abendua 28, 2021

URTE GOXOAK - DULCES AÑOS


Errefreskagarri dastaketa batean geunden, hori ziur. Schuss iragartzen ari nintzen behintzat, buruan daukadan paperezko txanoan.  Besteak beste, "Mon" Markiegik  eusten dion egutegian irakur daitekeenez, berriz, Guereca txokolatea ere jokoan zegoen. Eta garbi dago 1961 urtean sartzera gindoazela. Urte goxoak, alajaina!

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: ELENA ARRIETA

Se trataba de una degustación, de eso no hay duda. Por lo que voy publicitando en mi gorro de papel se trataba del refresco Schuss. Y a tenor del calendario que sostienen, entre otros, "Mon" Markiegi , Chocolates Guereca también entraba en el juego. Está claro que íbamos a comenzar 1961. Dulces años, maravillosos.


abendua 25, 2021

MARIANO AZKARATE "ZELAITXO" OMENDUA


Azkarate, Arzamendi, Basterretxea, Gurea zinemako eszenategian

Argazkiak ez du kalitaterik, baina aukera ematen dit mende erdiko jauzia egiteko, gaurko moduko eguneraino. 1971ko abenduaren 26 zen, San Esteban.  Arrasateko Udal Musika Bandak bere kiderik beteranoena omendu zuen, musika elkartean berrogeita hamar urte eman ondoren. Mariano Azkarate Berezibar “Zelaitxo” zen omendua, Bandan lehen aldiz 1921ko azaroaren 13an jo zuena.

Bigarren argazkian ikusten dugu Mariano gaztea, Bandako estreinaldian, artean tronboia erabiltzen zuela. Zazpi urteren ostean, horzduran zauria egin zuenez tronboia utzi eta bonboa hartu zuen Marianok, eta horrela erretiroa hartu arte. Marianok berak elkarrizketa batean gogoratzen zuenez, garai hartan 0´15 pezeta kobratzen zuten emanaldiko, eta bere lehen zuzendaria Gregorio Solabarrieta izan zen, Banda osoaren argazkian lehen lerroan ageri dena. “Zelaitxo”ren erretratua nabarmendu dut, goian.

1971ko abenduaren 26an, Juan Arzamendiren zuzendaritzapean, Gurea zineman omenaldi beroa eskaini zitzaion Azkarateri, Jose Luis Iñarra erretoreak meza nagusia haren omenez ospatu ondoren. Gurea bete betea zegoen, “Zelaitxo”ri eskerroneko txaloaldia eskaintzeko eta Udal Bandaren eta Danok abesbatzaren kontzertua entzuteko. Arrakasta artistiko eta humanoa izan zen. Pedro Basterretxea alkateak plaka oroigarri bat eskaini zion Azkarateri Udalaren izenean.

Omenaldia amaitzeko, bazkari bat egin zuten Eskola Profesionalean. Berrehun pertsona bertaratu ziren, Mariano Azkarate buru zutela, bazkal buruetan denentzako eskerroneko hitzak izan zituena.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

 


La foto de cabecera no tiene calidad, pero me da la oportunidad de dar un salto de medio siglo hasta un día como el de hoy. Era el 26 de diciembre de 1971, San Esteban. La Banda Municipal de Música de Mondragón homenajeó a su miembro más veterano tras cincuenta años en la agrupación musical. Mariano Azkarate Berezibar “Zelaitxo” era el homenajeado, quien había actuado por primera vez con la Banda el 13 de noviembre de 1921.

En la segunda foto vemos al joven Mariano,  utilizando el trombón, instrumento con el que comenzó su singladura musical. Tras siete años, y con un problema en la dentadura, Mariano cambió el trombón por el bombo, y con ese instrumento actuó hasta su jubilación. El propio Mariano recordaba en una entrevista que en aquellos comienzos cada músico cobraba 0´15 pesetas por actuación.  Su primer director fue Gregorio Solabarrieta, que aparece en primera línea en la foto de toda la Banda. He destacado arriba el retrato de “Zelaitxo en su debut con la Banda.

El 26 de diciembre de 1971, bajo la dirección de Juan Arzamendi, se le ofreció a Azkarate un cálido homenaje en el cine Gurea. Previamente, durante la celebración de la misa mayor por el párroco José Luis Iñarra, éste tuvo palabras de elogio para el músico. Y al mediodía, en un Cinema Gurea  a rebosar de aficionados y amigos del homenajeado, se ofreció el concierto de la Banda Municipal y la Coral Danok. Fue todo un éxito artístico y humano. El alcalde Pedro Basterretxea ofreció a Azkarate en nombre del Ayuntamiento una placa conmemorativa.

