1978 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1978 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

iraila 08, 2026

BETIKO DESAGERTUTAKO ALDERDIAK - ZONAS DESAPARECIDAS PARA SIEMPRE


 Arrasateko beste txoko bat, gaur egun zeharo desitxuratua garaiko ikuspegiarekin. Aldaketa ez da txantxetakoa. Lehen planoan Kontzezinoko komentuaren atze eta barne aldea identifikatu dute zaharrenek. Eta ezker aldekoa Garibay etorbidea da,  Roneo eta guardia zibilen kuartelarekin, artean bota gabe. Eskuin aldean Unión Cerrajeraren tailerrak. 1978 inguruko argazkia da.

ARGAZKIA: CARMELO LETONA BILDUMA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Otro rincón de Mondragón, hoy en día imposible de encontrarlo, al haber cambiado totalmente la conformación de la zona. No es nimia la transformación. En primer plano, la parte trasera y el interior del convento de la Concepción, cosa que -seguramente,  los observadores de más edad han identificado. Y a la izquierda está la avenida Garibay, con Roneo y el cuartel de la Guardia Civil, aún sin demoler. A la derecha, los talleres de Unión Cerrajera. Podemos datar la foto en 1978.


urtarrila 14, 2025

KONTZEZINOKO KOMENTUTIK ATERATZEAR - A PUNTO DE ABANDONAR EL CONVENTO DE LA CONCEPCION


Kontzezinoko komentuan 1978ko urtarrilaren 6ra arte egon ziren mojak. Egun hartan, artean geratzen zirenak Udala bideko “Larragain” bazterrean jasotako komentu berrira igaro ziren. Azken elizkizuna Jazinto Argaya Donostiako Gotzainak ospatu zuen 1978ko errege egun hartan. Horrekin itxitzat eman zen mendetako eraikinaren betebeharra.

6 zenbakiarekin Soledad Mendizabal arrasatearra; 13 zenbakiarekin Dorleta Bidaburu garagartzarra. 2 zenbakiarekin Josefa Piozaga aramaioarra; 7. zenbakiarekin Nieves Lasaga aramaioarra eta 9rekin horren ahizpa Luisa Lasaga. Komentuko nagusia 10. zenbakiarekin, Aizarnazabalgo Karmen Lazkano.

ARGAZKIA: JOXE LETONA BILDUMA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Las monjas permanecieron en el convento de la Concepción hasta el 6 de enero de 1978. Ese día, las aún residentes cambiaron de sede al nuevo convento en los terrenos de "Larragain" en el camino a Udala. La última ceremonia religiosa la celebró el obispo de la diócesis, Jacinto Argaya. Con ella se dio fin a los servicios en el edificio centenario.

En la foto, aparecen la arrasatearra kaletarra Soledad Mendizábal con el número 6; la garagartzarra Dorleta Bidaburu con el número 13; Josefa Piozaga de Aramaio con el número 2; Nieves Lasaga también aramaioarra con el número 7 y su hermana Luisa Lasaga con el número 9. La superiora del convento con el número 10, era Carmen Lazkano de Aizarnazabal.

GEHIAGO KONTZEZINOKO KOMENTUARI BURUZ / MÁS SOBRE EL CONVENTO DE LA CONCEPIÓN


urtarrila 04, 2022

AIRETIKO IKUSPEGIA - VISTA AEREA

 

1960koa izan daiteke argazkia, eta bertan lau puntu garrantzitsu markatu ditut, ikusle gazteari lana erraztearren.  1. Union Cerrajera lantegirako eraikin-sarrera nagusia. Erlojukoa. 2. Kontzezinoko komentua, 1978an lurreratua. 3. Pedro Biteri eskolak. 1968an desagertuak 4. Zaldibar frontoia. Eraiki zen helbururako balio duen bakarra. 

