abendua 10, 2021

SANTUTXO

 


Denboraren joanak dena irensten du, baita izendegia ere. Arrasaten bagenuen elizatxo bat – hainbat eta hainbat herritakoaren antzera- Santutxo esaten geniona. Izen horretako eraikin erlijosoak herrietako sarreretan ikusten ziren eta ibiltariei ongi etorri egiteko jasotzen ziren bide bazterretan. Uribarri auzoko hau XVII. mendekoa da.

Iragan mendean gu umeontzat eskolatik Santutxura joatea egundoko txangoa zen, eta pozik itzultzen ginen etxera, abenturaz disfrutatu ondoren. Berriztatu zuten baselizatxoa, aldatu zuten ormaren gainkaldeko kartela… eta Santutxu izena galdu zen. Eta gure izanaren apurtxo bat ere.

 ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El paso del tiempo echa a perder todo, incluso el nomenclator. En Mondragón teníamos una pequeña ermita, como la de tantos pueblos, que llamábamos Santutxo. Los edificios religiosos de este nombre – en castellano Humilladero- se veían en las entradas de los pueblos y se erigían para dar la bienvenida a los caminantes. Esta nuestra del barrio de Uribarri data del siglo XVII.

En el siglo pasado, ir los niños y niñas de nuestra edad de la escuela a Santutxo era una excursión maravillosa, y volvíamos a casa contentos habiendo disfrutado de la aventura. Se restauró la ermita, se cambió el cartel de la parte superior del frente… y se perdió el nombre de Santutxo. Y un poco de nosotros mismos.




 

2 iruzkin: