Santa Barbara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Santa Barbara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

apirila 07, 2026

Duela ehun urte. LAGUN ONAK - BUENOS AMIGOS. Hace cien años

 


Argazki hau Santa Barbaran atera zen 1926ko otsailean. 100 urte ditu, beraz.

Ikusgarria da zein dotore dauden jantzita. Igandea zela imajinatzen dut. Batzuek Maritxu Kajoi-n zeudela pentsa dezakete, baina garai hartan ez zen hori ospatzen.

Argazkian nire aita, Txomin, dago 23 urterekin, eskuinetik laugarrena, eta bere eskuinaldean bere anaia Pablo, bi urte zaharragoa. Besteen izenak ezin ditut eman. Arrasatekoak izango dira, eta ziur nago irakurle batzuek aita, osaba edo aitona ezagutuko dutela erretratatuen artean.

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JUAN  BAUTISTA KEREXETA

Esta foto está tomada en Santa Bárbara, en febrero de 1926. Tiene, pues, 100 años.

Es curiosa, por lo elegantes que van. Me supongo que sería domingo. Alguno pensará que estaban en Maritxu Kajoi, pero en esa época no se celebraba.

En la foto aparece mi padre Txomin, con 23 años, el cuarto por la derecha, y a su derecha vemos a su hermano Pablo, dos años mayor. A los demás, seguro que mondragoneses, no puedo ponerles nombre, pero seguro que algún lector reconocerá a su padre, tío o abuelo.

=====..=====

Oharra: Argazkia F.William zeritzan argazkilari batena da. William Arrasate inguruetan ibili zen garai horretan bere kamerarekin. Alberto Loitiren liburuan badira haren argazki batzuk. Dirudienez, Arrasate, Aramaio, Gatzaga hiruangeluan mugitzen zen.

Nota: La fotografía es de F. William, fotógrafo que anduvo en esa época con su cámara por los alrededores de Mondragón. En el libro de Alberto Loiti aparecen algunas de sus fotografías. No conocemos nada de él. Parece que su triángulo de actuación laboral estaba entre Aramaio, Mondragón y Salinas de Leniz.


iraila 03, 2013

UDAKO OPORRAK // VACACIONES DE VERANO



Hamabi bat urte genituen argazkia atera zigutenean. Santa Barbaran geunden eta argazkilaria handik pasatzen ari zela, ¡zas! harrapatu egin gintuen bere kamerarekin. Ikusi al dituzue zer guapa gauden gure diadema zuriekin? Marildek etxean ahaztu bide zuen.



Ezkerretik eskuinera: Marianjeles Gorostiza, ni, Marilde Osa, Matilde Sainz eta Luisi Miranda. Garbi dago udako oporrak zirela eta artean ni Zigarrolan bizi nintzen, nire amandrearen etxean. Erretratoa egin eta hilabetera, Gasteizera aldatu nintzen, Bihotz Sakratuko ikastetxera, batxiller laborala egiteko.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU



Teníamos doce años cuando nos sacaron esta foto. Estábamos en Santa Bárbara y acertó a pasar por allí el fotógrafo, quien –¡zas!- nos captó con su cámara. ¿Habéis visto que guapas estamos con nuestras diademas blancas? Marilde debió de olvidarla en casa.



De izquierda a derecha: Marianjeles Gorostiza, una servidora, Marilde Osa, Matilde Sainz eta Luisi Miranda. Está claro que era tiempo de verano –vacaciones- y yo aún vivía en Zigarrola, con mi abuela. Al mes de retratarnos, cambié mi domicilio a Vitoria, pues marché al Colegio del Sagrado Corazón, para estudiar bachiller laboral.


maiatza 07, 2013

KOLEGIOAN / EN EL COLEGIO



San Jose Ikastetxeak 75 urte betetzen ditu –bete egingo zituen- aurten eta denon gazteagoak ginen garai haren gaineko nire oroitzapentxoa ekarri nahi izan dut, biatoristekin oroitzen naizela erakusteko.

Hortxe gaude, 1961 aldean, Santa Barbara parkeko Goikobalun. Ez ditut izenak emango, baina ikus dezakezuenez adin desberdinetakoak gara. Gure kintako batzuk ageri dira. Rafa Garayrengandik hasita, lehena ezkerretik goiko lerroan. Ni naukazue zuriz jantzitakoa, bigarren lerroan. Ia gainerakoak ezagutzen dituzuen.




ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE ANTONIO ZEZIAGA



El Colegio de San José cumple –habría cumplido- este año su 75 aniversario. Y quiero traer a este txoko un recuerdo de aquellos tiempos, en los que todos eramos más jóvenes, para mostrar que me acuerdo de los viatoristas.

Ahí aparecemos, alrededor de 1961, en el Goikobalu de Santa Bárbara. No voy a poner los nombres de los compañeros pero como se puede apreciar pertenecíamos a distintas añadas. Hay varios de nuestra quinta, comenzando por Rafa Garay el primero por la izquierda en la fila de arriba. A mí me veis de blanco, en la segunda fila. A ver si reconocéis al resto.

apirila 22, 2012

SANTA BARBARAN, 1963-64


Hortxe gaude, 1963-64ko ikasleok. Eta hor nago ni, lehen lerroan, futbolista jarrera tipikoan makurtuta baina baloirik gabe. Santa Barbaran dago aterata argazkia eta atzean Udalaitz agertzen da, harro-harro. Gehienak arrasatearrak ginen, baina bada atxabaltar talde bat ere –handi samarra- eta eskoriatzar zein oñatiar banaka batzuk.

Ikastaro hau amaitu eta gutxira, lanean hasi nintzen. Ikastetxetik kanpo, nire denbora pasa auzoko lagunekin izaten zen (Sola kuadrila, hain zuzen). Adin honetan, gure entretenimentuak, gehienetan, San Juan auzoan izaten ziren : futbolean jolasten. Kontuan izan, sasoi hortan, gure ingurua polideportibo bat antzerakoa zela : gure auzoko plaza (gaur egun, Jose Mª Eguren) eta Zaldibarko frontoia.

Uda partean, pizinara joatea ere zen beste denbora pasa. Ostegun atsaldetan, mendira ere joaten ginen. Oso mundu txikia zen, baina adiskidetasun handia.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ISASMENDI


Ahí estamos, los alumnos del curso 1963-64. Y ahí estoy yo, en primera fila, agachado en la típica postura de los futbolistas, pero sin balón. La foto se sacó en Santa Bárbara y detrás aparece el Udalaitz, orgulloso a tope. La mayoría éramos mondragoneses, pero había un grupo bastante numeroso de Aretxabaleta y algunos otros de Eskoriatza y de Oñate.

Al terminar este curso comencé a trabajar. Mi tiempo de esparcimiento de aquella época lo aprovechaba con los amigos del barrio (la cuadrilla de Sola) Nuestro entretenimiento era por general, en el Barrio San Juan, el fútbol. Hay que tener en cuenta que nuestros alrededores conformaban lo más parecido a un polideportivo: nuestra propia plaza –Jose Mª Eguren- y el frontón Zaldibar.

En verano, íbamos a la piscina. Y los jueves a la tarde salíamos también al monte. Era un mundo pequeño, pero lleno de compañerismo.