maiatza 28, 2019

PADRE QUERBES

Paseatzen ari nintzen lehengo egunean Eskoriatzako Bolibar auzo politean eta elizaren atarteko iragarki-taularen kartel batek irabazi zidan arreta. Aurpegi hura ezaguna nuen! Luis Maria Querbes (Lyon. 1793) frantziarra zen, biatoristen sortzailea 1831an.

Eskoriatzan izan zuten garai batean nobiziotegia, egun MU dagoen eraikinean, eta oraindik ere herri hartan nolabaiteko eragina badutela adierazten du kartelak.  Arrasatera 1938an heldu ziren -Evilasio Esparza izan zen lehen zuzendaria- eta badira urte batzuk gure herritik alde egin zutela. Oker ez banago, Goio Eskibel eta Anjel Lopez de Ipina izango ziren azken biatoristak. Anjel arrasatearra Gasteizen hil zen aurtengo apirilaren 2an.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Paseaba el día pasado por Bolibar, el precioso barrio de Eskoriatza, y llegando al pórtico de la iglesia me llamó la atención un cartel en el tablón de anuncios. ¡Aquella cara me era conocida! Efectivamente se trataba del francés Luis María Querbes (Lyon.1793),  fundador de los clérigos de San Viator en 1831.

Los viatoristas tuvieron su noviciado en Eskoriatza, en el edificio hoy utilizado por MU, y por lo que representa el cartel, parece que aún existe cierta relación con la congregación. A Mondragón llegaron en 1938, precisamente desde Eskoriatza, siendo el primer director Evilasio Esparza y  han transcurrido varios años desde que abandonaron nuestro pueblo. Seguramente los últimos viatoristas en Mondragón fueron Goio Eskibel y el mondragonés Angel Lopez de Ipiña. Éste falleció el 2 de abril pasado.

maiatza 21, 2019

NESKAK ATLETISMOAN INDARTSU - LAS CHICAS EN EL ATLETISMO, CON FUERZA

1965eko uda zen, Iturripe berrian. Eta Arrasateko neska-korrikalariak lasterketa baten ondoren euren domina eta garaikurrekin aurkezten zaizkigu. Orduan ere gogotsu azaltzen zitzaizkigun euren kirol ahaleginetan eta aurki oso emaitza ederrak etorriko ziren.

Argazkian, goian ezkerretik: Uribeetxebarria, Zuñiga, Vazquez, Etxabe, Arizabaleta; makurtuta, Arregi, Otxandiano. 

Garaipen handiak iristeke zeuden artean. 
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK : JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 
Estábamos en verano de 1965, en el nuevo Iturripe. Las atletas de Mondragón aparecen con sus medallas y trofeos tras una prueba en el recién inaugurado estadio. Era un momento de pujanza en el deporte mondragonés, que traería muy buenos resultados.

De pie, por la izquierda: Uribeetxebarria, Zuñiga, Vazquez, Etxabe, Arizabaleta; agachadas, Arregi, Otxandiano.

Las grandes hazañas estaban aún por llegar.


maiatza 14, 2019

EZKONTZA SAN ISIDRON - BODA EN SAN ISIDRO



1947ko apirilaren 26. Ezkontza San Isidron. Ezkontideak Antonio Etxebarria eta Miren Erguin izan ziren. Goiko argazkian elizako bidean ikusten dugu senargaia, bere ezkerrean Beatriz Zimiano amabitxia daramala.
Beheko argazkian senitartekoak ikus ditzakegu. Lehen lerroan eserita, Amaia Etxebarria, Juli Etxaurre, Gabino Sagastasoloa “Mallabi”, Balbina Etxebarria, Maria Errasti -senargaiaren ama- Patxiko Erguin -andregaiaren aita- eta Tomas Urrutia “Listeruena”

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


26 de abril de 1947. Boda en San Isidro. Los contrayentes son Antonio Etxebarria y Miren Ergüin. En la foto superior aparece el novio camino de la iglesia, llevando a su izquierda a la madrina Beatriz Zimiano.
En la foto inferior posan los familiares de los novios. En primera fila, de izquierda a derecha, Amaia Etxebarria, Juli Etxaurre, Gabino Sagastasoloa, Balbina Etxebarria, Maria Errasti - madre del novio- Patxiko Erguin -padre de la novia- y Tomás Urrutia "Listeruena"

maiatza 07, 2019

TRENBIDE-PASAGUNEAN LAN / TRABAJANDO EN EL PASO A NIVEL

Bizitza zirkunstantziek baldintzatzen dute etengabe. Isabel Etxebarrieta Madinabeitiaren kasuan halaxe izan zen eta  Arrasateko trenbide-pasagune zaintzaile bezala ihardun bazuen ere, horretara eraman zuen jazoera ez gertatzea nahiagoko zuen, zalantzarik gabe.

Ama zuen Isabelek bidezain, Gala Madinabeitia, baina 1943ko maiatzaren 11an istripu ikaragarria izan zuen: lanean ari zen, trena bazetorrela Bizente seme txikia trenbidean jolasten ari zela ikusi zuenean. Ziztu bizian abiatu zen mutikotxoa handik ateratzeko asmoz... baina trenak bera harrapatu eta hil egin zuen. Isabel zen etxeko nagusiena eta berak hartu zuen amaren erreleboa Vasco Navarro konpainian, urte hartako ekainaren 2an.

Isabel Ignazio Telleria "Elorrixo"rekin ezkondu zen 1944an, eta trenbideko zaintza lanetan ihardun zuen 1953ra arte.


ARGAZKIAK: TELLERIA ETXEBARRIETA SENDIA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La vida está condicionada por las circunstancias de manera permanente. En el caso de Isabel Etxebarrieta Madinabeitia, ella hubiera preferido que no se hubiera dado el motivo que la llevó a convertirse en guardesa del paso a nivel del tren en Mondragón.

La madre de Isabel, Gala, fue la primera guardesa de la familia. Pero el 11 de mayo de 1943 ocurrió una tragedia: Gala estaba esperando la llegada del tren cuando vió que su hijo menor Vicente estaba jugando en las vías. Corrió a sacarle de allí... con tal mala suerte que el tren la arrolló y mató en el acto. Isabel era la mayor de los hermanos y la compañía Vasco Navarra le ofreció el cargo de guardesa el 2 de junio del mismo año.

Isabel casó con Ignacio Telleria "Elorrixo" en 1944 y trabajó en labores de guarda del paso a nivel hasta 1953.