abendua 07, 2021

MAHAI ERRALDOIA - MESA GIGANTE

1954 urtea zen eta Monterrongo kondeek egongela nagusiko mahaia aldatu zuten. Felipe Yarza arotzari eman zioten enkargua eta baita Felipek ongi bete ere. Haritza hautatu zuen horretarako, eta hamabi metroko zura erabili zuen. Argazkian ikusten denez, dozena bat lagunen lepoan garraiatu zen Olarte kaleko zurgindegitik jauregira. Mahaiak sei metro luzera zuen, 55 cm. zabalera, 40 cm. altuera; eta hiru oholek osatzen zuten gaina. Denera 200 kilo baino gehiago zituen.

Argazkian, besteak beste, Felipe Yarza ikusten da, Jose Luis bere semearen ondoren.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En 1954 los condes de Monterrón decidieron cambiar la mesa del salón principal. Se encargó al carpintero Felipe Yarza y éste cumplió con el encargo, ¡ya lo creo que sí! Para ello escogió la madera de un roble de doce metros. Como se puede apreciar en la imagen, hubo necesidad de una docena de personas para transportar la mesa desde la carpintería de la calle Olarte al palacio. La mesa tenía una longitud de seis metros, 55 cm.  de ancho, 40 cm. de altura, y la parte superior estaba compuesta de tres tablones. En total tenía más de 200 kilos.

En la imagen se ve, entre otros, a Felipe Yarza, junto su hijo José Luis

4 iruzkin:

  1. Buen recuerdo y uno de los ayudantes como es mas alto que todos los demás, solo dirige el recorrido.

    ErantzunEzabatu
  2. Uste dut neurriak ez direla zuzenak. Argazkian ikusten denez, behintzat altuera eta zabalera haundiagoak ziren.

    Lan horiek zirela eta, Feliperi esker aukera izan nuen Kondekua barrutik ikusteko Jose Luisekin.

    (Goizeko bostetan artikuluak josten? Zu bai blogaria!)

    2021(e)ko abenduakren 7(a) 23:18

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Egunon, JML
      Eskerrrik asko zure ekarpenarengatik. Neurriak argazkian bertan agertzen dira. Baliteke oker egotea. Baina beude horretan, horrela ipini zituzten eta. Segi gogotsu.

      Ezabatu