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La foto es, aproximadamente, de 1960. He marcado cuatro puntos para que el observador, sobre todo el joven, se oriente: 1. El edificio de entrada a la fábrica de Unión Cerrajera. El del reloj. 2. El convento de la Concepción, derribado en 1978. 3. Las escuelas de Viteri, demolidas en 1968. 4. El frontón de Zaldibar. El único que aún sigue valiendo para lo que fue construido.

urria 26, 2021

IGARKIZUN ERRAZA - FACIL ADIVINANZA


Besterik gabe, asmatuko al du ikusleak zein den argazkiko eraikina? Eta esango banio, makinak induskatzaileak ari diren orubean, gaur, goizetik kafea terrazan hartzen duten arrasatear askoren jomuga dela? Zalantzarik gabe, beheko argazkia ikusita erantzuna garbi dago.

ARGAZKIAK: CARMELO LETONA BILDUMA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Sin ninguna pista que ayude, ¿podrá el lector adivinar qué edificio es el que aparece en la fotografía? ¿Y si digo que en el espacio en el que maniobran la excavadora y camión hoy existe una terraza donde muchos mondragoneses tomamos el café desde la mañana? Y no hay ninguna duda de que acertará de pleno si observa la foto de abajo.


Bai, Maixor-en etxea da, bertan etxebizitzak prestatzeri ekin zitzaion unean. 1978 urtea zen.

Efectivamente,  es la casa de Maixor, en el momento que comenzaron las obras para transformarla en viviendas particulares. Era el año 1978.



azaroa 24, 2020

UDAL TALDEAREN DIMISIOA / DIMISION DEL AYUNTAMIENTO EN PLENO. 1978

Gaur duela berrogeita bi urte, 1978ko azaroaren 24an, Arrasateko Udalak dimisioa azaldu zuen, udaletxean egindako osoko bilkura batean. Jose Antonio Altuna eta bere zinegotzi talde osoak horrela erabaki zuen, hainbat arrazoirengatik, baina gehien bat eragin zuena, herrian bizi ari zen alde guztietako bortizkeriari aurre egiteko ezgaitasuna izan zen. Artean demokraziako lehen udal hauteskundeak egiteke zeuden eta ez ziren 1979ra arte helduko.

Argazkian, ezkerretik: Martinez de Ubago, Mujika, Agirreurreta - zinegotziak; Antonio Oyarzabal Gipuzkoako Gobernadorea; Jose Antonio Altuna, alkatea; Azpiazu zinegotzia eta Iraeta udal idazkaria. Arrasatearrek bisita egin zioten gobernadoreari dimisioaren zergatia azaltzeko.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hoy hace cuarenta y dos años, el 24 de noviembre de 1978, presentó su dimisión el Ayuntamiento de Mondragón, tras un pleno en el que la corporación argumentó razones varias para tal grave decisión, siendo la principal el angustioso clima de violencia de todo tipo que se vivía en el pueblo y la incapacidad de los munícipes para hacer frente a la misma. Aún no se habían convocado las primeras elecciones municipales, que no llegarían hasta junio de 1979.

 En la foto aparecen:  los concejales Martinez de Ubago, Mujika, Agirreurreta; el gobernador civil de Gipuzkoa Antonio Oyarzabal; el alcalde Jose Antonio Altuna; el también concejal Azpiazu, y el secretario municpal Iraeta. El grupo municipal estaba dando la noticia de su dimisión al entonces gobernador.

azaroa 14, 2020

Jazotakoaren kronika EGUN LATZA / ACIAGO DÍA. 1978 Cronica de lo sucedido

 Estekako kronika Kepa Oliden kazetariak idatzi du / La crónica del enlace está escrita por el periodista Kepa Oliden.

1978ko azaroaren 15 zen, arratsaldea. Tiroketa bat Udala Plazaren inguruan, guardia zibilen kuartelaren kontrako beste baten ostean. Ondorioa: hiru hildako eta lau zauritu. Istorioa ezaguna da.  Roberto Aranburu arrasatearra eta Jose Mari Iturriotz legorretarra -lehen unean ETAko kidetzat hartuak izan arren, Komando Autonomo Antikapitalistetakoak ziren- eta Emili Larrea arrasatearra, tiroketaren unean etxeko atarian eserita zegoena. Hiruak hilda, guardia zibilen tiroengatik.

Data haietan Deia-rako idazten nituen Arrasateko albisteak, baina zorigaiztoko albiste haiek behar bezala emateko Mikel Atxaga etorri zen Donostiatik, Peman argazkilariarekin. Niri, berriz, Uribarriko elizan izandako elizkizunen berri ematea egokitu zitzaidan. Egunkariak ondoko argazkiak publikatu zituen.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Era la tarde del 15 de noviembre de 1978. Se produjo un tiroteo en la Plaza de Udala, tras otro previo contra la casa cuartel de la guarda civil. Resultado: tres muertos y cuatro heridos de bala. La historia es conocida.  Roberto Aranburu de Mondragón y Jose Mari Iturriotz de Legorreta - que aunque en un primer momento fueron considerados miembros de ETA pertenecían a los Comandos Autónomos Anticapitalistas- y Emili Larrea, quien en el momento del tiroteo se encontraba sentada a la puerta de su casa, murieron por las balas disparadas por los guardias civiles.

En aquellas fechas yo escribía noticias de Mondragón para el diario Deia  pero para cubrir las que desgraciadamente se produjeron aquel día, llegó de Donostia Mikel Atxaga, junto al fotógrafo Pemán. A mí me tocó cubrir el funeral de Emili Larrea en la iglesia de Uribarri. Las fotos fueron publicadas en días sucesivos en el citado periódico.

Aranburu eta Iturriotzen gorpuak eskuinaldean lurrean
Tiroketaren krokisa
Emili Larrea eserita zegoen bankua
Arratsalde hartako elkarretaratzea gertaeretako tokian
Emiliren hileta elizkizunak, Uribarriko elizan
Aranburu eta Iturriotzen hilkutxak, Arrasateko parrokiatik ateratzean
Ehorzketaren ondoko atentatua, koktel molotov batekin banko baten kontra

uztaila 21, 2020

1978an ITXI ZEN / SE CERRO EN 1978



Batzuetan galdetu didate noiz itxi zen Unión Cerrajera S.Aren igeritokia. Honako hauxe da,


Unión Cerrajeraren kirol-instalakuntzen historia kronologikoa

1945. Aurreproiektu bat idatzi zen, kirol eremu bat eraikitzeko, Zalpispe (Zalduzpe) baserri ohiaren orubean. Bertan, igeritokia, frontoia, tenis zelaia, tiro zelaia, futbol zelaia eta pisu/jabalina jaurtiketarako eremua. Horrezaz gain, parke publikoa. Ez zen guztiz burutu. 

1947. Donostiko Martinez Hualde enpresari enkargatzen zaio igeritokia eraikitzea. 

1948. Uztailaren 24an inauguratzen da igeritokia eta prestatutako gainerako instalakuntzak: futbol zelaia, tenis zelaia (saski baloirako ere erabiliko dena) eta parke publikoa. Gizonezkoek bakarrik erabili ahal izango dute igeritokia. 

1971. Arrasateko hirurehun pertsonek eskutitz batean eskatzen diote igeritokia emakumeei ere irekitzea. Ezetza jasotzen da enpresaren zuzendaritzatik. 

1976. Oraingoan bai: eskabide berri bati baiezkoa ematen zaio emakumeak bainatu ahal izateari… baina ezingo dute eguzkia igeritokian bertan hartu. Xukadera lurrean zabaltzen zuenari abisua ematen zitzaion eta kasurik ez egitekotan kaleratu egiten zuten. 

1978. Irailean behin betiko itxi zen, igeritokia eta parkea.

Zerbitzuko hogeita hamar urte izan ziren. Eta desagertu zenetik berrogeita bi eman dira.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

 En más de una ocasión me han preguntado sobre la fecha de cierre de la piscina de la Union Cerrajera S.A. A continuación hago una pequeña

Historia cronológica de las instalaciones deportivas de Unión Cerrajera:

1945. Se realizó en la empresa un anteproyecto de campo de deportes, en los terrenos del antigo caserío Zaldizpe (Zalduzpe) El proyecto constaba de piscina, campo de tenis, campo de fútbol, pistas para lanzamiento de peso y jabalina, campo de tiro y parque público. No se ejecutó todo el plan.

1947. Se adjudica la construcción de la piscina a la empresa constructora donostiarra MartÍnez Hualde.

1948. El 24 de julio se inauguran oficialmente la piscina, campo de fútbol, cancha de tenis (que eventualmente acogerá partidos de baloncesto) y parque público. En la piscina son permitidos sólamente los hombres.

1971.- Trescientas personas de Mondragón solicitan por carta a la direccion de la empresa que abra el acceso a las mujeres. Es rechazada la petición.

1976. Esta vez sí se consigue que se acceda a dejar bañarse las mujeres, pero no podrían tomar el sol dentro de la piscina. Si alquien extendía la toalla con semejante intención era amonestada y si no hacía caso expulsada.

1978. En septiembre se cerró definitivamente la piscina y el parque público.

Fueron treinta años de servicio.Y desde que desapareció han transcurrido cuarenta y dos.


GEHIAGO IGERITOKIARI BURUZ - MÁS SOBRE LA PISCINA  

azaroa 27, 2018

LANALDI LUZEA, BAI HORIXE! - PERIPLO LABORAL LARGO, ¡VAYA QUE SÍ!


Enpresarekiko zintzotasuna: horixe izan zen Julio Markaide arrasatearrak bere bizitza osoan azaldu zuena.  Union Cerrajeran hasi zen lanean eta bertan amaitu zuen bere lan ibilbidea. Tarte horretan... berrogeita hamairu urte eman ziren! Hori, bai, marka! Julio 1978ko martxoaren 2an jubilatu zen eta bere lankideek agur-afari bat eskaini zioten Arrasateko Kasinoan. Eta berak Montecristo bana oparitu zien mahaikideei.

Juliok enpresaren Bulego Teknikoan ihardun zuen luze eta bere lanaldia amaitu zuenean Pedro Basterretxearen aginduetara ari zen. Pedro Arrasateko alkatea ere izan zen. Biak agertzen dira goiko argazkian.


ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Fidelidad a la empresa: eso es lo que el mondragonés Julio Markaide demostró durante toda su larga vida. Comenzó en Unión Cerrajera y en ella dio fin a su trayectoria laboral. Entre tanto habían transcurrido...¡cincuenta y tres años! Se jubiló el 2 de marzo de 1978, y sus compañeros de trabajo le ofrecieron una despedida en el Casino mondragonés. Y él obsequió a los asistentes con puros Montecristo.

Julio desempeñó cargos de responsabilidad en la oficina técnica, terminando su periplo como empleado ejemplar a las ordenes de Pedro Basterretxea, quien aparece con Julio en la foto de cabecera. Pedro había sido hasta poco antes alcalde de Mondragón.


maiatza 08, 2012

ANJEL BALANZATEGI ARIZMENDIARRIETA "TIBURÓN"



Anjel Balanzategi Arizmendiarrieta periodiku saltzailea, 1978ko abenduaren 22ko argazki batean. Anjelek “Emolua”n egin zuen lan eta MCMn. Baina enpresa 1965 inguruan Gasteizera aldatu zenean, Anjel Arrasaten geratzea nahiago izan zuen eta bere anaia Benitori hartu zion txanda eta ardura, urte batzuk lehenagotik anaiak zeukan negozioan.

Banco Guipuzcoano-ko eraikinaren txoko horretan aritu ahal izatea Pako Etxebeste bankuko zuzendariari esker lortu zuen Anjelek. Neguko haize hotzak ez bide zuen kokiltzen!

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ROSA MARI MAIZTEGI

Angel Balanzategi Arizmendiarrieta, vendedor de periódicos, en foto del 22 de diciembre de 1978. Angel trabajó en Emolua y en MCM. Pero cuando esta empresa se trasladó a Vitoria en 1965, Angel prefirió quedarse en Mondragón y relevó a su hermano Benito en los quehaceres del negocio que llevaba éste desde unos años antes.

El lugar de trabajo, ventana del edificio del Banco Guipuzcoano, fue una deferencia del entonces director Paco Etxebeste. ¡No parece que los gélidos vientos de invierno acobardaban a Angel!