azaroa 24, 2020

UDAL TALDEAREN DIMISIOA / DIMISION DEL AYUNTAMIENTO EN PLENO. 1978

Gaur duela berrogeita bi urte, 1978ko azaroaren 24an, Arrasateko Udalak dimisioa azaldu zuen, udaletxean egindako osoko bilkura batean. Jose Antonio Altuna eta bere zinegotzi talde osoak horrela erabaki zuen, hainbat arrazoirengatik, baina gehien bat eragin zuena, herrian bizi ari zen alde guztietako bortizkeriari aurre egiteko ezgaitasuna izan zen. Artean demokraziako lehen udal hauteskundeak egiteke zeuden eta ez ziren 1979ra arte helduko.

Argazkian, ezkerretik: Martinez de Ubago, Mujika, Agirreurreta - zinegotziak; Antonio Oyarzabal Gipuzkoako Gobernadorea; Jose Antonio Altuna, alkatea; Azpiazu zinegotzia eta Iraeta udal idazkaria. Arrasatearrek bisita egin zioten gobernadoreari dimisioaren zergatia azaltzeko.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hoy hace cuarenta y dos años, el 24 de noviembre de 1978, presentó su dimisión el Ayuntamiento de Mondragón, tras un pleno en el que la corporación argumentó razones varias para tal grave decisión, siendo la principal el angustioso clima de violencia de todo tipo que se vivía en el pueblo y la incapacidad de los munícipes para hacer frente a la misma. Aún no se habían convocado las primeras elecciones municipales, que no llegarían hasta junio de 1979.

 En la foto aparecen:  los concejales Martinez de Ubago, Mujika, Agirreurreta; el gobernador civil de Gipuzkoa Antonio Oyarzabal; el alcalde Jose Antonio Altuna; el también concejal Azpiazu, y el secretario municpal Iraeta. El grupo municipal estaba dando la noticia de su dimisión al entonces gobernador.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina