urtarrila 20, 2021

LOS DRAGONES. Jose Mari Larrañaga

Aurtengo urtarrilaren 18an Jose Mari Larrañaga hil zen 72 urterekin. Los Dragones musika taldearen abeslari ohia zen Jose Mari, argazkian zutik eta eskuinean dagoena. Arrasaten sortutako lehen talde rokeroa genuen Los Dragones. 1964 zen eta talde hark une goxoak biziarazi zizkigun bere musikarekin. Bitxia bada ere, esango nuke Los Dragones Aprendizen Eskolako Juan Zubizarreta biatoristaren eraginpean abiatu zirela talde bezala musika munduan. Fraideak erosi zizkien instrumentuak eta eskolan bertan egiten zituzten entseguak. Los Dragones jotzen 1970era arte aritu ziren .

Los Dragones Jose Mari Larrañaga (ahotsa), Jesús Lemos (gitarra), Alfonso Luis (gitarra) Javier Maskariano (gitarra) eta Alberto Zubiaga (bateria) kideek osatzen zuten.

Gaur unetxo bat eskaini nahi diot Jose Mari Larrañagari, taldea desegin ondoren bakarlari bezala musika karrera labur bat egin zuena. Diska bat grabatu zuen eta 1971an Euskal Herri osoan burututako Kanta Berri ekitaldi handian parte hartu zuen. Arrasateko Danok kultura elkarteak antolatuta, Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Bergaran izandako kanporaketen ostean, finala Arrasateko Zaldibar frontoian izan zen 1971ko ekainaren 24an. Finalean ere, lehiaketara aurkeztutako "Kezkati" abestia defendatu zuen Jose Marik, eta seigarren tokian geratu zen. Dirutan zegoen sariaz gain, arrasatearrak Donostiako Herri Irratiaren garaikurra eraman zuen.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El 18 de enero ha fallecido en Hondarribia a sus 72 años el mondragonés de Zigarrola José Mari Larrañaga, en la fotografía de pie a la derecha. Como recordarán muchos de edad parecida, José Mari fue el cantante del primer grupo musical rockero formado en Mondragón en la década de los sesenta. Concretamente fue en 1964 cuando cinco chavales soñadores - reunidos bajo el nombre de Los Dragones- se embarcaron en una aventura, en la que toparon afortunadamente con una persona que les iba a facilitar las cosas en aquellos duros inicios: el viatorista Juan Zubizarreta, responsable de la Escuela de Aprendices, donde estudiaban. Zubizarreta les adelantó el dinero para comprar los instrumentos. Los Dragones estuvieron actuando hasta, aproximadamente, el año 1970.

Los Dragones lo formaban Jose Mari Larrañaga (voz) Jesús Lemos (guitarra) Alfonso Luis (guitarra) Javier Maskariano (guitarra) y Alberto Zubiaga (batería)

Hoy quiero dedicar un recuerdo a José Mari, quien tras disolverse el grupo, emprendió una breve carrera como solista. Grabó un disco, y fue uno de los cantantes participantes en el año 1971 en aquel gran certámen de canción vasca que llevó el nombre de Kanta Berri, organizado por la asociación cultural mondragonesa Danok, y cuyo final - tras una serie de eliminatorias en San Sebastián, Pamplona, Vitoria-Gasteiz y Bergara- se desarrollo el 24 de junio de 1971 en el frontón Zaldibar de Arrasate. Jose Mari Larrañaga interpretó ese día la misma canción que había defendido en las eliminatorias y se había clasificado para la final: "Kezkati" Se clasificó en sexto puesto, y aparte del premio en metálico obtuvo el trofeo de Radio Popular de San Sebastián.

7 iruzkin:

  1. Tengo muchos recuerdos de ellos, eran de mi edad y trataba mucho con ellos.
    Es una pena esta muerte.
    Dios Larrañaga.

    ErantzunEzabatu
  2. Ez nekien Jose Mari Larrañagarena. Goian bego.
    Los Dragones Zigarrolako taldea zen. San Antolin eta San Lorentzo auzokoak.
    Gogoratzen naiz hasi zirenean. Arrakazta handia izan zuten.

    ErantzunEzabatu
  3. Eskerrik asko omenaldi honengatik. Nahiz eta urte askoan ez zen han bizi, azken hilabete hauetan aitak etengabe izan du gogoan Mondragon.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Anuska, har ezazu zure aita ezagutu genuen arrasatearron dolumina. Txikitatik izan nuen lagun, eta musika jotzen ere berarekin hasi nintzen, nahiz eta aurki utzi nuen. Une ilun hauetan, musu bat.

      Ezabatu
  4. Eskerrik asko omenaldi honengatik. Nahiz eta urte askoan ez zen han bizi, azken hilabete hauetan aitak etengabe izan du gogoan Mondragon.

    ErantzunEzabatu