1974 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1974 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

iraila 20, 2022

MUXIBAR, lehen eta orain

 


48 urteren buruan - 48 años más tarde

Muxibar tabernako gurutzea Bizkaiko bidea hartzeko. 1974an bota zuten eraikina berria egiteko.

El edificio donde se encontraba el bar Muxibar, cruce de la carretera a Bizkaia, fue demolido en 1974.

ARGAZKIAK: CARMELO LETONA BILDUMA ETA JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

azaroa 12, 2021

ZINE KARTELDEGIA - CARTELERA DE CINE. 1974


Hona hemen, 1974ko urtarril, otsail, martxo eta apirilerako Gurea zineak argitaratu zituen esku egitarauak. Gero, ezer esan gabe, argitaratzeari utzi zioten. Ni sarritan joaten nintzen zinera garai hartan - hiruzpalau bider astean- nahiz eta artean 15 urtekoa nintzen. Nire alturarengatik ez nuen arazorik Agirianok jartzen zigun burnizko kontrola gainditzeko.

 

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JAVIER GARCIA SANTOS

 

 

 

 

He aquí unos programas que editó el cine Gurea durante los meses de enero, febrero, marzo y abril del año 1974. Luego, inexplicablemente, dejaron de repartirlos. Yo iba muchísimo al cine (3 o 4 veces por semana), a pesar de tener 15 años. Por mi altura no tenía problemas para traspasar el férreo control que ejercía Aguiriano.

                                  

 

 

 


 

uztaila 06, 2021

ALTUNA, GARAY Y CIA


 Zarugalde kaleko enpresa ederra izan zen Altuna, Garay y Cia zeritzana, "Tijeras" izenordearengatik ezagunagoa, nonbait. Gregorio Altuna, Anbrosio Garay, Konstantino Garay, Feliziano Ayastuy, Antonio Zubiaurre eta Luis Atxa ziren bazkideak eta XX. mendearen lehen erdialdean Arrasateko lantegirik esanguratsuenetakoa izan zen. Noski, guraizeak ziren enpresaren ekoizpen-lerroko izarra, era guztietakoak, manikurakoak barne. Baina nekazaritzako tresneria eta forjaketako artikuluak ere katalogoan ikus zitezkeen.

Enpresaren urterik onenak 1940-60 bitartekoak izan ziren. Enpresaren hedatze prozesuan pentsatu zuten bazkideek eta 1957 inguruan Gasteizko Betoño industria poligonoan eraiki zituzten tailer berriak, baina azkenik ez ziren Arrasatetik atera.

Lehen argazkia 1974koa da. Geroko deseraikitze prozesuan Tijeraseko orubean beheko argazkian agertzen diren etxeak jaso ziren.

ARGAZKIAK: CARMELO LETONA BILDUMA ETA JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En la calle Zarugalde existió una empresa de razón social Altuna, Garay y Cia, más conocida seguramente por el sobrenombre de "Tijeras" Eran sus propietarios Gregorio Altuna, Anbrosio Garay, Konstantino Garay, Feliziano Ayastuy, Antonio Zubiaurre y Luis Atxa. En la primera mitad del siglo XX fue una de las fábricas más significativas de Mondragón. Por supuesto, las tijeras fueron la estrella de la línea de producción de la empresa, de todo tipo, incluidas las propias de manicura. Pero los implementos agrícolas y los artículos de forja también se pueden encontrar en el catálogo de productos fabricados.

Los mejores años de la empresa fueron el período 1940-60. Los socios incluso pensaron en la ampliación de la empresa y hacia 1957 construyeron nuevos talleres en el polígono industrial de Betoño en Vitoria-Gasteiz, pero al final no abandonaron Mondragón.

La primera foto es de 1974. En el desmantelamiento posterior, en el solar que ocupaba Tijeras se construyeron las viviendas que aparecen en la foto inferior.


iraila 10, 2019

IOKIN ZAITEGI EUSKALTZAINA

Iokin Zaitegi euskaltzale arrasatearraren argazki ineditoa da gaurkoa. 1974koa da - Zaitegi 68 urte bete berriak zituen- eta bi urte lehenago behin betiko herriratu zen Guatemalatik, apaiz lanetan ihardun ostean.  Euskaltzaindiaren kidea zenez gero, Akademiaren bileretara joaten zen... edo eramaten zuten. Argazkia beste arrasatear batek atera zion, bilerara eraman zuena, hain zuzen: Juanito Azkarate.


Bilera hura Urdazubin izan zen,  1974ko irailaren 14an. Euskaltzaindiaren ezohiko saioan Axular idazle historikoa omendu zen. Hainbat hitzaldiren ostean plaka bat jarri zen Axularen jaiotetxean. Ekitaldira hainbat euskaltzain eta nafar politiko agertu ziren. Hain justu, kotxe urdinaren ondoan, korbataz, Karlos Garaikoetxea dago, artean Nafarroako Merkatal Ganbarako zuzendari eta Herrialdeko Foru Kontseiluaren kidea zena.

ARGAZKIA: MAITE AZKARATE
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Fotografía inédita del gran vascófilo mondragonés Iokin Zaitegi. Fue obtenida en 1974 y Iokin tenía recién cumplidos los 68 años. Dos años habían transcurrido desde que regresó definitivamente a Mondragón de Guatemala, donde desarrollaba su labor sacerdotal. Era miembro de Euskaltzaindia y regularmente acudía -le llevaban- a las reuniones de la Academia. En aquella ocasión Zaitegi pidió ayuda para trasladarse a la localidad navarra a su gran amigo y paisano, también vascófilo, Juanito Azkarate.

La foto está tomada en Urdax el 14 de septiembre de 1974, y en aquella reunión de Euskaltzaindia se homenajeaba al histórico escritor euskaldun Axular. Tras los discursos de rigor , se descubrió una placa en la casa natal de aquél. Al acto acudieron académicos y políticos navarros. Y precisamente, tras Iokin y junto al coche azul se observa, de corbata, a Karlos Garaikoetxea, entonces director de la Cámara de Comercio de Navarra y miembro del Consejo Foral del territorio.

martxoa 13, 2018

EZKONTZEN ARI - CASÁNDONOS




Agindu nuen aurreko batean nire ezkontza eguneko argazki bat ekarriko nuela eta hona hemen. Eta, beraz, hona hemen, ez bat, bi baizik. 1974ko martxoaren 16an izan zen, eta San Frantzisko elizan ezkondu ginen. Nik txikitatik izan nuen joera berezia frantziskotarrengana eta euren koroan abestu nuen, tiple moduan. Ezkontzako bazkaria Gure Ametsa jatetxean izan genuen. Ez dizuet menua azaltzen.
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE




Prometí en una anterior que iba a poner una foto del día de mi boda, y lo prometido es deuda, hasta que se cumpla. Pues, no sólo pongo una sino dos fotos. Nos casamos el 16 de marzo de 1974, en la iglesia de San Francisco. Yo tenía desde niño una tendencia especial hacia los franciscanos, llegando a ser tiple del coro. La comida de la boda la celebramos en el restaurante Gure Ametsa. No os cuento el menú.