UDA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
UDA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 15, 2016

UDAn, 1967an. En la UDA



Ez zen izan gure egunik aproposena, kirol emaitza ri dagokionez, bederen. Zarautzen jokatu genuen, bertako taldearen kontra. Omenaldi txiki bat eskaini zitzaion Iribar atezainari, 1966ko uztailaren 11 eta 30 bitartean izango ziren Ingalaterrako mundialetara baitzihoan. Txopo-ak detailetxo bat izan zuen gurekin.

Oraindik ez dut esan UDAn jokatzen nuenik. Hiru denboraldiz aritu nintzen Aretxabaletan, hain zuzen 1966-67ko norgehiagoketa batean Migel Etxarrik - garai hartan Lasarteko ekipoan- txorkatila apurtu arte. Zarautzeko egun hartan gure talderik onena atera genuen - lau arrasatearrekin- eta Zarautzek 7-1 irabazi zigun. Zarautzeko taldean, gero lehen mailan arituko ziren Arruti, Txurruka eta Amilibia ari ziren. 

Egun hartako taldekideak izan ginen: zutik ezkerretik: Masip, Gutiérrez,  ni,  Isaac,  Olandixo, García Etxabe; makurtuta, ezkerretik eskuinera:  Arce, Elkoro, Etxeberria, Gabilondo eta Gonzalez "Txoko"

Ezkerrean zutik agertzen den Iribar mitikoak banderatxo bat erregalatu zigun. 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ABEL SAEZ BILBAO 

No fue nuestro día más afortunado en cuanto a resultado final en el tablero marcador. Jugamos en Zarautz, contra el equipo local. Se ofrecía un sencillo homenaje a Iribar, que acudía al mundial de Inglaterra, que se celebró entre el 11 y el 30 de julio de 1966. El gran portero tuvo un detalle con nuestro equipo. 

Bueno, todavía no he dicho que yo militaba en la UDA, donde lo hice durante tres temporadas, justo hasta que cierta tarde de la temporada 1966/67 Miguel Etxarri, por entonces militando en el Lasarte, me rompiera el tobillo. El día de Zarautz los de Aretxabaleta sacamos el equipo de gala - con cuatro mondragoneses- y el Zarautz nos ganó por 7 a 1. Nosotros jugamos bien, pero el contrario mejor.  En el equipo zarauztarra jugaban Arruti, Txurruka y Amilibia, que unos años después actuaron  en primera división. 

Nuestra alineación fue, por la izquierda, de pie: Masip,  Gutiérrez, yo, Isaac, Olandixo,  García Etxabe; agachados de izquierda a derecha:  Arce, Elkoro, Etxeberria, Gabilondo y Gonzalez "Txoko".

Y con nosotros se retrató, a la izquierda de pie con el banderín que nos regaló, el mítico cancerbero del Athletic.

apirila 16, 2013

URREZKO BOSTEKOA // QUINTETO DE ORO



Futbolean ordu asko eta asko eman ditut, baina praktikatzen. Ni ez naiz futbol zelaiko harmailetan kokatzen diren ahobero teoriko horietakoa, arbitroa eta futbolariak –marrazain koitaduak ahaztu gabe, jakina- etengabe iraintzen dituztenak. Nahiz eta sarritan konprenitzen ditudan … Futbolean injustizia asko burutzen dira. Bizitzan bertan bezalaxe. Beti dago elementuren bat azken emaitza bestelakotzen duena, eta hori ez dago ongi, azken finean golik gehien sartzen dituenak irabazi behar baitzuen, baina ez da hori beti gertatzen.

Bueno; utz dezadan filosofia alde batera eta noan  argazki honen argibideak ematera. Aretxabaletako UDAn batera aritu izan ginen arrasatearrok gaude erretratuta. Garbi dago zeintzuk garen, ezta? Gonzalez “Txoko” (ezkerreko hegalaria) , Iturbe “Txomin”  (atezaina) Arze “Nené”  (eskuineko hegalaria), Ramos “Ramostegi” (defentsa) eta Etxeberria “Etxebe” (aurrelaria)

UDAn lau urte eman nituen . Oso politak izan ziren. Ez dakit asko ordaintzen ziguten, baina ni oso gustura defendatu nituen atxabaltarren koloreak. Juventud Deportiva Mondragonen ez nuen sekula jokatu. Soldadutzara joateko utzi nuen 1970ean futbola. Esan dut ez dudala gogoratzen ezer kobratzen nuen, baina fitxaketa ederra egin zutenak Txoko eta Etxebe  izan ziren, Aretxabaletako bi poxpolinez enamoratu baitziren eta bertara ezkondu!


(Orain meniskoak ditut gaizki samar)






ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE



He metido muchas horas de mi vida en el fútbol, pero practicando. No soy de esos voceras teóricos que abundan en las gradas de los campos de fútbol, que se desgañitan insultando sin parar al árbitro y a los futbolistas – sin olvidarme de los pobres linieres, claro. Aunque hay días en que los comprendo, ya que en el fútbol, como en la vida misma, se dan muchas injusticias. Siempre hay algún elemento que distorsiona el resultado y eso no está bien, porque al fin y al cabo en el campo debería ganar quien más goles mete, pero eso no es siempre así.

Bueno, dejémonos de zarandajas y vayamos al grano. En esta foto aparecemos los cinco mondragoneses que coincidimos en el equipo de la UDA. Está claro quiénes somos ¿no?:  Gonzalez “Txoko” (extremo izquierdo) Iturbe “Txomin”  (portero) Arze “Nené”  (extremo derecho) Ramos “Ramostegi” (defensa) eta Etxeberria “Etxebe” (delantero)

 Hice cuatro años en la UDA, muy a gusto por mi parte. No sé si nos pagaban algo pero sí es cierto que recibí un trato fenomenal y que puse todo por defender los colores blanquiazules. Nunca jugué, algo curioso, en la Juventud Deportiva Mondragón. Dejé el fútbol cuando fui a la mili, en 1970. He dicho que no recuerdo si cobraba ficha. Los que sí hicieron un buen fichaje fueron Txoko y Etxebe, que se enamoraron de dos atxabaltarras y se casaron allí.



(Ahora ando un poco ful con el tema de los meniscos)