1964 urtea zen, eta Arrasateko musika zale eta
abeslari on batzuek otxote bat osatu zuten. Argazkian agertzen dira, urte
hartako abenduaren 20an, Gurea Zineman, bertan
burutu zen Otxote Lehiaketan.
Argazkikoak, ezkerretik: Jose Luis Loiti, Santi
Altuna, Ismael Errasti, Jabier Zubizarreta, Rafael Garcia Trincado, Jose Mari
Agirreurreta, Patxi Bustos eta, bizkarra ematen, Julian Llodio. Zortzi agertzen
diren arren, taldea bederatzikoa zen, Garcia Trincadok ez baitzuen normalean
abesten, bere lana taldea zuzentzea baitzen. Baina egun hartan,
bederatzigarrenak, Jesus Mari Iriarte,
atzerrira joan behar izan zuen lana zela eta, ondorioz zuzendariak baxu ahotsa
egin behar izan zuelarik.
Santo Tomas jaietako bezperetako saio hura
Leintz Bailara eta Aramaio Ibarretako Lehiaketa moduan aurkeztu zen, eta lau
talde aritu ziren: Arrasate Otxotea, Eskoriatza Otxotea, Aretxabaletako Alkar
Otxotea, eta Gesalibar Otxotea. Azken hori, Karmelo Herizek zuzentzen zuen.
Lauek Tomas Luis de Victoriaren “O vos omnes” obra abestu behar izan zuten
eta, gainera, aukerako beste bi. Arrasatekoek “Crudo invierno” eta “Oh Pepita”
interpretatu zituzten. Gurea Zinema bete egin zen eta Loiola Irratiak zuzenean
erretransmititu zuen lehiaketa. Epai mahaiak lan handia izan zuen sailkapena
erabakitzeko, eta azkenik honakoa izan zen epaia: Lehena, Arrasate Otxotea – 3.000
pezeta eta Garagorri garaikurra;
bigarrena Alkar Otxotea, 2.000 pezeta; hirugarrena Gesalibar Otxotea , 1.250
pezeta; eta laugarrena Eskoriatza, 750 pezeta.
Arrasate Otxoteak beste agerpen batzuk ere
izan zituen bere ibilbidean, Arrasaten eta herritik kanpo ere.
ARGAZKIA: ROSARITO ZEZIAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Era 1964, y varios aficionados a la música y
buenos cantantes de Mondragón formaron un otxote. Son los que aparecen retratados
en el Concurso de Otxotes, que tuvo lugar en el
Cine Gurea el 20 de diciembre de aquel año.
En la foto, de izquierda a derecha: José Luis
Loiti, Santi Altuna, Ismael Errasti, Jabier Zubizarreta, Rafael García
Trincado, José Mari Agirreurreta, Patxi Bustos y, de espaldas, Julián Llodio.
Aunque aparecen ocho, el grupo lo formaban nueve, ya que García Trincado
normalmente no cantaba, siendo su trabajo la dirección del otxote. Pero ese día, el noveno, Jesús
Mari Iriarte, tuvo que desplazarse al extranjero por motivos de trabajo, lo que
provocó que el director tuviera que hacer la voz baja.
El encuentro en vísperas de las fiestas de Santo Tomás se
presentó como Concurso de Otxotes de los Valle de Léniz y Aramayona, con la
participación de cuatro formaciones: Arrasate Otxotea, Eskoriatza Otxotea,
Aretxabaletako Alkar Otxotea y Gesalibar Otxotea. Este último fue dirigido por
Carmelo Heriz.
Los cuatro debían cantar como obligatoria la
obra “O vos omnes” de Tomas Luis de Victoria y otras dos a libre elección. El
Otxote Arrasate interpretó "Crudo invierno" y "Oh Pepita". El
Cine Gurea se llenó y el concurso fue retransmitido en directo por Radio
Loyola. El jurado no lo tuvo nada fácil, y finalmente el veredicto fue el
siguiente: Primero, Arrasate Otxotea - 3.000 pesetas y trofeo Garagorri; segundo
Alkar Otxotea, 2.000 pesetas; tercero Gesalibar Otxotea, 1.250 pesetas; y cuarto
Eskoriatza, 750 pesetas.
El Otxote Arrasate tuvo otras actuaciones durante
su carrera, tanto en Mondragón como fuera de la localidad.
Otxotearen konposaketa / Composición del Otxote
Zuzendaria/Director: Rafa Garcia Trincado; lehen tenoreak/primeros tenores: Jose Luis Loiti eta Santi Altuna; bigarren tenoreak/segundos tenores: Ismael Errasti eta Jabier Zubizarreta; baritonoak/barítonos: Jose Mari Agirreurreta eta Patxi Bustos; baxuak/bajos: Jesus Mari Iriarte eta Julian Llodio.