunean, 1972an: Arze, Urrutia, Otaduy, Etxabe

martes, 18 de junio de 2019

CORPUS CHRISTI

Atzokoaren moduko egun batean dago aterata argazkia. Corpus Christi jaia ospatzen ari ginen; bai, badakizu "Hay tres jueves en el año..." Prozesio arranditsua atera zen kalerik kale, eta ni haraxe eraman ninduten, lore eta guztiz. Bale... esango dizuet: 1954ko ekainaren 17 zen.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOA: ELENA ARRIETA

La foto está sacada tal día como  ayer. Celebrábamos la festividad de Corpus Christi -"Hay tres jueves en el año..." - y se había llevado a cabo la solemne procesión que recorrió las calles centrales del pueblo. Bueno, os lo diré: era el 17 de junio de 1954.



martes, 11 de junio de 2019

1934. GARAGARTZAKO ESKOLAREN LEHEN HARRIA / PRIMERA PIEDRA DE LA ESCUELA DE GARAGARZA



Garagartzako eskolaren lehen harria 1934ko ekainaren 23an jarri eta bedeinkatu zen, Mateo Mujika Gasteizko gotzaina buru zelako zeremonian. Garagartza eta Santa Ageda auzoen artean zegoen, bide bazterrean, eta proiektua Pablo Zabalo arkitektoarena izan zen. Eskola eraiki zen terrenuak, berriz, Josefa Urkizurenak ziren eta bi auzoetako biztanleek parte zuzena hartu zuten obretan, baita Santa Agedako fraide eta mojek ere. Garagartzako apaiza Joakin Urrutia zen, argazkian gotzainaren eskuinean daukaguna.

Argazkiaren lehen planoko harriaren bedeinkapeneko zeremonia intimitatean burutu zen, gotzain jaunak hala eskatuta. Laurogeita bost urte eman dira egun hartatik.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
 
La escuela que hemos conocido, sita a la orilla de la carretera entre Garagarza y Santa Agueda, comenzó a andar, con la colocación y bendición de la primera piedra,  el 23 de junio de 1934, en una ceremonia presidida por el obispo de la entonces única diócesis vasca, Mateo Mujika. El proyecto era obra del arquitecto Pablo Zabalo y la escuela se erigió en terrenos cedidos por Josefa Urkizu. En las obras ayudaron directamente los vecinos de los dos barrios, así como las monjas y frailes de Santa Agueda. El cura de Garagarza era Joaquin Urrutia, en la foto a la derecha del obispo.

La ceremonia de bendición de la primera piedra, en primer plano, se llevó a cabo en la mayor intimidad, por deseo expreso del obispo. Han pasado ochenta y cinco años desde aquel día.

martes, 4 de junio de 2019

JOSE ERRASTI: GIMNASIA

Berrogei urte eman dira gaurko argazkiak darakuskigun liburua argitaratu zenetik. Jose Errasti arrasatearrak idatzita, Gipuzkoko Aurrezki Kutxak kaleratu zuen, lurraldeko gimnasiaren esparruan igartzen zen testu egokien ezari erantzuna emateko. Liburuan Errastik garairako kontzeptu berritzaileak erabili zituen, eta harrera ona izan zuen edizio hark gipuzkoarren artean.

Jose Errasti prestatzaile fisiko moduan ari zen sasoi hartan, futbolari eta futbol entrenatzaile gisa urte luze aritu ondoren.  Arrasateko adin nagusiko ehunka pertsonen taldeak entrenatu zituen Josek Kiroldegian urtetan, oso emaitza onarekin.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Se han cumplido cuarenta años desde la publicación del libro que hoy es portada de este txoko de fotografías. Se trata del que en 1979 escribió el mondragonés José Errasti, a la sazón preparador físico, y que acumulaba experiencia de sus largos años como, primeramente, jugador de fútbol y posteriormente entrenador. La publicación venía a cubrir un hueco existente en la bibliografía especializada y tuvo muy buena acogida entre el público interesado de Gipuzkoa.

Jose Errasti muestra en el libro sus amplios conocimientos sobre la materia, dejando claro que estaba al tanto de las técnicas más modernas de preparación física. Errasti transmitió su saber a cientos de veteranos y veteranas mondragonesas que día tras día entrenaban a sus órdenes en el Polideportivo.