Finalizaron los actos del homenaje con una comida en la Escuela Profesional, a la que asistieron doscientas personas, siendo presidida por Mariano Azkarate, quien a los postres tuvo palabras de agradecimiento para todos.



abendua 21, 2021

VIENTO SUR ZARZUELA. 1958

Jesus Aranbarri musikariaren "Viento Sur" zarzuela 1958ko abenduaren 19, 20 eta 21ean eskaini zen Arrasaten. Emanaldiak Aranbarrik berak zuzendu zituen. Eta parrokiako abesbatzaren ahots ederrek ipini zuten opil goxoaren ginda. Arrasateko Udalak antolatu zituen eta Gurea Zinema Pilotalekuan eskaini ziren. Ekintza hartako argazki batzuk eta esku egitaraua azaldu nahi ditut, kanturako Arrasateko zaletasunak bere zuztarrak iraganean dituela berriz ere egiazta dezagun.
Jesus Aranbarri zuzendariarekin Arrasateko abeslariak
Jose Mari Mendizabal eta Jabier Etxebarria
Simon Arregi, Esteban Pagoaga, Jose Antonio Altuna, Jose Antonio Gonzalez
ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los días 19, 20 y 21 de diciembre de 1958 se representó en Mondragón la zarzuela "Viento Sur" , de Jesús Aranbarri. Las sesiones - cuatro- se llevaron a cabo en el Cine Frontón Gurea y fueron dirigidas por el mismo maestro autor de la obra. El coro parroquial de la villa fue el encargado de poner las voces para el espectáculo. La representación la organizó el Ayuntamiento. He querido dar a conoce el programa editado al efecto así como unas fotos de aquel acontecimiento musical.




abendua 14, 2021

GAUR DUELA 85 URTE - HOY HACE 85 AÑOS

Gaurkoaren moduko egun batean, 1936an,  Espainiako prentsak honako albistea zekarren, Franco jenerala eta Mondragón lotuz. Hori ere da historia, ahaztu ezin dena.

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Tal día como hoy, en 1936, la prensa española publicó la noticia que reproduzco, uniendo los nombres del general Franco y Mondragón. Eso también es historia, que no se debe olvidar.


 

abendua 10, 2021

SANTUTXO

 


Denboraren joanak dena irensten du, baita izendegia ere. Arrasaten bagenuen elizatxo bat – hainbat eta hainbat herritakoaren antzera- Santutxo esaten geniona. Izen horretako eraikin erlijosoak herrietako sarreretan ikusten ziren eta ibiltariei ongi etorri egiteko jasotzen ziren bide bazterretan. Uribarri auzoko hau XVII. mendekoa da.

Iragan mendean gu umeontzat eskolatik Santutxura joatea egundoko txangoa zen, eta pozik itzultzen ginen etxera, abenturaz disfrutatu ondoren. Berriztatu zuten baselizatxoa, aldatu zuten ormaren gainkaldeko kartela… eta Santutxu izena galdu zen. Eta gure izanaren apurtxo bat ere.

 ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El paso del tiempo echa a perder todo, incluso el nomenclator. En Mondragón teníamos una pequeña ermita, como la de tantos pueblos, que llamábamos Santutxo. Los edificios religiosos de este nombre – en castellano Humilladero- se veían en las entradas de los pueblos y se erigían para dar la bienvenida a los caminantes. Esta nuestra del barrio de Uribarri data del siglo XVII.

En el siglo pasado, ir los niños y niñas de nuestra edad de la escuela a Santutxo era una excursión maravillosa, y volvíamos a casa contentos habiendo disfrutado de la aventura. Se restauró la ermita, se cambió el cartel de la parte superior del frente… y se perdió el nombre de Santutxo. Y un poco de nosotros mismos.




 

abendua 07, 2021

MAHAI ERRALDOIA - MESA GIGANTE

1954 urtea zen eta Monterrongo kondeek egongela nagusiko mahaia aldatu zuten. Felipe Yarza arotzari eman zioten enkargua eta baita Felipek ongi bete ere. Haritza hautatu zuen horretarako, eta hamabi metroko zura erabili zuen. Argazkian ikusten denez, dozena bat lagunen lepoan garraiatu zen Olarte kaleko zurgindegitik jauregira. Mahaiak sei metro luzera zuen, 55 cm. zabalera, 40 cm. altuera; eta hiru oholek osatzen zuten gaina. Denera 200 kilo baino gehiago zituen.

Argazkian, besteak beste, Felipe Yarza ikusten da, Jose Luis bere semearen ondoren.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En 1954 los condes de Monterrón decidieron cambiar la mesa del salón principal. Se encargó al carpintero Felipe Yarza y éste cumplió con el encargo, ¡ya lo creo que sí! Para ello escogió la madera de un roble de doce metros. Como se puede apreciar en la imagen, hubo necesidad de una docena de personas para transportar la mesa desde la carpintería de la calle Olarte al palacio. La mesa tenía una longitud de seis metros, 55 cm.  de ancho, 40 cm. de altura, y la parte superior estaba compuesta de tres tablones. En total tenía más de 200 kilos.

En la imagen se ve, entre otros, a Felipe Yarza, junto su hijo José Luis